72. zk., 1987ko apirilaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Herrizaingoa
762
ERABAKIA, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren 1987.eko Martxoaren l2koa; Urretxuko (Gipuzkoa) udal mugartean dauden ikuskizun publikoetarako lokalak eta tegiak beranduago isteko baimena emanez.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendari
Jn. T. Argiak, gaur, Ekainaren 30eko 7/1981 Legeari eta Maiatzaren
2leko 127/1985 Dekretuari buruzko Uztailaren 3lko 270/1984 Dekretuak emandako eskurantzez baliatuz, honako Erabaki hau hartu du:
Hau honela: 1987.eko Martxoaren 5eko egunez, Zuzendaritza honetango sarrera-erregistroan Martxoaren bederatziko 2062 zenbakia duela,
Urretxuko (Gipuzkoa) Udaleko Alkate-Lehendakariak, idazki bat bidaltzen diola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza honi, ikuskizun publikoetarako lokalak eta tegiak beranduago isteko baimena ematea eskatuz.
Kontutan izanik: Ikuskizun Publiko eta Jolasbidezko Ekintzetarako lokalak eta tegiak irekitzeko eta isteko orduak behin-behingoz araupetzen zituen 1986.eko Uztailaren 7ko Herrizaingo Sailburuaren
Aginduaren bederatzigarren Artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz,
Udal agintariek, bidezkoa erizten badiote, Agindu horretan ezarritako orduak gehiagotzea edo gutxitzea eska diezaiokete Joko eta Ikuskizun
Zuzendaritzari. Gauzak horrela,
ERABAKITZEN DUT:
Urretxuko (Bizkaia) udal mugartean kokatutako aipatu tegiak irekitzeko eta isteko, honako ordutegi hau onartzea
Isteko Ordutegia Ostirale, Larunbat eta Motak Jai-bezperetan
Kafetegiak, tabernak eta kafeak ............. ................... 2,30etan Taberna bereziak, vhiskytegiak,
Klubak eta Pubak ........................3,30etan Gainontzeko motetakoak, 1986.eko Uztailaren 7ko Aginduan xedatutakoaz araupetzen dira.
Administrazio bidea akitzen ez duen Erabaki honen aurka, gorajotze eskea sar daiteke Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuorde Jn. T.
Argiaren aurrean, erabaki hau jasotako egunaren biharamonean hasita hamabost eguneko epearen barne; Administrazio Prozedurako Legearen
122. eta hurrengoetan ezarritako betebeharrekin batera.
Gasteiz, 1987.eko Martxoak 12. Joko eta Ikuskizun Zuzendaria, JOSE J.
PORTUONDO HERRERIAS.