Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 1988ko martxoaren 3a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Kultura eta Turismoa
481

1988.eko Otsailaren 9ko AGINDUA, «AURTEN BAI» izeneko dirubide, zerbitzu eta suztapenezko Norbanako-alorreko Kultura-Iraskundea onartuz, sailkatuz eta errolderatuz.

«AURTEN BAI» izeneko Iraskundea onartzeko, sailkatzeko eta

Norbanako-alorreko Kultura Iraskundeen eta Antzeko Erakundeen Erroldean sartzeko zehaztapidetza ikusita.

Hau honela: Mikel Gotzon Echebarria Echeita Jaunak eske-idazkia aurkeztu zuela, eske-idazkiarekin batera, Bilbon, Lersundi kaleko

9.eko 4.ean egoitza duen dirubide, zerbitzu eta suztapenezko

Norbanako-alorreko Kultura Iraskunde horren eratzezko eskribau-agiria ere aurkeztuz, hots, Bilbon, Hiri horretako Eskribau den José María

Arriola Arana Jaunaren aurrean egindakoa; eskribau-agiri horri

Erakunde horren Araudia atxikitzen zaiola, Araudi horrek dioenez,

Bizkaian gizarte-kulturazko edozein moetako ekinbideak suztatzea eta euskara irakasteari eta alfabetatzeari datxekien kultur-etxeei zerbitzuak eskaintzea eta eustea dituela xede, eta bai alor horretan Bizkaian diharduten Herri-Erakundeen ekintzapideak antolakidetzea ere.

Hau honela: Iraskundearen hasierako ondarea ehun mila (100.000) pesetakoa dela.

Hau honela: Iraskundearen Zaingo-Batzorderako izendatutakoen kargu-onarpena jasotzen dela, honako hauek direla: Lehendakaria,

Mikel Gotzon Echebarria Echeita; Idazkaria, Juan Luis Ajuria Fisure eta Batzordekidea, Antonio Unzalu Garaygordobil.

Hau honela: Beste agirien artean behin-behingozko diruegitamua atxikitzen zaiela zehaztapidetzari.

Honako hauek ikusita: 1970.eko Abuztuaren 4eko Hezkuntzako Lege

Orokorra, Estatutik Euskal Autonomia-Elkarterako Kultura-alorreko

Zerbitzu-eskuraketari buruzko Irailaren 26ko 3069/1980

Errege-Dekretoa, Uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretoa eta

Norbanako-alorreko Kultura-Iraskundeen eta Antzeko Erakundeen

Erroldea sortzezko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Kultura-Sailaren

Agindua, eta horri buruzko gainontzeko manuak.

Honako hau kontutan hartuz: Zehaztapidetza hau horretarako legezko nortasundunek bideratu dutela, eta funtsezko xehapen eta agiri guztiak aurkeztu direla, Uztailaren 21eko 2930/1972 Dekretoaren 1.

Atalean adierazten diren eskakizunak eta 6. eta 7. Ataletan egiten diren zehaztapenak betez, Dekreto horren 2. Atalaren arauera, izatez, dirubide, zerbitzu eta suztapenezko iraskundea dela, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.- «AURTEN BAI» izenekoa onartu eta Norbanako-alorreko

Kixltura-Iraskundeetan errolderatzea.

Bigarrena.- Bere ordezkotza eta ardura, bere osatze-modua lehen zehaztu deneko Zaingo-Batzordearen esku uztea.

Gasteizen, 1988.eko Otsailak 9. Kultura eta Turismo-Sailburua, JOSEBA

ARREGI ARANBURU.


Azterketa dokumentala