220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia-Garapena
2797
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritzaren 1988ko Azaroaren 16ko ERABAKIA. «Hirigintza-Egitamuketaren Dirubide eta Ekonomiazko Azterketaori buruzko ikastarorako deialdia egiten duena.
Hirigintza eta Lurralde-Antolaketa arloko prestakuntza hobetzearren, bereziki gai hauetako ekonomi-aldee tan, Hirigintza Ikasketetarako Euskal Eskolak «Hirigintza-Egitamuketaren Dirubide eta Ekonomiazko Azterketa»ri buruzko ikastaroa antolatu du. Hona hemen
Oinarriak: c«IRIGINTZA-EGITAMUKETAREN DIRUBIDE ETA EKONOMIAZKO
AZTERKETA»RI BURUZKO IKASTAROA
Helburuak: Dirubide eta ekonomiazko azterlana era praktikoan arakatu, batez ere erabiliko den metodologia eta Hiri-Egitamuketako diru-baliabideak eta hauen iturriak baidintzapetzen duten beste zenbait alderdi. Toki-Ogasuna Araupetzeko Legearen aurregitasmoaren aipamen berezia egingo da.
Norentzakoa: Lanbidedunak, gradudunak, Toki, Foru eta Autonomi
Erakundeetako A eta B mailako tituludunak eta gaia interesgarri zaienak. Egitaraua:
/p>
I. Oraingo Egitamuketako dirubide eta ekonomiazko azterlanen alderdi teorikoa.
II. Dirubide eta ekonomiazko azterlanen alderdi praktikoa eta egiteratzeko moduak.
III.- Toki-Ogasuna Araupetzeko Lege berria. Irakasleak: Ignacio
Enriquez Merino. (Ekonomilaria EGINAI, A.B.ko kidea). Norberto
Figuero Urquiza. (Ekonomilaria.EGINAI, A.B.ko kidea)
Tokia: Bilbo
Egunak eta Orduak: 1988ko Abenduaren 13tik 16ra. 16,00 etatik 20,00 etara
Izenemate-ordaina: Hamabi mila pezeta (12.000: Pta.)
Postu-kopurua: hogei Baldintza Orokorrak: Lehenengoa: Eskabideak
Hona ikastarora bertaratzeko eskabideak, postaz nahiz eskuz, aurkezteko helbideak: Lurralde eta Hirigintza Ikasketetarako Euskal
Eskolako Zuzendaritza-Batzordeburua. Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundea. Alameda de Rekalde, 18-1. (48009 - Bilbo -). Erabaki honen
Eranskinean agertzen diren datuak jarri beharko dira eskabideetan.
Bigarrena: Eskabideak aurkezteko epea
Ikastaro hasi baino bost egun lehenago aurkeztuta egon beharko dute eskariek.
Hirugarrena: Gastuak
Lurralde eta Hirigintza Ikasketarako Euskal Eskolak ez ditu inolaz ere bere gain hartuko bertaratuek ikastaroaren eskuhartzeagatik izan ditzaketen gastuak edo kalte-ordainak.
Laugarrena: Onarpena eta izena emateko modua Eskarigileari idatziz edo telefonoz adieraziko zaio onartua izan ilela. Ondoren izenematearen ordainketa egingo du eta ordainagiria jaso, gero, ikastaroa hastekoan, aurkeztu egin beharko du eta.
Ordainketa hori era bitera egin daiteke: postaz bidaliz edo
Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Lankide Aurrezki Kutxan (Beato Tomás de Zumarraga Gasteiz) duen 155.0.90007.1 kontuan dirua sartuz, eskarigilearen eta ikastaroaren izena aipatuz beti ere.
Bostgarrena: Bertaratzearen Ziurtagiria Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundeko Lurralde eta Hirigintza Ikasketetarako Euskal Eskolak bertaratzearen ziurtagiria egingo die ekintzetako partaideek eskatuz gero.
Gasteiz, 1988.eko Azaroak 16. Herri-Arduralaritzaren Euskal
Erakundeko Artezkaria,
PATXI SIERRA-SESUMAGA IBARRETXE. ERASKINA: LURRALDE ETA HIRIGINTZA
IKASKETETARAKO EUSiCAL ESKOLAKO ZUZENDARITZA BATZORDEBURU JAUNA.
1. Eskarigilearen izen-abizenak. 2: Jaioteguna.
Helbidea: herria, kale edo plaza, zenbakia, telefonoa.
4: Orain duen lanpostua. 5: Egin dituen ikasketak. 6: Tokia, eguna eta izenpea. (Aipamena: ikastaroaren izena)