72. zk., 1987ko apirilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
763
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa-Sailaren 1987.eko Martxoaren l3ko AGINDUA, Irakaskuntza Integratuen Eibarko Ikastegian 1987-88 ikasturterako hutsik dauden ikasle-tokietarako deia eginez.
Agindu honen bidez, Irakaskuntza Integratuen Eibarko Ikastegian
1987-88 ikasturterako hutsik dauden ikasle-tokietarako deia argitaratzen da.
Hori dela eta, Sail honek honako hau erabaki du: Lehenengo
Artikulua.- Irakaskuntza Integratuen Eibarko Ikastegi Publikorako egiten den deiak, Agindu honetako I Eraskinean agertzen diren ikasketak hartzen ditu eta ondorengo artikuluetan jarritakoari atxikiko zaio:
/p>
I. Guztientzako arauak
Bigarren Artikulua.- Irakaskuntza Integratuen Eibarko Ikastegian egon daitezkeen ikasletokiez baliatu ahal izateko, eskabidearen gai izan den ikasletokia eman dakien ikasleak kalekoak nahiz barnetegi erakoak izan daitezke.
2. Ikastegiaren eraginpeko eremuan egoitza dutenak edo bertara egunero joateko bideak dituzteneko gertuko lekuetan bizi direnak hartuko dira kaleko ikasletzat.
Nolanahi ere, Ikastegian eguneko egiten duten egonaldia, eskola-ihardunak bukatu ondoren amaituko da.
Ikastegia dagoneko eskualdeko Lanbide Hezkuntzako Ikastegietan egin nahi diren espezialitateak eman ez edo, ematen badira ere, har dezaketen ikasle-toki hutsik ez egoteagatik ezin iritsi daitezkeen eremu horretako ikasleek izango dute horietarako lehentasuna.
Horretarako, honakn herri hauek joko dira Eragiteeremu horretakotzat:
Eibar, Ermua, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Mallabia, Berriz,
Zaldibar, Durango, Deba, Bergara, Antzuola, Elgeta, Mutriku eta Altzola.
3. Ikastegi Publiko batetan eskolaratzea eragozten dieren zernolakoak egiazta ditzatenak joko dira barneko ikasletzat. Egoitza dueneko herrian, eskatutako ikasketak eman ditzan Ikastegi publikorik ez egotea izango da, oroharki, zernolako hau eta, une berean, alde horretako komunikabideek joan-etorriak zail bilakatu izanaren ondorioz, alde hurbil bateko Ikastegi publiko batetan ikasketa horiek egin ezina ere badela; eragozpen hau, Sail honetako
Lurralde-Ordezkaritzek haztatu eta, horren eraginpeko ikasleek eskolaratzeko duten benetako aukerak kontutan izanik, egiaztaiuko dute, ikastegiko eskola-orduak, komunikabideak eta aldeak aztertuz, eta bai alde horretan Sailak bere dituen baliapideak ere.
Hirugarren Artikulua.- Urteoro, Sail honen ekonomiaeskuarteen arauera, osoko edo zati bateko laguntza gisa, bizitzeko tokietarako eta eskolako beste gastu batzutarako, adibidez, jatorduetarako eta garriorako, laguntzak emango dira familiaren irabazi mailaren arauera, ikasleek egin beharreko ordainketa bere garaian jarriko den baremoari egokituko zaianla. Halaber, familiaren irabazien mailari begira, ikasketa-tasetan onurak lortu ahal izango dituzte ikasleek.
II. Ikasketa-baldintzak.
Laugarren Artikulua.- 1. Bakoitzari dagokion ikasturte eta ikaskuntza-alorrean sartzeko, indarrean dauden irakaskuntza-legeek horretarako jartzen dituzten baldintzak betetzea beharrezkoa izango da. Maila bereko ikasturte ezberdinetan jarraitzeko, ez da derrigorrezko izango onarpen-prozesua betetzea.
2. Eskatzen den ikasturte bera lehen eginda izan edo egiten ari diren ikasleek ezingo dute ikasle-tokirik eskatu; era berean, egiten ari diren edo eginda dauden milla edo gradu bereko edo beheragoko ikasketarik ezin izango da eskatu; eta lanbide-ekintzetarako gaitasuna ematen dien ikasketa-tituloa duten ikasleek ere ezin eskatu ahal izango dituzte, egin nahi dituztenak baino maila edo gradu apalagokoak izan daitezenean izan ezik edo egindakoetan espezializatzeko xedea ikasketa horiek izan dezatenean salbu.
Akademia-espedienteren baten menpe egon diren eskegileek, eske-idazkian erasota utzi behar izango dute hori, Epaimahaiak gero kontutan har dezan.
III. Urteekiko baldintzak.
Bosgarren Arlikulua.- Agindu honen gai diren ikasletoki eta bizitokiak emateko, beharrezko izango da, Agindu honetako II eraskinean zehazten diren urteetan jaioak izatea Irakaskuntza
Integratuetako Ikastegietako ikasleak ez diren nahikideak.
IV. Prozedurari hasera ematea.
Seigarren Artikulua.- 1. Horretarako eskuratuko zaizkien inprinakinetan egingo dira nahikideen eskeak. Nahikideek,
Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegian edo Hezkuntzako
Lurralde-Ordezkaritzetan aurkeztuko dituzte beren eskeidazkiak.
2. Honako hauek izango dira, dagozkien agiripaperak aldean daramatzatela, eske-idazkiak aurkezteko epeak:
2.1. Barnetegirako tokiak, Apirilaren 4tik 27ra. 2.2. Kanpokoentzako tokiak
Ikasle gazteentzakoak, Apirilaren 4tik 27ra. Adin Nagusikoentzakoak,
Apirilaren 4tik 27ra. V. Balio neurketarako erizpideak.
Zazpigarren Artikulua.- Onarpenaren gai izan diren eskeei azken-kalifikapen bat emango zaie; kalifikapen horrek bi aldi izango ditu, hau da, bata soziala eta bastea akademikoa, hurrenez-hurren.
Zortzigaren Artikulua.- Baloraketa sozialak, honako irizpide hauek oinarri izango dituen puntu-mailakaketa bar emango du:
Familia-irabaziak, familiako kideak eta, hala egokituz gero, umezurtz izatea eta familiaren beste zernolako berezi batzuk. Barnetegi erako ikasleak izan daitezenean, familiak egoitza bertan dueneko biztanlekopurua eta Lurralde-Antolaketa eta Hirigintza-Sailak edo, hala behar izanez gero, Lurralde-Arduralaritzako Ministeritzak ekintza berezipeko eremutzat sailkatutako eskualdeak hartuko dira kontutan, unibertsitate mailako ikasketak egitea eska dezatenean izan ezik. Kaleko ikasleak izan daitezenean, egoitza non dagoen kokatua eta ikastegi horretan lehendik matrikulatutako anaiarrebak izatea hartuko dira kontutan.
Bederatzigarren Artikulua.- 1. Norbanakoen Urte-Irabaziegatikako
Zergapidearen zergagai-maila kontatzeko balio dutenak joko dira familiaren diru-eskuraketatzat. Familian zergapidearen aitorpen-adierazpena egiteko beharra duten zenbait familikide egotea gertatuz gero, dagozkien zergagai-malien batuketa egingo da.
Familia-irabazi garbia, adierazpenaren urtekoari dagozkion aintzin-ordainketak zergagai-mailatik kenduz aterako da,
Herri-Ogasuntzak itzuli izana gertatzekotan, ateratako irabazi garbiari itzulitako zenbatekoa atxiki behar izango zaio. Ordaintzeko ateratzekotan, HerriOgasuntzari ordaindu beharreko zenbatekoa ateratako irabazi-garbitik kendu behar izango da.
Nekazaritza-ustiaketen jabedunek, horrez gainera, beroiek erabiltzeko izan eta ustiaketa haiek emandakoak kontatuko dituzte irabazitzat.
Atzerrian bizi direnen seme-alaben eske-idazkiei dagozkienetan, irabaziak pesetetan kontatuko dira, aipatzen diren urteko diru-aldaketen balioen batazbestekoa eginez, %75-ko balioa emango zaiela eroste-ahalmenaz kontutan hartuz.
Familia-egoitzan bizi diren eske-egilearen neba-arrebak dituzten diru-eskuraketen %50a hartuko da kontutan, horien zernolakotasunaren eta helburuaren arauera.
Doakienei, eske-idazkian adierazitako diru-eskuraketei dagokien
Norbanakoen Urteko Irabaziekiko Zergabiderako egindako aldarrikapenaren sendetsitako aldakia zergabide-aldarrikapen hori eramateko epea buka dadi netik hasita, aurkez dezatela eskatuko zaie,
Eskea egiteko aldarrikatutako Norbanakoen Urteko Irabaziekiko zergabidean aldarrikatzen direnak baino %10 gutxiagokoak balira, aurkako egiaztapena dagoenean salbu, diru-eskuraketak ixilpetu egin direla uste izango da, eta beraz, eskatutako tokiak edo laguntzapideak ukatu egingo dira.
2. Honako hauek joko dira familia-taldeko kidetzat: Gurasoak, eskegilea bera, hogeita hiru urtetik behera izan eta familiaren bizikide izan daitezen senide eskongeak, hogeita hiru urtetik gora izan arren ezein irabazpidetarako ezina dakarkien gorputzeko, adimeneko edo somakinetako ezina edo makestasuna izan dezatenak, eta etxebizitza berean bizi direla behar bezala egiaztatu dezaten gurasoen arbasoak.
Soldaduzka egiten edo sariztutako lanbiderik gabe unibertsitate-ikasketak egiteratzen edo dirulaguntzarik gabeko langabezian dauden edo diru-eskuarteen sorbururik nagusienak diren hogeita hiru urtetik gorako neba-arreba eskongeak ere ahaide gisa kontatu ahal izango dira.
Eske-egileak familiarekiko iare dela adieraziko balu, hori, bere egoitza eta dituen diru-eskuarteak behar bezala egiaztatu beharko lituzke.
3. Urteko guztizko irabaziak familia-ftldea osatzen dutenen artean banatuta atera dadinari honako puntu hauek emango zaizkio:
Puntuak 80.000 pstaraino................................ 10
80.001etik 112.500 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 8 112.501etik 145.000 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7 145.001etik 187.500 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 6 187.501etik 230.000 pstaraino . .. . . . . . .. . . .. .... .. 5 230.001etik 272.500 pstaraino . .. .. . . . ... . .. .. .. .. 4
272.501etik 315.000 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .
3 315.001etik 357.000 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2 357.001etik 400.000 pstaraino . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 400.000 pstatik gora . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 0
Hamargarren Artikulua.- 1. Familia osatzen duten anaiarreba bakoitzagatik, eskegilea barne, 0,5 puntu gehituko ditr Agindu honetako 9. artikuluko 2. apartaduak ezartzen duenaren arabera.
2. Umerzurtz izan daitezen edo ama edo aita ezkongea duten eske-egileei 10 puntu gehiago emango zaizkie, eta aita-amarik gabekoei 15 puntu.
3. Berarizko familia-egoera izan dezaten eskegileei bost puntu gehituko zaizkie. Alde horretatik honako hauetakoren bat izan dezaten familiak sartuko dira: Adimeneko edo somakinetako makestasunen bat duten kideak izan ditzaten familiak, horren ezein irabazpidetarako ezina ekarri diezaienaren baldintzapean; familiaburua helbarrituta, lanik egin ezina dakarkion sendatzeko biderik gabeko gaitzen batek jota, edo lan-geldialdian edo lanik gabe egon eta nolanahi ere inolako laguntzarik jasotzen ez duten familiak; Egoitza atzerrian dutenen seme direnak eta Epai-Mahaiaren eritziz eskolabiderako asazoak izan eta gurasoak banakaturik dituzten eske-egileek.
Hamaikagarren Artikulua.- 1. Familiak egoitza izan dezaneko herriaren biztanle-konpuruari begira, ondoko puntu hauek erantsiko zaizkie 8. artikuluak ezartzen duenaren arabera barnetegi erako ikasleentzako bizitokietarako eske-idazkiei:
Puntuak 2.000 biztanle baino gutxiagoko herriak. . . . . . . . . . 5
2.001etik 5.000 biztanlerainoko herriak. . . . . . . . . . . 4
5.001etik 10.000 biztanlerainoko herriak. . . . . . . 3 10.001etik
20.000 biztanlerainoko herriak. . . . . . . 2 20.001etik 30.000 biztanlerainoko herriak. : : . . 1 30.000 boztanletik goragoko herriak . . . . . . . 0
2. Eske-egilea, Lurralde-Antolaketa eta HirigintzaSailak edo hala behar izanez gero, Lurralde-Arduralaritzarako Ministeritzak berarizko ekintza gisa sailkatutako eskualdean bizi denean, barneko ikasletokitarako eskeidazkiei 5 puntu gehituko zaie.
3. Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzek, ohi ez bezelako arazoak dituzten barneko ikasle gizako eske-egileen jakineko egoerak, eta bai beren lurralde-eremuetan eskolaratze-arazo haundiak dituzten aldeetan bizi eta Baxilerreko eta Lanbide-Hezkuntzako lehen mailako ikasketen eske-egileak ere, aurkeztu ahal izango dizkiote Epai-Mahaiari.
Epaimahaiak, zernolakotasun horiek kontutan harturik, ikasle horiei tokia lortzeko behar dituzten puntuak eman ahal izango dizkie.
Hamabigarren Artikulua.- 1. Kaleko gisako eskolapostu baten eskea egin dezatenei zerotik l5era artekou puntuak emango zaizkie, familiaren egoitza eta Ikastegiak eman ditzakeen zerbitzuak kontutan hartuz.
2. Aurreko apartaduan ezartzen diren ondorioetarako, soldatadun lana egiten duten eta kaleko gisako eskolapostu baten eskea egin dezaten adin nagusiko ikasleek, familiaren edo lantokiaren egoitzaren aurkera egin ahal izango dute dagozkien puntuak lortu ahal izateko.
3. Eskabidearen gai izan den Ikastegian neba-arrebak izan eta kaleko gisako eskea egin dezatenei, 2 puntu emango zaizkie anai-arreba bakoitzeko, eskegilea kanpo gelditzen dela. Eskabidea egite-unean neba-arrebak Ikastegian izan eta hauek,°hurrengo ikasturtean, bertan jarraitu dezatenean, ulertuko da eskegile batek nebaarrebak dituela Ikastegian.
Hamahirugarren Artikulua.- l. Ikasle-nahikideen ikasketa-balioa ateratzeko, eskabidearen gai izan den ikasturtearen aurreko ikasturteari dagozkion ikasgaietan izandako balioneurketaren zenbakizko batazbestekoa aterako da, bigarren azterketa-deian gainditutako ikasgaiei 0,8 biderkari beheratzaileagatikako biderketa egiten zaiela.
2. Etengabeko haztaketapeko ikasturteak izan daitezenean, eta batazbesteko balio-neurketa ateratzeko, ba liokidetasun-taula honen bidez zenbakizko balioetara aldatzea egingo da aurrez:
Oso eskasa, ez aurkeztea edo deialdia baliogabetzea ..................... 2 Gutxiegi edo eskaseko . . . . . . . . . . . . .4 Nahikoa edo gainditua........................ 5
Ongi........................................ 6 Oso ongi.................................... 8 Bikain edo Ohorozko
Matrikula . . . . . . . .10 VI. Ikasle-tokien Izendapena.
Hamalaugarren Arlikulua.- 1. Deia egin eta dagozkien
Hezkuntza-Administrazioekin erabakitakoaren arauera, ikasletoki eta barne-ikasleentzako bizi-tokietarako eskeak balio-neurtzeko eta ez beste ezertarako, honako modu honetan osatuko den Balio-Neurketarako
Epaimahai bakar bat izendatuko da:
Lehendakaria: Batxilerreko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastegietako
Zuzendariorde Nagusia. Lehendakariordea: Batxilerreko eta Lanbide
Hezkuntzako Ikastegietako Zuzendariorde Nagusiko Hezkuntza-Gestiorako
Zerbitzuko Buruzagia.
Bokalak: Jarraipenean adierazten diren Erakunde bakoitzeko bat:
- Irakaskuntza Integratuetako lkastegi-alorrean aginteak beretzakotu dituzten Autonomia-Elkarteak. - Hezkuntza eta Zientzia-Ministeritzako
Egitasmogintza eta Inbertsioetarako Zuzendaritza Nagusia. - Ikasketetarako Beka eta Laguntzetarako Zuzendariordetza Nagusia. - Irakaskuntza Integratuen Ikastegietako Ikasleen Gurasoen Elkartea. - Batxilerreko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastegietako
Zsszendariordetza Nagusiko Ekonomia-Gestiorako Zerbitzuko Buruzagia. - Batxilerreko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastegietako Zuzendariordetza
Nagusiko Ikaslegoaren Saileko Buruzagia. - Batxilerreko eta Lanbide Hezkuntzako Ikastegietako Zuzendariordetza
Nagusiko Ikasle-Hautaketarako Negoziatuko Buruzagia, horrek Idazkari gisa ihardungo duela.
2. Kaleko gisako ikasletokietarako eskeen balioaren neurketa honela osatutako Epaimahai batek egingo du: Lehendakaria:
Hezkuntza-Sailburuordea edo horrek bere ordez jarritakoa.
Lehendakariordea: Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegiko Zuzendaria.
Bokalak: Irakaskuntza Ertainetarako Zuzendaritzaren ordezkari bar.
Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegiko Ikasketa-Buruzagia.
Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegiko Idazkaria, idazkaritza lana egingo duela.
Hamabosgarren Artikulua.- 1. Epaimahaiak, aurkeztutako eskeak eta emateko dauden bizitokien zenbatekoa ikusi ondoren, eta horiek betetzeko adina banatu ahal ezateko, bai gizartearen aldetikako bai ikasketen aldetikako alditarako gutxienezko puntu-konpuru bat jarriko du deiaren gai den ikasketa-alor bakoitzerako. Gutxienezko puntu-kopuru horretara iritsi ez daitezen eskegileak bazter geldituko dira, hori ekaina bukatu baino lehen heurei jakinarazten zaiela.
2. Gutxienezko puntu-kopuru hori izateak ez du besterik gabe ikasle-tokirako izendapenik ekarriko, hautaketa egiterakoan eskea kontutan hartzeko ezinbesteko baldintza bat baino ez bait da hori.
3. Guztizko puntu-kopurua, gizarte eta ikasketa-aldeetatikakoen batuketa eginez aterako da.
4. Balio-neurtzeko Epaimahaiak jarritako gutxienezko puntu-kopurua gainditu dezaten nahikideei, eskatutako ikasturtean sartzeko eta ikasketa-betekizunak justifikatzeko xedez jarraitu beharreko arauak adieraziko zaizkie.
5. Eske egiterakoan edo ikaslea ikastegiratzerakoan aurkeztu beharrekotan, gezurrezko xehetasunak emateak edo agiri okerrak aurkezteak, eskegileak bere eskubide guztiak galtzea izango du ondorio, gezurra ziurtatu dedineko unea dena dela, eta legokiokeen gainontzeko erantzun-beharraren kaltetan gabe.
6. Eskabidea egin ondoren, eskegilearen gizarte-ekonomiarekiko eta familiarekiko egoeran gerta dadin funtsezko edozein aldaketa,
Balio-neurketarako Epaimahaiari jakinaraziko zaio, honek dagozkion puntuak emateko, beti ere aldakuntzak agiri bidez egiazta daitekenaren baldintzapean.
Hamaseigarren Artikulua.- 1. Hezkuntza-Sailburuordeak, dei honekiko behin-behingo erabakia, Ekainaren 30a baino lehen eman beharko du.
Erabat galerazita gelditzen da laguntza-eskubidedunak ez diren ikasleak sartzea, dagozkion ikasketetako ordezko ikasleen zerrenda amaitu ez dadinerarte.
2. Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegian hutsik dauden barnetegi-ikasletokiak, honako hauek kontutan hartuz beteko dira, hau da, izangaiek lortutako guztirako Puntuak eta Ikastegiarekiko familia-egoitzak duen gertutasuna hain zuzen, azkenengo hau familiarekiko harremanak asteburu eta batebestearen ondorengo jaiegunetan erraztu ahal izateko alegia.
3. Hezkuntza Sailordetzak hilabeteko epearen barruan ebatzi beharko ditu zuzenketa-eskeak, isiltasunezko bazter-uzketa etnan dela ulertuko dela aipatutako epe horren barruan ebazpena emango ez balitz.
5. Egindako zuzenketa-eskeak berariz edo isilbidez erabaki ondoren, ikasletokiak ematea behin-betikoratuta geldituko da, kontentzioso-adminsitratibora jo aurretik egin behar den birjarpen-errekurtsoa sartzeko hamabost eguneko epea emango dela.
VII. Ikasleak Ikastegiratzea.
Hamazazpigarren Arlikulua.- 1. Ikasleek, ikastegiratzerakoan,
Irakaskuntza Integratuetarako Ikastegiak eska ditzan agiriak aurketuko dituzte, Ikastegiak eman diezazkien arauei atxikiko zaizkela.
2. Ikasleek ezingo dute haietarako tokia eman zaieneko ikasketak eta ikasturteak egiteko baino ikastegiratu.
3. Ikastegiratutako ikasleak, Ikastegiko barne-errejimenerako arauen menpe egongo dira.
4. Ikaslearen osasun-egoera Ikastegiratzerakoan agiri-bidez egiaztatuko da eta ohizko ikasle-bizimodua egin ahal dezaneko modukoa izan beharko du.
VIII. Azken Erabakiak. ,
Lehenengoa: Irakaskuntza Ertainetarako Zuzendaritzak garatu beharko du Agindu honek ezartzen duena. Bigarrena: Agindu hau, Euskal Herriko Aladizkari
Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean, jarriko da indarrean.
Gasteiz, 1987.eko Martxoak 13. Hezkuntza, Uítibertsitate eta Ikerketa-Sailburua,
JOSE RAMON REKALDE DIEZ.
I ERASKINA
Eskolapostu, ikasletoki eta irakaskuntza-motak 1. Barnetegi erako Ikasleak
1.1. Eskolapostuak betetzeko deia egiten da, bizitzeko ikasletokien aukeraz eta barnetegi erako ikasleentzako, Irakaskuntza
Integratuetarako Eibarko Ikastegian.
1.2. Eskolapostu hauek, honako ikasketa maila eta graduetako ikasturte guztietarako dira:
Ikasle gazteak - Bigarren Graduko Lanbide Hezkuntza, Administrazio, Elektronika eta
Metal arloetan (Eraketarako Makinen Mantenimendua). - Elektrizitateari buruzko Injenerutza Teknikorako
Unibertsitate-Eskola (Elektronika).
2. Kanpoko Ikasleak
2.1. Irakaskuntza Integratuetarako Eibarko Ikastegiak bere eragina duen eremuan beren egoitza duten edo bertan egoitza jartzeko asmoa duten ikasleentzako eskolapostuak betetzeko deia egiten da.
Ikasle Gazteak - Batxilergoa. - Unibertsitaterako Biderapen Ikasturtea. - Bigarren Garduko Lanbide Hezkuntza, Administrazio, Elektronika eta
Metal arloetan (Eraketarako Makinen Mantenimendua). - Elektrizitateari buruzko Injinaritza Teknikorako
Unibertsitate-Eskola (Elektronika).
Adin nagusiko Ikasleak - Eskola Gradua. - Lehenengo Graduko Lanbide Hezkuntza, Administraritza alorrean. - Batxilergoa. - Unibertsitatetarako Biderapen Ikasturtea. - Bigarren Graduko Lanbide Hezkuntza, irakaskuntza espezializatuen errejimenpekoa, Administraritza.
II ERASKINA Adinarekiko baldintzak Ikasle gazteak
Deiaren gai diren ikaslepostuak eta ikasletokiak emateko, beharrezko baldintza izango da Irakaskuntza Integratuetarako Ikastegietako ikasle ez diren izangaiak ondoren aipatzen diren urteetan jaioak izatea:
- Batxilergoko lehenengo ikasturtea: 1970, 1971, 1972, 1973 edo 1974. , - Batxilergoko bigarren ikasturtea: 1969, 1970, 1971, 1972 edo 1973. - Batxilergoko hirugarren ikasturtea: 1968, 1969, 1970, 1971 edo 1972. - Unibertsitaterako Biderapen Ikasturtea: 1967, 1968, 1969, 1970 edo 1971. - Bigarren graduko Lanbide Hezkuntzako lehenengo ikasturtea, irakaskuntza espezializatuen erregimenpean: 1969, 1970, 1971 edo 1972. - Bigarren graduko Lanbide Hezkuntzako bigarren ikasturtea, irakaskuntza espezializatuen erregimenpean: . 1968, 1969, 1970 edo 1971. - Bigarren graduko Lanbide Hezkuntzako hirugarren ikasturtea, irakaskuntza espezializatuen erregimenpean: 1967, 1968, 1969 edo 1970. - Unibertsitate Eskolako lehenengo ikasturtea. Barnetegiko ikasleak:
1967, 1968, 1969, 1970 edo 1971. Kanpoko ikasleak: Ez da adinarekiko mugarik ezartzen. - Unibertsitate Eskolako bigarren ikasturtea. Barnetegiko ikasleak:
1966, 1967, 1968, 1969 edo 1970. Kanpoko ikasleak: Ez da adinarekiko mugarik ezartzen. - Unibertsitate Eskolako hirugarren ikasturtea. Barnetegiko ikasleak:
1965, 1966, 1967, 1968 edo 1969. Kanpoko ikasleak: Ez da adinarekiko mugarik ezartzen. Adin nagusiko ikasleak
Deiaren gai diren ikaslepostuak eta ikasletokiak emateko, beharrezko baldintza izango da , izangaiak 1969.ean edo aurreagoko urteetan eta, zirkunstantzia bereziak aman daitezenean, 1970.ean edo 1971.ean jaiotakoak izatea.