Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Garraioak eta Herrilanak
2801

Garraio eta Herrilan Sailaren 1988.eko Azaroaren 18ko AGINDUA, Garraioaren Alorrean espezialista bat gaitzeko Beka bat emateari buruzkoa. «Hiri eta metropoli-aldeetako garraioaren Antolaketaren azterketa».

Agindu honen xedea, hiri eta metropoli-aldeetako garraioaren

Antolaketaren azterketan Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetzan arituko den espezialista bat gaitzeko den Beka batetarako deia egitea da.

Hori horrela eta Garraio-Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo Artikulua: Garraio-Zuzendaritzarekin lankidetza-lana egin dezan espezialista bat Garraio-Arloan gaitzeko Beka bat sortzea, ondorengo artikuluetan zehazten diren zernolakoen arabera.

Bigarren Artikulua: Ondoren bekaren zehaztasunak ematen dira:

Xedea: Antolaketa eta kalitate handiko zerbitzua izan dezaten

Europako zenbait metropoli-aldeetako (Bilbo Handiaren antzekoak) eta hiri ertainetako (Gasteiz edo Donostiaren modukoak) garraio-sistemaren egituraketari buruzko ikerketa eta azterketa konparatiboa egitea. Zentrua: Bilbo-Gasteiz.

Iraupena: 8 hilabete. Zenbatekoa: 90.000 pzta./hileko.

Halaber eta lan hori egiteak, inbentarioa egin eta dokumentazioa lortu ahal izateko bidaia asko egitea eskatzen duenez, Bekan bidaia-gastuetarako 200.000; pzta/hileko boltsa bat ere sartuko da, hori egindako gastua egiaztatu ondoren bakarrik ordainduko delarik.

Baldintza Bereziak: Tituluak: Goi-Mailako Injeniaria edo Ekonomista.

Ingeles eta frantsesean gutxieneko maila izatea ezinbestekoa.

Hirugarren Artikulua: Honako hauek dira deiaren gai den beka eskatzeko funtsezko baldintzak:

- Lehen adierazitako Titulua. - Euskal Herrian ohizko egoitza izatea.

Laugarren Artikulua: Honako hauek izango dira bekaren eskabidea aurkezteko agiriak:

l. Datu pertsonalak.

2: Espediente akademikoa.

3.- Esperientzia profesionala egon balego, eta erastea egokitzat jo daitezeneko datu guztiak.

Bosgarren Artikulua.- Eskabidea eta gainontzeko agiriak, honako egoitza honetara bidali beharko dira: EUSKO JAURLARITZA

Garraio eta Herrilan Saila Garraio-Zuzendaritza Samaniego kalea, 2

01008, Gasteiz

Eskabideak, egiaztatutako postaz aurkeztu ahal izango dira kartazal irekian, bai eta artikulu honetan esaten den egoitzara bertaratuz ere.

Seigarren Artikulua: 1) Horretarako izendatuko den Batzordeak egin dezan merezimendu-baloraketaren arauera Garraio eta Herrilan Sailburu

Jn. T. Gorenak eman dezan Erabakiz izendatuko da beka. Ebazpenak, amaiera emango dio administrazio-bideari.

2) Batzordearen ustez, izangaien arteko inork ez baditu deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen, beka hutsik utzi ahal izango da.

Zazpigarren Artikulua.- Honako kide hauek osatuko dute Izendapen-Batzordea:

- Garraioetako Sailburuordeak. - Garraio-Zuzendariak. - Garraio-Zuzendarüzako bi teknikarik.

Zortzigarren Artikulua: Eskabideak aurkezteko epea, dei hau Euskal

Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamar egunekoa izango da.

Bederatzigarren Artikulua: Beka honetaz baliatzea, bateraezinezkoa izango da beste soldatadun lan bat egitearekin edo beste dirulaguntza edo Bekaren bat izatearekin.

Hamargarren Artikulua: Garraio eta Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenak beste sei (6) hilabetez luzatu ahal izango du Agindu honen bidez deia egiten deneko bekaren epea, Erabaki bidez eta Garraio-Zuzendaritzaren aldezko informea jaso ondoren egingo dela hori eta horretarako den aurrekontua egon dadinaren baldintzapean.

Hamaikagarren Artikulua: Beka jaso dezanak, edozein Aseguru-Konpainia edo Mutualekin egin beharko du eragin dezaioketen osasunketa-prestazioak berma ditzan Aseguruaren hitzarmena.

Hamabigarren Artikulua: Agindu honek Euskal Herriko Aldizkari

Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.

Gasteiz, 1988.eko azaroak 18. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE

ANTOLIN SAN MARTIN.


Azterketa dokumentala