Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 1988ko martxoaren 3a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
480

Nekazaritza eta Arrantzu Sailaren 1988ko otsailaren 29ko AGINDUA, Euskal Herriko nekazal hustirategietan inbertsioaren aldeko laguntza-erregimenaren ondorioetarako, erreferentzi-errenta ezartzen duena.

Kontseiluaren 1985eko martxoaren 12ko EEE 797/85

Arautegiaren 2.2 atalak, nekazal hustirategien eraginkortasuna hobekuntzaz, ezartzen du laguntzabideak nekazal hustirategietara mugatuko direla, hurrengo kasuotan:

- Lanaren errenta, Gizalan (UTH) unitateko, 3. puntuan jarritako erreferentzi-errenta baino txikiagoa baldin bada. - Hobekuntza-planak, esandako erreferentzi-errenta baino %120az gorako lan-errenta aurrikusten ez badu. Aipatu 3. puntuak ezartzen duenez, Estatu-kideek erreferentzi-errenta finkatuko dute, eskualdean nekazari ez diren langileen bataz-besteko soldata gordina gainditzen ez duena.

Bere aldetik, otsailaren 16ko 27/1988 Dekretuan, Euskal Herriko nekazal hustirategien aldeko laguntzez, 3.B/ atalaren laugarren pasartean seinalatzen denez, hasiera-egoeran errentak, Gizalan (UTH) unitateko, erreferentzi-errenta baino txikiagoa izan beharko du.

Hobekuntzak burutu ondoren, errenta, hustirategian dagoen Gizalan (UTH) unitateko, erreferentzi-errenta baino %120az gorakoa ez da izango.

Horik horrela, eskuragarri dauden lan-errenten xehetasunak aztertu ondoren, nekazari ez diren sektoreen errenta guztiekiko, eta 27/1988

Dekretuaren lehendabiziko azkenengo xedapenarekin adostasunean, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehendabizi.- Euskal Autonomi-Elkarteko nekazal hustirategietarako inbertsioaren aldeko laguntza-erregimenaren ondorioetarako, 1.604.511 pezetatan finkatzea erreferentzi-errenta.

Bigarren.- Agindu hau argitaratze egunean sartuko da indarrean.

Gasteizen, 1988ko otsailaren 29a. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua,

FELIX ORMAZABAL ASKASIBAR.


Azterketa dokumentala