220. zk., 1988ko azaroaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Kultura eta Turismoa
2794
Ordezkotza eginez (azaroaren 5eko 274/ 1988 Dekretua), Kultura eta Turismo Sailburuaren 1988.eko azaroaren 22ko AGINDUA, Kultura-Sailburuordearen alde egindako funtzio-delegazioa indargabetuz.
Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruzko abenduaren 30eko 31/1988
Legeak eta Euskal Autonomi Alkartearen 1988.erako Aurrekontu Nagusiak onartzen direneko maiatzaren 31ko 8/1988 Legeko 3.1 eta 24.2 artikuluek, kreditu-tranferentzien eta gastuen onarpenen arloan
Sailburuei ematen dizkieten konpetentziak, Kultura-Sailburuordeari eman zitzaizkion 1988.eko azaroaren 5eko Aginduz (1988.eko azaroaren
7ko E.H.A.A: -ko 207. alea).
Delegazio hori egitearen zio izan zen zergatia amaitu denez eta
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 42. artikuluak ematen dizkidan aginteak erabiliz, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo Artikulua: Ordezkotza eginez (azaroaren 5eko 274/ 1988
Dekretua), Kultura eta Turismo Sailaren 1988.eko azaroaren 5eko
Aginduz Kulturako Sailburuordearen alde egindako delegazioa, indargabetzea.
Bigarren Artikulua: Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadin egun berean, jarriko da indarrean.
Gasteiz, 1988.eko azaroak 22.
Kultura eta Turismo Sailburua, horren ordezkotza eginez, (azaroaren
5eko 274/ 1988 Dekretua), JUAN RAMON GUEVARA SALETA.