220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Garraioak eta Herrilanak
2800
Garraio eta Herrilan Sailaren 1988.eko azaroaren 18ko AGINDUA, «Garraioaren alorrean, Europako Ekonomia Elkartean eman diren arauen bilketa eta azterketa eta nazioarte-mailan dagoen legediaren azterketa» egiteko Beka bat emateari buruzkoa.
Espainia EEE-n sartzearen ondorioz Elkarteko araudiari egokitu beharrak gure lege-ordenamanduan izan duen eraginak, eta garraioen sistema bateratua lortzeko bidean Elkarte horrek duen geroz eta garrantzi handiagoak, garraioaren alorrean espezialistak gaitzeko
1986. urtean hasiera eman zitzaion Beken egitarauarekin jarraitzera bultzatu dute Sail hau.
Hori horrela eta Garraio-Zuzendaritzaren proposamenez, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengo artikulua: Garraioaren alorrean gaikuntzarako beka bat sortzeari ekitea, ondorengo artikuluetan zehazten diren zernolakoen arauera.
Bigarren artikulua: Bekaren xedea, Garraioaren alorrean Europako
Ekonomia Elkartean eman diren arauen bilketa eta azterketa egitea da, bai eta nazioarte-mailan dagoen legediaren azterketa egitea ere.
Hirugarren artikulua: 1: Bekak 90.000 pzta./hileko izango ditu.
2. Bekaduna bekaren xedearekin zuzeneko erlazioa izan dezaten Biltzar eta Mintegietara joaten bada, lehen esandako zenbatekoari 25.000 pzta/hileko erantsiko zaizkio, horiek gastua egiaztatu ondoren ordainduko direlarik.
Laugarren artikulua: 1: Bekak sei hilabete iraungo du. 2. Aipatutako iraupen-aldia beste sei hilabetez luzatu ahal izango da Garraio eta
Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenaren Erabakiz, Garraio-Zuzendaritzaren aldezko informea jaso ondoren, luzapena Aurrekontuen Legean horri dagokion diru-kopurua izendatzearen baldintzapean egongo delarik.
Bosgarren artikulua: 1: Bekadunak bere lanak Eusko Jaurlaritzako
Garraio-Zuzendaritzaren bulegoetan beteko ditu.
2. Bekadunaren prestakuntza osatuagoa izan dadin eta informazio-iturriak zuzenean erabili ahal izan ditzan, Sailean egoteko epealdi hori bekaduna Europako Ekonomi Elkarteko
Erakundeetara edo atzerriko beste Estatuetara denboraldi baterako joatearekin ordezkatu ahal izango da Garraio-Zuzendaritzaren erabakiz, hala behar izanez gero, bekaren kopurua bidaia eta lojamendu gastuak ordaintzeko adinako diruz osatuz. Halaber, bekadunak bere egonaldiari eta egindako ikerketari buruzko txosten bat egin beharko du.
Seigarren artikulua: Honako hauek izango dira bekaren eskabidea aurkezteko agiriak:
a) Zuzenbideko Lizentzia-Titulua.
b) Euskal Herrian ohizko egoitza izatea.
c) Frantsesa idatzi eta hitz egiteko moduan jakitea, eta ingelesa jakitea.
Zazpigarren artikulua: 1: Eskabideak aurkezteko epea, dei hau Euskal
Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik hasi eta hamar egunekoa izango da.
2. Eskabideak honako egoitza honetara bidali beharko dira:
EUSKO JAURLARITZA Garraio eta Herrilan Saila Garraio-Zuzendaritza
Samaniego kalea, 2-1° 01008, Gasteiz
3. Eskabideek, gutxienez honako alde hauek adierazi beharko dituzte:
Eskegilearen izena eta abizenak, bai eta helbidea eta telefonoa ere, hala badagokio.
Data eta izenpea.
Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:
a) Eskegilearen curriculum vitae.
b) Ikasketa-espediente zehatza eta ikasketa-tituluaren fotokopia.
c) Eskatzen diren hizkuntzei buruzko ezagupenen egiaztagirien fotokopia.
d) N.A.N: aren fotokopia.
e) 150 baino hitz gehiago izan ez ditzan txostena, lehiaketara aurkeztera bultzatu duten arrazoiak adieraziz bertan.
4. Eskabideak, egiaztatutako postaz aurkeztu ahal izango dira, bai eta artikulu honetako 2 apartaduan esaten den egoitzara bertaratuz ere.
Zortzigarren artikulua: 1: Horretarako izendatuko den Batzordeak merezimenduak aztertu ondoren egin dezan proposamenaren arauera,
Garraio eta Herrilan Sailburu Jn. T. Gorenak eman dezan Erabakiz izendatuko da beka.
2. Batzordeak bere esku hartzen du deialdian eskatzen diren hizkuntzei buruzko ezagupenak egiaztatzeko beharrezkoak jo ditzan frogak egiteko aukera.
3. Batzordearen ustez, izangaien arteko inork ez baditu deialdian eskatzen diren betebeharrak betetzen, beka hutsik utzi ahal izango da.
4. Emandako erabakiek administrazio bideari amaiera emango diote.
Bederatzigarren artikulua: Honako kide hauek osatuko dute Izendapen-Batzordea:
- Garraioetako Sailburuordeak. - Garraio-Zuzendariak. - Garraio-Zuzendaritzako bi teknikarik.
Hamargarren artikulua: Beka honetaz baliatzea, bateraezinezkoa izango da beste soldatadun lan bat egitearekin edo beste dirulaguntza edo
Bekaren bat izatearekin.
Hamaikagarren artikulua: Beka jaso dezanak, edozein Aseguru-Konpainia edo Mutualekin egin beharko du eragin dezaioketen osasunketa-prestazioak berma ditzan Aseguruaren hitzarmena.
Hamabigarren Artikulua: Agindu honek Euskal Herriko Aldizkari
Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra.
Gasteiz, 1988.eko azaroak 18. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE
ANTOLIN SAN MARTIN.