Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 1988ko martxoaren 3a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
478

Otsailaren 5eko 1/1988 LEGEA, «Tribunal Vasco de Cuentas Públicas / Herri-Kontuen Euskal Epaitegia»rena.

Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegia» zen Otsailaren 5eko 1/1988

Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Beraz, Lege horri men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet

Euskadiko herritar guztiei, norbanako zein agintariei. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Gasteiz, 1988.eko Otsailak 16. <P ALIGN=“JUSTIFY”>Lehendakaria, <P ALIGN=“JUSTIFY”>JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ekainaren 22ko 12/1983 Legeko 65. atalak agintzen duenez, Herri-Kontuen Euskal

Epaitegiak arta egingo dio Euskadiko Autonomia-Elkarteko ekonomia-ihardunari, sortarazi eta araupetu dezan araupidetzan jarri daitezen modu eta neurritan,

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak izendatuta dauzkan agintepideen kaltetan gabe. Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta

Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailen arteko Harremanen 27/1983

Legeko 30. atalak, bere aldetik, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren egitura zehaztea eta, bere 9. idazpuruak, ihardutze-sail horren osatze-modu, erakuntza eta egitekoak Eusko Legebiltzarraren Legez sortarazi eta araupetu daitezela agintzen du, baita halaber horren ikuskaritzazko eta agintaritzazko egitekoetarako bermeak eta bideak ere. Aintzin-arau horietatik abiatuz, Lege honek Herri-Kontuen

Euskal Epaitegia sortarazi, eta bi aldetatik araupetzen du: Batetik, ihardutze-sail horren erakunde denezko jaurpideak ematen ditu, osatze-modua, erakuntza eta ekonomiazko, ondarearekiko eta lanariekiko jaurpideak sartuz; bestetik, berriz, horren Ihardunerako jaurpideak ematen du, Autonomia-Elkarte

Osorako Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze Sailen arteko

Harremanen Legeko 30. atalak Epaitegiari jartzen dion ihardutze-egituraren arauera horren ihardunarentzako oinarrizko aintzin-irizpideak zehaztuz. Epaitegi hau sortzeak, beraz, Euskadiko

Autonomia-Elkartearen mugartean ekonomia eta dirubidetzazko burujabetza gauzatzea dakar.

<P ALIGN=“JUSTIFY”>SORTARAZTEA ETA GAITASUN-EREMUA 1. Atala.- Sortaraztea. 1. Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal

Epaitegia, aurrerantzean Herri-Kontuen Euskal Epaitegia izango dena sortarazten da, Euskadiko Autonomia-Elkartearen berenezko eta Eusko Legebiltzarraren artezko menpeko ihardutze-sail. 2. Herri-Kontuen Euskal Epaitegia, bere agintepideen eremuan,

Euskal Herri-Alorreko ekonomia, dirubidetza eta kontaduritza-ekintzapideen artarako goreneko ihardutze-sail izan eta Eusko Legebiltzarraren esku-ematez

Autonomia-Elkartean ihardungo du. 2. Atala.- Arta-ikermenaren eremua eta norainokoa. 1. Kontu-Epaitegiari izendatutako agintepideen kaltetan gabe, honako hauek hartuko ditu menpean Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arta-ikermenak:

a) Euskal Herri-Alorraren iharduna, Lege honi dagokiola

Herri-Alor hori honako hauek osatzen dutela:

- Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritza Nagusiak edo

Arduralaritzak, ekainaren 22ko 12/1983 Legean finkatutako esate-modu eta neurritan. - Erakunde Burujabeez, Norbanako Alorreko legepeko

Herri-Izaikiez eta Herri-Baltzuez, ekainaren 22ko 12/1983 Legean finkatutako esate-modu eta neurritan osatutako Erakundegoren-Mailako Arduralaritzak, hala egokituz gero Gizarte-Segurantza barne dela. - Kondaira-Lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiek eta

Foru-Diputazioek eta horien menpeko Erakunde-Alorreko Izaikiek eta

Herri-Baltzuek. - Toki-Erakundeek eta horien menpeko Erakunde-Alorreko

Izaikiek eta Herri-Baltzuek, Itune-Legean jarritako ekonomia eta dirubidetza-jaurpideen berarizkotasunen indarrez. - Gorago esandako izaikietatikako herri-diru edo agirien arduralaritza bere gain izan edo horiek erabili ditzaten beste erakunde guztiek. b) Euskal Herri-Alorretikako diruzko edo dirubidezko laguntzak har ditzaten beste ezein gizabanako nahiz lege-nortasundunen ekintzapideak. Dirulaguntzak, maileguak, gaudimenak eta bestelako bermapideak laguntzabide horietakotzat joko dira, eta bai Euskal Herri-Alorrak eman diezazkien artezko eta norbanakoentzako zergalaritza-iareipen eta hobariak ere. Arta-ikermena laguntzez eta horien zertakoaz behar bezala baliatzeari buruzkoa izango da. 2. Kontuen Epaitegiak Legebiltzarrari honen arduralaritza-maila hutseko egitekoei datxezkien ekonomia eta dirubidetza-ekintzapideen arta-ikermenarekikoan lagunduko dio.

<P ALIGN=“JUSTIFY”>EGITEKOA ETA IHARDUNA 3. Atala.- Egitekoak. 1. 2. atalak dioen neurrian, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak honako egiteko hauek beteko ditu:

a) arta-ikuskaritza. b) kontaduritza-erantzukizuna epaitzerakoan, indarrean dauden legepideetan ohartemandakoari atxikiz ihardungo du. Horretarako, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, Kontuen

Epaitegiaren esku-ematez, herri-diru edo agirien ardura izan dezatenek agian izan dezaketen erantzunbeharraren epaiketarako agintemende-mailako epaibideak egin ahal izango ditu. Kontaduritza-erantzunbeharra Herri-Kontuen Euskal Epaitegian eskatzezko auziperatze-ekintza herri-mailakoa izango da, eta Epaitegi horrek hori egin izana Kontuen Epaitegiari jakinaraziko dio, horri buruzko salakuntza bidaliz, eta aurreko zatian esandakoaren arauera, agintemendez dagokion egitekoa betetzeko eskua eman diezaiola eskatuko dio. Kontaduritza-erantzunbeharragatikako epaibideei ekin ondoren,

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak herriogasun, diru eta agiriak zaintzeko eta babesteko, edo eta ustezko errudunak, hala gertatuz gero, erantzunbeharraren menpe dagoela adieraztezko erabakia beteko duela bermatzeko egoki eritzitako aurre hartzezko neurri guztiak hartu ahal izango ditu. 2. Halaber, Eusko Legebiltzarrari ekonomia-dirubidetzaren alorrean aholkuak ematea ere berenezko egitekoa izango du. Herri-Kontuen Euskal

Epaitegiak Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak eskatuta beteko du egiteko hori. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, bere Lehendakariaren bidez, bere aholkularitza egiteko beharrezko deritzan xehapen, argipide eta agiri guztiak eskatu ahal izango ditu. 4. Atala.- Iharduna. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak iareitasunez eta lege-antolapideekiko erabateko menpetasunez ihardungo du. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren beraren kontuen arakaketa

Eusko Legebiltzarraren gain egongo da; horretarako, 14. Atalean esaten den urteko argipide-txostenaren eraskin gisa bidaliko dio.

<P ALIGN=“JUSTIFY”>OROTARIKO MANUAK 5. Atala.- Laguntza, egiaztaketa eta ikuskaritza. 1. Bere egitekoak betetzeko, honako hauetarako gaitasuna du

Epaitegiak:

a) Euskal herri-alorraren eta Lege honetako 2.1 atalean aipatutako erakundeen eraenpideari buruzko zehaztapidetza eta agiri, xehetasun, altzina eta argipide guztiak eskuratzeko, eta bai beharrezkotzat jo ditzan idazkun, txosten edo argipide guztiak eman dakizkiola hertsiki eskatzeko ere.

Eskea dagokion Sail edo Erakundearen bidez egingo da. b) Dirutan, baliotan, gauzatan, etabarretan zer dagoenari buruzkoan beharrezkotzat jo ditzan egiaztaketak egiteko. c) Arta-ikerketa horren gai den ihardutze-sailaren egoitzan ala Epaitegiarenean, zeinetan egin bakoitzean erabakitzeko. 2. Gorago esandako lanak egiteko, Epaitegia bere lanarigoaz baliatuko da gehienbat, berarizko teknika-jakintzen beharra dela eta horretarako berariz jarritako kanpoko aituengana jo behar dadinean salbu. 3. Agiri-paperak aurkezteko edo hitzezko argipideak ematera agertzeko epeak jarri ahal izango ditu Epaitegiak. Horiek ez egitea Lege honen

6. atalak dioenetako traba-jartzetzat joko da. 6. Atala.- Eragozpenak. 1. Eskatutako argipideak bidali ez izanak, agertu ez izanak edo aurrez jarritako epeak bete ez izanak Epaitegiari honako neurri hauek hartzeko bide eman ahal izango diote:

a) Laguntza ematera behartuta daudenei, azken-epe berri bat idatziz emanaz, mehatxu eginezko eskea egin eta aldi berean epeak bete ez izana goragoko mailakoei jakinaraztekoa, hauek horren zio eta guztiko azalpena egin beharko dutela. b) Emandako azken-epeari jaramonik egingo ez balitzaio, eskea egin zaionaren goragoko mailako ihardutze-saila ez betetze horien jakitun jartzekoa. 2. Epaitegiak hartutako goragoko neurriez landa, eragozpenak jartzea arau-hauspena izan, eta Eusko Legebiltzarrak ontzat emandako osagarrizko lege-mailako arauetan jarri daitezen modutan zigortu ahal izango da. Eragozpenak jartzezko ezein jokabide beti Eusko

Legebiltzarrari jakinaraziko zaio. 3. Laguntzarik ez ematea eta egiaztaketa eta ikuskaketa-lanak egiten ez uztea edo horietarako oztopoak jartzea, nolanahi ere, eragozpen direlakotzat joko dira. 7. Atala.- Erakundegoren-mailako harremanak. 1. Euskal Herri-Kontuen Epaitegiaren Euskadiko

Autonomia-Elkarteko Erakundegoren-Arduralaritzari edo Arduralaritza Nagusiari buruzko iharduna, Arduralaritzako Artekaritza-sail nagusienaren bidez egingo da, horren ihardutze-eremuari dagozkion gaiak izan daitezenean; bestelakotan, ihardun hori dagokion Epaitegi eta Izaiki edo ihardutze-sailaren aurreango artezkoa izan ahal izango da, esandako artekaritza-sail horri jakinarazita. 2. Epaitegiaren Batzar Nagusi, Foru-Diputazio eta

Udalbatzarrekiko iharduna, horiekin erabilgarri izan daitezen arauei darien ihardutze-sailaren bidezkoa izango da. 3. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordearen bidez bideratuko dira. 4. Epaitegiak, zaingorako kanpotikako ihardutze-sail denez, zaingorako barneko ihardutze-sailen eragingarritasunaren zaingoa egin ahal izango du, eta horiek, beti ere, Epaitegiak eska diezaienetan, honi laguntza eman beharko diote. Halaber, barneko eta kanpotikako zaingoen artean behar hainbateko elkar-lankidetza eta laguntzasuna lortzeko beharrezko eritzitako neurrien salo egin ahal izango du Epaitegiak. 8. Atala.- Eskurakoitasuna. 1. Euskal Herri-Kontuen Epaitegiak bere agintepideez baliatuz aztertutako kontuetan, Eusko Legebiltzarreko kideek Euskal

Herri-Alorra osatzen duten izaiki guztienak bere esku izango dituzte, Biltzar

Nagusiek bere Kondaira-Lurraldeetako izaiki guztienak, eta Udalbatzarrek eurenak eta bere menpeko izaiki guztienak. 2. Herritarrek aurreko zatian esandako kontuak egiaztatzezko aldakiak eta egiaztagiriak eskuratu ahal izango dituzte, baita Herri-Kontuen

Euskal Epaitegiaren agirigordetegiak eta erroldeak Konstituzioko 105 b) atala osabideratuzko legean agindu dadin eran aztertu ere.

<P ALIGN=“JUSTIFY”>ARAKAKETA-IHARDUNA 9. Atala.- Zerdena. 1. Euskal Herri-Alorra osatzen duten Izaikien ekonomia-dirubidetzazko iharduna legeei egokitzen zaiela egiaztatzea du xede arakaketak. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren egitekoak herri-dirueskuraketa eta gastu-egitarauen egiterapena izango du gai. 2. Arakaketa, 2garren ataleko b) zatian esandako laguntzek zeukaten helburua bete al deneraino iristen da. 3. Arakaketa hori, halaber, Euskal Herri-Alorra osatzen duten Izaikien ekonomia eta dirubidetza-ihardunaren eginkortasuna eta eraginkortasuna aztertzera eta hori arrazoizkotzeko eta hobetzeko saloak egiteraino hedatuko da esandako izaiki guztiei edo batzuei buruz. Arakaketa horrek ekonomia-dirubidetzazko ihardun osoa edo horren zati bat izan ahal izango ditu gai, usiketa-bideak erabili ahal izango direla, eta berariz zehaztu daitezen norainokoa eta iraupena izango ditu. 4. Arakaketa-lan horretan, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak,

Eusko Jaurlaritzako Herriogasun eta Dirubidetza-Sailak egin daitezeneko hilaren hurrengoan horretarako ekarriko dion Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen

Guztizko Diruegitamuen kontu-garbitasunari buruzko agirisorta aztertu eta egiaztatuko du. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak bere erizpena haiek hartu eta hurrengo lau hilabeteren barruan emango du, honako alderdi hauek nahitaez hartzen dituela:

a) Herri-diruen eraentzaren alorrean indarrean dauden legepideak nola bete diren. b) Egindako herri-gastuen arrazoizkotasuna, ekonomia eta eginkortasun-irizpideak oinarri direla. c) Aurkeztutako dirubidetza-agirisorta erabili beharreko kontaduritza-arauei nola atxikitzen zaien. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak emandako erizpena

Legebiltzarrari eta Jaurlaritzari jakinaraziko zaie, dagozkion ondoriotarako, bertako ondorioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta

Euskadiko Diruegitamu-Jaurpideen Legeko 139. atalak agintzen duen lege-egitasmoari nahitaez erantsi beharko zaizkio. 5. Halaber, Foru-Diputazioen eta eska dezatenean

Udalbatzarren Diruegitamuen kontu-garbitasunari buruzko agirisortak ere

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari bidaliko zaizkio, aurreko zenbakipean esandako epeen euren barruan, Epaitegiak emandako erizpena Legebiltzarrari jakinarazi eta erizpen horren edukiari darizkion neurriak hartzea dagokien arakaketaren gai izandako izaikiei bidaliz. Erizpen horiek aurreko zenbakipean esandako alderdiak izango dituzte gai. 10. Atala.- Arakaketaren gai izango direnak. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, beste gaien artean, honako hauek arakatuko ditu:

a) Horrela aginduta egon dedinetan, edo Epaitegiak komenigarri eritzitakoetan, euskal herri-alorrak egindako akuraketak.

Herri-lanen akuraketei buruzkoa bada, arakaketak lanen emankortasuna eta egiteratzearen baliagarritasuna ere hartuko du. b) Euskal herri-alorraren ondarearen egoera eta aldakuntzak. c) Gehitzezko diruizendapenak eta euskal herri-alorraren hasierako diruegitamu-izendapenei egindako eransketa, kontu-aldaketa eta ordainkizun-gaitze eta gainontzeko aldaketa guztiak. d) Diruegitamuetatikako hartubideen legezkotasuna, arauzkotasuna eta baliagarritasuna. 11. Atala.- Ekimena eta urteko Lan-Egitarauaren tajuketa. 1. Legebiltzarrari eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari berari dagokie. Lehenengoan Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak eskatuta egingo da eta bigarrenean, hala egokituz gero, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak berak ontzat emandako urteko egitarauaren bidez. 2. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, urteko Egitaraua tajutzeko eta behin-betiko baitetsi baino lehen, iritzia Eusko Legebiltzarrari eta Batzar Nagusiei nahitaez eskatu beharko die eta, hori, bere araudietan eman daitezen bideez baliatuz, Epaitegiak egin beharreko arakaketa-lanean haien ustez egon daitezkeen lehentasunak aditzera eman ditzaten. 12. Atala.- Ihardunerako baliapideak. Lege honen 5 eta 6. ataletan agindutakoaren kaltetan gabe,

Euskal Herri-Kontuen Epaitegiak diruegitamu, ondare eta diru-eskuarteen alorreko eragiketei buruzko xehapen, altzina, argipide-txosten, agiri eta informatika-zehaztapen guztiak aztertuz egingo du bere arakaketa-lana. 13. Atala.- Txostenak. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren arakaketa-iharduna, agizkoak edo berarizkoak izan ahal izango duten argipide-txostenen bidez gauzatuko da. Erizpenak egin baino lehen, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak arakaketaren gai izandako norbanako edo izaikiak egindako arakaketaren emaitzen jakitun jarriko ditu, horretarako jarritako eran eta epeen barruan bere aldezpenak egin edo egoki eritzitako agiri edo zuriztapideak ager ditzaten. 2. Erizpenak, dagozkien saloekin batean, Eusko

Legebiltzarrari bidaliko zaizkio, eta bai Batzar Nagusiei ere bakoitzaren

Kondaira-Lurraldeari eta hala gertatuz gero Udalbatzarrei dagozkienekikoan,

Jaurlaritzari eta dagokion Foru-Diputazioari aldaki bana bidaliz. Bere lanaren emaitzen kontu emateko, erizpenetango ondorioak dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratuko dira, bi hilabeteko epearen barruan. 3. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, bere arakaketa-lanaren ondorio gisa, Euskal Herri-Alorraren eragiketa guztien kontuei buruzko urtean-urteko txosten bat egingo du, eta bai Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak berak ekonomia-urtean burututako ekintzapide guztien laburpena ere. Urtean-urteko txosten horretan, Euskal Herri-Alorraren ekonomia-dirubidetzazko eraentza hobetzeko neurriei buruz egiten diren saloak erasota utziko dira. Halaber, arakaketa-lanari buruzko urtean-urteko txostenari,

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak ekonomia-urte horretan burututako agintemende-mailako egintzei buruzko txosten bat erantsiko zaio. <P ALIGN=“JUSTIFY”>III IZENBURUA. <P ALIGN=“JUSTIFY”>ERAKUNDE-JAURPIDEAK <P ALIGN=“JUSTIFY”>LEHENENGO ATALBURUA:

<P ALIGN=“JUSTIFY”>OSATZE-MODUA 14. Atala.- Kideen zenbatekoa. Herri-Kontuen Euskal Epaitegia zazpi lagunek osatzen dute. 15. Atala.- Hautaketa. 1. Norbait Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kidetarako aukeratu ahal izateko, goren-mailako tituloaren jabe izan, eta Epaitegiaren ihardutze-eremuan gaitasuna aitortzen zaienetakoa izatea beharrezkoa izango da hori, nolanahi ere, 10 urteko lanbide-ihardunaren bermearekin. 2. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kideak Eusko

Legebiltzarraren Osoko Bilkurak hautatuko ditu, bilkurangoen erabateko gehiengoa beharrezkoa dela. 3. Hautapenak, hautatutakoa dagokion izendapena Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren bere karguaz jabetu dedin egunaz geroko indarra izango du. 16. Atala.- Karguango iharduna. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kide izatea herri-kargutzat joko da ondorio guztietarako. 2. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kidetarako hautapenak zerbitzutarako berarizko utzialdiko arduralaritza-egoeran sartzeko eskubidea ematen die karrerako herrilanariei, bitarterakoei eta arduralaritza-akurapenezkoei, eta nahitaezko utzialdirakoa Euskadiko

Autonomia-Elkarteko eta horren mugarteango Kondaira-Lurraldeetako eta

Udalbatzarretakolan-akurapenezkoei. Berarizko zerbitzuen jaurpideak Eusko

Legebiltzarreko kideentzat bakoitzean indarrean egon daitezenak eurak izango dira. 3. Epaitegiko kideek epailarien askatasuna eta tokiz aldatu ezina bera izango dituzte. 4. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kideak, epailarientzat jarrita dauden ezin, bateraezin eta debeku-zioen eta, hala gertatuz gero, atzera egite edo ukoen zioen euren menpe egongo dira. Nolanahi ere, a) Eusko Legebiltzarkide, b) Diputadu-Biltzarreko kide, c) Senatore, d) Kontu-Epaitegiko kide. e) Politika-alderditan, sindikaritza-elkartetan eta enpresaritza-bazkunetan artezkaritza edo agintezko egitekoa dituena izatearekin,

f) Erresumako, beste Autonomia-Elkarteetako, edo 2 a) atalean aipatzen diren izaikietako politikazko nahiz arduralaritzazko ezein kargu dituena izatearekin, <P ALIGN="JUSTIFY">g) Bere lanbidean nahiz ordainsarizko edo ordainsaririk gabeko beste ezein ekintzatan aritzearekin batera ezinezkoa izango da. <P ALIGN="JUSTIFY">5. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kideek, Euskadiko

Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan sartuta egon eta Legebiltzarrak ontzat emandako diru-eskubideak izango dituzte. 6. Epaitegiko kideen manualdia, bere hautapena indarrean jarri dedinean hasi eta sei urterakoa izango da. Hautapena tokiren bat hutsik gelditu izanaren ondoriozkoa izan dadinean, horrela hautatutako kidearen manualdia bere aurrekoarenak bukatu behar zuenerartekoa izango da. 17. Atala.- Epaitegiko kide izatea galtzea. 1. Honako hauek izango dira Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kide izatea galtzeko zio bakarrak:

a) Heriotza, edo bere manu-aldia bukatu izana. b) Eusko Legebiltzarrak ontzat emanda bere tokia uztea. c) Ezina edo elkartuezina. d) Bere karguari darizkion egitekoekiko utzikeria larria. 2. Aurreko idazpuruko a) zatian ohartemandakoa gertatuz gero kide izatea galtzeak berehalako indarra izango du, horretzazko berarizko adierazpenik egin beharrik gabe. Bestetan, kide izatea galtze hori, Eusko

Legebiltzarraren horretazko erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadinez gerokoa izango da. 3. 1 idazpuruko c) eta d) zatietan ohartemandakoak gertatuz gero, Legebiltzarrak Epaitegiko kideen egitekoak eta eskubideak, hala badagokio egin daitezkeen ikerpideek dirauteno, eta sei hilabeterako gehienera, eten ahal izango ditu. Eten hori erabaki dadin unetik bertatik hasiko da, hurrengo bost egunen barruan, guztiek jakin dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren

Aldizkarian argitaratu behar badira ere. Eten horrek, etenaldiango kideak

Epaitegiaren erakuntzan izan ditzan karguena ekarriko du, berez eta besterik gabe, eta aldi bererako. 4. 1 idazpuruko d) zatian ohartemandakoa gertatuz gero,

Epaitegiko kide izatea galtzea Eusko Legebiltzarraren bi herenek egitekoak betetzeari modu larriz huts egin diotela eritzi izanaren indarrez gertatuko da.

<P ALIGN=“JUSTIFY”>ERAKUNTZA 18. Atala.- Ihardutze-Sailen zerrenda. 1. Honako ihardutze-sail hauek osatzen dute Herri-Kontuen

Euskal Epaitegiaren egitura:

a) Lehendakaritzak b) Lehendakariordetzat c) Osoko Bilkurak d) Idazkaritza Nagusiak 2. Lege hau osabideratzeko arauek aurreko idazpuruan esandako ihardutze-sailen menpeko beste zerbitzu batzuk sortarazi ahal izango dituzte. 19. Atala.- Lehendakaritza. 1. Bi zati ditu Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko

Lehendakariaren manualdiak:

a) Epaitegiko kide guztiak aldatu eta hurrengo hiru urteek osatzen dutena. Aldi horretan, Epaitegi horrek Osoko Bilkuran erabateko gehiengoz hartutako erabakiz egindako saloz Jaurlaritzako Lehendakariak izendatutako kidea izango da Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakari; aldi honek diraueno Epaitegiko Lehendakaritza hutsik gelditzea gertatuz gero, aldi hori bukatu artekoan Epaitegiko Lehendakariordea jarriko da haren orde. b) Hurrengo hiru urtekoa. Aldi horretan, atal honetxen aurreko a) zatian esandako eran izendatuko da Lehendakari berria, kargua hutsik gelditzea gertatuz gerorako han esandakoa horrekin ere erabilgarri dela. 2. Izendatutakoa bere karguaz jabetu ondoren,

Lehendakaritarako izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinaz geroko indarra izango du. 3. Epaitegiko Lehendakariak honako berarizko agintepide eta egiteko hauek izango ditu:

a) Epaitegiaren epaibidetarako eta epaibideez bestetarako ordezkotza. b) Epaitegiaren teknika eta arduralaritza-zerbitzuen artezkaritza. c) Gastuak egiteko baimena eta agindua ematea, eta bai

Epaitegiari dagozkion ordainketak antolatzea eta dirueskuraketak sendesteko agiriei oniritzia ematea ere. d) Epaitegiak bere egitekotan diharduela eman ditzan erizpen guztiak izenpetzea. e) Epaitegiaren Osoko Bilkuraren egunerako gai-zerrendak jarri eta hartu daitezen erabakiak bete daitezeneko aginduak ematea. f) Epaitegiaren zerbitzurako lan-tokiak betetzeko aukeraketa-saiotarako deiak egitea. g) Epaitegiaren zerbitzuango lanari guztiekiko zigortze-ahalmena erabiltzea. h) Legebiltzarraren Osoko Bilkurak eskatu dezanean,

Legebiltzarraren aurrera eramandako erizpenei buruzko argipideak ematera agertzea. i) Lege honek ematen dizkionak. j) Epaitegiaren Osoko Bilkurak eman diezazkionak. 4. Honako hauek dira Euskal Herri-Kontuen Epaitegiko

Lehendakariak bere tokia uzteko zioak:

a) Epaitegiko kide izatea galdu izana. b) Lehendakaritzarako manu-aldia bukatu izana. c) Eusko Legebiltzarkideen bi herenen iritziz

Lehendakaritzako eginbeharrak betetzeari modu larriz huts egin izana. 5. Aurreko idazpuruaren a) eta b) zatietan ohartemandakoak gertatuz gero, kargua uzteak berezko eta besterik gabeko indarra izango du, horretzazko berarizko inolako adierazpenen beharrik gabe. Idazpuru bereko c) zatikoa gertatuz gero, tokia uztea, noiz nola, Eusko Legebiltzarrak egindako saloz Jaurlaritzako Lehendakariak hartutako erabakiz egingo da, eta Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedinaz geroko indarra izango du. 6. 4. idazpuruko c) zatian ohartemandakoa gertatuz gero,

Lehendakariaren egitekoak eta eskubideak aldi baterako indargabetuta utzi ahal izango dira, 18. ataleko 3. idazpuruan esandako modu eta neurri berean.

Lehendakaritza indarrik gabeko aldi horretan jartzeak ez dakar Epailaritzako kide izatea galtzea, 17. ataleko 3. idazpuruan dieona erabiltzearen kaltetan gabe. 20. Atala.- Lehendakariordetza. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakariaren manu-aldiak 19. ataleko 1 idazpuruan esandako zatiak ditu, honela:

a) 19. ataleko 1 idazpuruko a) zatiak dioen manu-aldian,

Epaitegiaren Osoko Bilkurak kideen erabateko gehiengoz hartutako erabakiz egindako saloz Jaurlaritzako Lehendakariak izendatu dezan Epaitegiko kidea izango da Euskal Herri-Kontuen Epaitegiko Lehendakariorde; aldi horretan

Lehendakariordetza hutsik gelditzea gertatuz gero, esandako era berean izendapen berri bat egingo da. b) 19. ataleko 1 idazpuruaren b) zatiak dioen manualdi-zatian, atal honetxen aurreko a) zatian esandako eran izendatuko da

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakariorde berria, kargua hutsik gelditzea gertatuz gerorako han esandakoa honekin ere erabilgarri dela. 2. Epaitegiko Lehendakariordeak egiteko eta agintepide hauek izango ditu:

a) Lehendakaririk ez izatea, kanpoan edo geldialdian egotea gertatuz gero berez eta besterik gabe haren ordez jartzea, horretazko inolako adierazpenik egin beharrik gabe. b) Lehendakariari bere lanean laguntzea. c) Lege honek ematen dizkionak. d) Epaitegiaren Osoko Bilkurak eman diezazkionak. e) Lehendakariaren agintepeko izan eta horrek horietarako esku emandakoak. 3. Lehendakariordearekin, 19. ataleko 2, 4, 5 eta 6 idazpuruetan Lehendakariarentzat jarritako arauak eurak erabiliko dira. 21. Atala.- Osoko Bilkura. 1. Epaitegiko kide guztiek osatzen dute Osoko Bilkura. 2. Epaitegiko Lehendakaria eta Lehendakariordea izango dira, hurrenez-hurren, Osoko Bilkurako Lehendakari eta Lehendakariorde. Idazkari

Nagusia izango da Osoko Bilkurako Idazkari, bilkuretara hitz egiteko eskubidez baino botoa ematekorik gabe joan daitekeela. 3. Osoko Bilkura urtean lau aldiz bilduko da, gutxienez, egutegiko hiruhilabeteko bakoitzean behin, bere Lehendakariak deituta.

Bilkurakideen erabateko gehiengoa bertan egon dadinean balio osoz eratuta dagoela joko da. Osoko Bilkurak balio osoko erabakiak hartu ahal izateko, bertangoen erabateko gehiengoaren, eta nolanahi ere bi kideren aldeko botoa beharko da, Lege honetan besterik agintzen denetan salbu; Lehendakariaren botoak ebazte-indarra izango du. 4. Lege honek berariz ematen dizkionaz gainera, Epaitegiko beste ihardutze-sailei izendatu gabeko guztiak ere Osoko Bilkuraren agintepeko izango dira, horretaz barne-jaurpiderako Araudiak besterik badio salbu. Dena dela, Epaitegiko barne-jaurpiderako Araudia onartzea bertako Osoko Bilkurari dagokio. 5. Osoko Bilkurak, bere agintepideak errazago egiteratu ahal izateko, bertako kidez baizik osatu gabeko Batzordeak eta Lan-sailak eratu ahal izango ditu, bateango edo bakarreango ihardutze-sailetarako, hurrenez-hurren, berak zehaztu ditzan iraupen, erakuntza eta agintepideekin, eta erabakitze-indarrik ezin izan dezaketela. Hala erabaki dadinean, Idazkari

Nagusiak Batzordeen bilkuretara joan ahal izango du, hitz egiteko eskubidez bainan boto ematekorik gabe. 22. Atala.- Idazkaritza Nagusia. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Idazkari Nagusia Osoko

Bilkurak izendatuko eta kenduko du, bere Lehendakariaren saloz. Izendapenak, hautatutakoa bere izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren bere karguaz jabetu dadineko egunaz geroko indarra izango du; kentzea, eragite-indarra izan dezan, esandako Agintaritza-Aldizkarian argitaratu beharko da. Epaitegia osorik berritzeak ez du Idazkari Nagusia kentzea berebaitan izango. 2. Ihardutze-egituraz, Idazkari Nagusia Epaitegiko

Lehendakariaren menpe egon, eta honako egiteko hauek izango ditu:

a) Epaitegiko teknika eta arduralaritza-zerbitzuen eraentza,

Epaitegiko Lehendakariaren Artezkaritzapean. b) Epaitegiko ihardutze-sail eta kide guztientzako teknikazko eta arduralaritzazko laguntza. c) Lege honek ematen dizkionak. d) Lege honen III Izenburuko Hirugarren Atalburuan esaten diren gaiei buruz Epaitegiko Osoko Bilkurak eman diezazkionak. e) Lehendakariaren agintepeko izan eta honek haietarako eskua emandakoak, Lege honen III Izenburuko Hirugarren Atalburuan esandako gaiei buruzkoak izan daitezenaren baldintzapean. 3. Idazkari Nagusiak, Euskadiko Autonomia-Elkarteko

Arduralaritzako goren-karguak dituzten elkartuezinak eurak izango ditu. 4. Idazkari Nagusiarekin 15. ataleko 1 idazpuruak dakartzan arauak erabiliko dira, lanbide-azturari buruzkoa salbu, eta Lege honen 16. atalaren 5. idazpurukoak. <P ALIGN=“JUSTIFY”>HIRUGARREN ATALBURUA <P ALIGN=“JUSTIFY”>EKONOMIA, ONDARE ETA LANARIGO-JAURPIDEAK 23. Atala.- Denentzako erabakiak. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren ekonomia, ondare eta akurapen, eta lanarigo-jaurpideak Euskadiko Autonomia-Elkarteko

Arduralaritzarentzat indarrean egon daitezenak eurak izango dira, Eusko

Legebiltzarraren menpeko ihardutze-sail izateari darizkion berezitasunekin eta, nolanahi ere, Atalburu honetan agintzen dena beteaz. 2. Bere ekonomia, ondare eta akurapen eta lanarigo-jaurpideei dagozkienetan, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko

Autonomia-Elkarteko Arduralaritzak une berean izan ditzan agintepideak eurak izan, eta bere ihardutze-sailen bidez egiteratuko ditu, Atalburu honetan ohartematen denaren arauera. 24. Atala.- Ekonomia-jaurpideak. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren diruegitamua

Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetan, horietako Sail bat osatuz sartuta egongo da. 25. Atala.- Ondare-jaurpideak. 1. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren ondarearen jabegoa

Euskadiko Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari dagokio. 2. Epaitegiak Autonomia-Elkarteko ezein ihardutze-saili, ondare eta akurapen-jaurpideei buruzkoan beharrezko izan dezan teknikazko laguntza eman diezaiola eskatu ahal izango dio. 26. Atala.- Lanarigo-jaurpideak. Herri-Kontuen Euskal Epailaritzaren zerbitzuango lanari izatea, gainera, bere alderdikeriarik ezaren edo lanbide-iareitasunaren kaltetangoa izan, edo Euskal Herri-Alorrekoak izan ezarren Epailaritzaren ikuskaritza edo ebazpenpeko herri-diruak erabili ditzaten erakundeekin nolabaiteko atxikipena izan dezan ezein lanbiderekin elkartuezinekoa izango da. 27. Atala.- Orotariko jaurpideak. 1. Atal honetan aipatzen diren gaiei buruzkoetan,

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Euskadiko Autonomia-Elkarteko

Arduralaritzarekin erabilgarri diren egintza, biderapen eta agintaritza-artarekiko arauak jaurpide izan eta, beraz, horrek dituen agintepide, ahalmen, abantaila eta eskubideak eurak izango ditu. 2. Atal honetako 1 txatalean agintzen denaren arauera,

Arduralaritza-Auzipideen ardurapean utzitako gaiak izan daitezenean, honako arau hauek erabiliko dira:

a) Idazkari Nagusiaren egintzek Epaitegiko Lehendakariaren aurrerako goradeiaren gai izan ahal izango dute, horren erabakiak arduralaritza-auzipidetara baino lehenagoko bideak bukatzen dituela. b) Epaitegiko Lehendakariaren eta Lehendakariordearen egintzegatik, Osoko Bilkuraren aurrerako arren-eskea egin ahal izango da, horren erabakiak arduralaritza-auzipidetara baino lehenagoko bideak bukatuta uzten dituela. Arren-eske horrek, agizko goradeiaren arauak eurak izango ditu jaurpide. c) Osoko Bilkuraren egintzak, arduralaritza-auzipidetara baino lehenagoko bideak bukatuta utziko ditu. 3. Atal honetako 1 txatalean esandako gaiei dagozkienetan,

Epaitegiak, argitalpen ofizialak egin behar ditzanean, Euskal Herriko

Agintaritzaren Aldizkarian egingo ditu. ERABAKI GEHIGARRI BAKARRA.- Eutsitako gastuei buruzkoa. Egoki izan daitezen Diruegitamuetan idazpuru hori dutela azaltzen direnak soilik joko dira eutsitako gastutzat. ALDI BATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko kideen lehenengo aukerapena. Lege hau indarrean jarri dedin egunetik hasi eta sei hilabete baino gehiagokoa gabeko epearen barruan egingo da Herri-Kontuen Euskal

Epaitegiko kideen lehenengo aukeraketa. Bigarrena.- Euskal Herri-Kontuen Epaitegiaren ihardunaren hasiera. 1. Euskal Herri-Kontuen Epaitegia, bertako kide guztien legezko aukeraketa egin dedin unean bertan ekingo zaio bere ihardunari. 2. Bere egitekoak betetzen, Lege honetan eta Eusko

Legebiltzarrak onartu ditzan arau osagarrietan agindutakoei atxikiko zaie.

Azkeneko hauek ontzat eman eta indarrean jarri ez daitezen artean, Erresumako

Kontu-Epaitegiaren ihardunarekin erabilgarri diren araupideak izango ditu jaurpide. Hirugarrena.- Herri-Kontuen Euskal Epaitegia bere ihardunari ekin dakioneko ekonomia-urteko diruegitamuak. Epaitegia bere ihardunari ekin dakioneko ekonomia-urteko diruegitamuak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Herriogasun eta

Diruegitamu-Batzordeak ontzat eman, eta horrek zehaztuko ditu, Legebiltzarraren

Diruegitamuen pentzutan; eta hori aski ez balitz, eta behin-behingokoagatik,

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuetako 99. Sailaren pentzutan, haientzako dirubideak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Arau osagarriak. Legebiltzarrari dagokio Lege hau osatzeko arauak onartzea,

Lege honetxen III Izenburuko Bigarren eta Hirugarren Atalburuetan agindutakoak osatzekoak salbu, hauek ontzat ematea Euskal Herri-Kontuen Epaitegiaren Osoko

Bilkurari bait dagokio. Bigarrena.- Berenezko egitekoetan aritzeari buruzko Txostena. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egin dezan urteroko bigarren txostenean, 2. atalaren arauera bere gain dituen egitekoetan aritzeari buruzko berarizko balio-neurketa egin eta, hala badagokio, egiteko horietan hobeto aritzeko beharrezko derizkion legezko aldaketak egiteko saloa egingo du.


Azterketa dokumentala