220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Garraioak eta Herrilanak
2802
Garraio eta Herrilan Sailaren 1988.eko Azaroaren 18ko AGINDUA, «Trenbide-Museoa sortzeko interesgarri izan daitekeen eta Euskal Autonomia Elkartean egon dadin trenbide-alorreko materialaren inbentarioaren prestaketa» egiteko Beka bat emateari buruzkoa.
Agindu honen xedea, Trenbide-Museoa sortzeko interesgarri izan daitekeen eta Euskal Autonomia Elkartean egon dadin trenbide-alorreko materialaren inbentarioaren prestaketan
Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetzan arituko den espezialista bat gaitzeko den Beka batetarako deia egitea da.
Hori horrela eta Garraio-Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengo Artikulua: Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetza-lana egin dezan espezialista bat Garraio-Arloan gaitzeko Beka bat sortzea, ondorengo artikuluetan zehazten diren zernolakoen arabera.
Bigarren Artikulua: Ondoren bekaren zehaztasunak ematen dira:
Xedea: Euskal Autonomi Elkartean egon edo Elkartetik kanpo egon arren eusko trenbidearekin zerikusia izan dezaten eta geroan
Trenbide-Museoa egiteko interesgarri izan daitezen trenbide-alorreko material guztien zerrenda prestatzea. Gai horri buruz ahalik eta dokumentaziorik gehiena bildu ere egin beharko da. Zentrua: Bilbo.
Iraupena: 6 hilabete. Zenbatekoa: 90.000 pzta./bileko.
Halaber eta lan hori egiteak, inbentarioa egin eta dokumentazioa lortu ahal izateko bidaia asko egitea eskatzen duenez, Bekan bidaia-gastuetarako 150.000,pzta/hileko boltsa bat ere sartuko da, hori egindako gastua egiaztatu ondoren bakarrik ordainduko delarik.
Baldintza Bereziak: Tituluak: Erdi edo Goi-mailako titulua, trenbideari buruzko ezagupen bereziak izanik (bere historia, lokomotore-motak, wagoiak, lantegietako makineria, elementu osagarriak,...).
Hirugarren Artikulua: Honako hauek dira deiaren gai den beka eskatzeko funtsezko baldintzak:
- Lehen adierazitako Titulua. - Euskal Herrian ohizko egoitza izatea.
Laugarren Artikulua: Honako hauek izango dira bekaren eskabidea aurkezteko agiriak:
1: Datu pertsonalak.
2: Espediente akademikoa.
3: Esperientzia profesionala egon balego, eta erastea egokitzat jo daitezeneko datu guztiak.
Bosgarren Artikulua: Eskabidea eta gainontzeko agiriak, honako egoitza honetara bidali beharko dira: EUSKO JAURLARITZA
Garraio eta Herrilan Saila
Garraio-Zuzendaritza Samaniego kalea, 2 01008, Gasteiz
Eskabideak, egiaztatutako postaz aurkeztu ahal izango dira kartazal irekian, bai eta artikulu honetan esaten den egoitzara bertaratuz ere.
Seigarren Artikulua: 1) Horretarako izendatuko den Batzordeak egin dezan merezimendu-baloraketaren arauera Garraio eta Herrilan Sailburu
Jn. T. Gorenak eman dezan Erabakiz izendatuko da beka. Ebazpenak, amaiera emango dio administrazio-bideari.
2) Batzordearen ustez, izangaien arteko inork ez baditu deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen, beka hutsik utzi ahal izango da.
Zazpigarren Artikulua: Honako kide hauek osatuko dute Izendapen-Batzordea:
- Garraioetako Sailburuordeak. - Garraio-Zuzendariak. - Garraio-Zuzendaritzako bi teknikarik.
Zortzigarren Artikulua: Eskabideak aurkezteko epea, dei hau Euskal
Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamar egunekoa izango da.
Bederatzigarren Artikulua: Beka honetaz baliatzea, bateraezinezkoa izango da beste soldatadun lan bat egitearekin edo beste dirulaguntza edo Bekaren bat izatearekin.
Hamargarren Artikulua: Garraio eta Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenak beste sei (6) hilabetez luzatu ahal izango du Agindu honen bidez deia egiten deneko bekaren epea, Erabaki bidez eta Garraio-Zuzendaritzaren aldezko informea jaso ondoren egingo dela hori eta horretarako den aurrekontua egon dadinaren baldintzapean.
Hamaikagarren Artikulua: Beka jaso dezanak, edozein Aseguru-Konpainia edo Mutualekin egin beharko du eragin dezaioketen osasunketa-prestazioak berma ditzan Aseguruaren hitzarmena.
Hamabigarren Artikulua: Agindu honek Euskal Herriko Aldizkari
Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.
Gasteiz, 1988.eko azaroak 18. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE
ANTOLlN SAN MARTlN.