109. zk., 1986ko ekainaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1299
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Maiatzaren 5eko AGINDUA, zientzia ikerketa eta ekipamenduen projektuctarako laguntzetarako deia eginez.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskal Herriko
Autonomia Elkarteko zientzia ahalbideak indartu beharra ikusita, ekintzabide berri batzuri ekin nahi die, ikertzaile taldeak sortzea eta sendestea dela horren helburua, oinarrizko eta aplikatutako ikerketa projektu zehatzak garatuz.
Hori horrela, eta Eusko Jaurlaritzaren egitekoak eta ekintza eremuak zehazten dituen Urtarrilaren 27ko 5/ 1985 Dekretoko (Urtarrilaren
28ko E.H.A.O.) 7. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Sail honek honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.- Oinarrizko eta aplikatutako ikerketa projektuak gauzatzeko dirulaguntzetarako deia egitea, I Eraskinean azaltzen diren oinarrien arabera .
Bigarrena.- Zientzia ekipamendua erosteko dirulaguntzetarako deia egitea, 2 Eraskinean azaltzen diren oinarrien arabera.
Hirugarrena.- Deialdi eta honen oinarrien, eta horri darizkion administrazio ekintza guztien aurkako inpugnapenak egin ahal izango dituzte doakienek Administrazio Prozedura Legeak ezarezen dituen epe barruan eta modura.
Gasteiz, 1986.eko biaiatzak 5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,
JUAN CHURRUCA ARELLANO. I ERASKINA
OINARRIZKO ETA APLIKATUTAKO IKERKETA PROJEKTUEN DIRULAGUNTZETARAKO
DEIALDIAREN BASEAK
1. PROGRAMAREN HELBURUAK
Zientzia mailako edozein arloko oinarrizko eta aplikatutako ikerketa projektuak gauzatzea bultzatzea du helburu programa honek, projektu horien kalitateak hala eska dezanean.
2. ZERNOLAKOAK
Euskal Herriko Autonomia Elkartean bere egoitza duen ikastegi batetan edo koordinatuta dauden bat baino gehiagotan garatu beharko dira deialdi honek hartzen dituen ikerketa projektuak.
Projektuen programakuntzaren epemuga, hiru urtekoa izango da gehienera, epe hori dirulaguntza eman zen egunetik hasiko dela kontatzen. Lehenengo urterako programatutakoen guztirako gastuak har ditzake deialdi honetaz baliatuz izenda dadin dirulaguntzak. Laguntza horiei jarraitzea, 7. puntuan aipatzen den segimenduaz lortutako ondorio baikorren eta hurrengo aurrekontuetan laguntza programa honi jarraitzearen baldintzapean egongo da.
3. ESKEGILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK Unibertsitateari atxikitako
Zentru, Instituto edo Departamenduetan, edo lege nortasun propioa duten eta irabazte xederik ez duten publiko edo pribatu mailako
Erakundeen Zentru edo Ikerketa Unitateetan beren ikerketa lana garatu dezaten ikerketa-talde guztiek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Guztiek, Euskal Herriko Autonomia Elkartean izan beharko dute beren egoitza.
Ikertzaile taldeburuak egin bcharko du eskabidea, honek haren peko izan dadineko Erakunde edo Organismoko legezko ordezkariaren
Oneritzia izan beharko duela, izenpez akreditatuta.
4. ESKElDAZKIAK AURKEZTEA
1. Dirulaguntzen eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira lau kopiatan:
-Behar bezala betetako eskabide inprimakina («ikerketa projektuak» modelua). Projektuan parte hartzen duten ikertzaileen zerrendak azaldu beharko du bertan, bakoitzak emango dion denbora eta konpromezu horrekin duen adostasuna izepen bidez zahaztuko dela. - Ikerketa projektuaren memoria zehatza, bere aldien xehetasunezko definizioa eta horiekin lotusa ducen ertain eta azken mailako helburuak, lan metodoa, beharrezko diren giza eta materiale errekurtsoen aldibaterako plangintza jaso beharko dituela gutxienez memoria horrek. Era berean, ikerketa projektuaren ondorioen erabilpenari buruz aurrikusitakoak, sartu beharko dira bertan. - Ikertzaile taldeburuaren eta ikertzaile bakoitzaren curriculum vitae-a, projektuaren gai den eta lan arloarekin Iotura duten argitalpenen kopiak sartu beharko direla bertan. - Dirulaguntzaren hartzaile posiblea Euskal Herriko Autonomia
Elkarteko Sektore Publikokoa ez den Erakunde bat izatea gerta dadinean, Zerga eginbeharrak beteta dituela ziurtatu beharko da
Ekonomia eta Hazienda Sailaren 1986.eko Otsailaren 28ko Aginduak (1986.eko martxoaren 18ko E.H.A.O.) ezartzen duenaren arabera.
Eskabideak egiteko normalizatutako inprimakinak («ikerketa projektuak» modelua), Euskal Herriko Autonomia Elkartean bere egoitza duten Unibertsitateetako Errektoradutzetan aurkitu ahal izango dituzte interesatuek. Baita Gasteizko Wellingtongo Dukearen
Hiribidean, 2-01011 posta zkia., dagoen Unibertsitate eta Ikerketa
Sailordetzan ere, eskuratu ahal izango dira artez.
2. Eskeidazkiak aurkezteko epea, dei hau Euskal Herriko Aldizkari
Ofizialean argitaratu dadin egunaren biha,:amunetik hasi eta hilabetekoa izango da. Eskabide horiek, honako helbide honetara hidali beharko dira: Eusko jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetza Erreferentzia: Projektuak
Wellingtongo Dukearen Hiribidea, 2 01011 GASTEIZ.
5. EBAZPENA
Eskabideen balio emanketa Unibertsitate eta Ikerkeca Sailordetzak egingo du. Horretarako, dagokion ezagupen arloan izen handia duten ikertzaileei projektu bakoitzari buruzko informeak eskatu ahal izango dizkie.
Ebaluaketa prozesu barruan, egokitzat jotakoan, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailordetzak, projektuan aldaketak sar ditzatela eskacu ahal izango die eskegileei, projektu horiek, Hezkuntza, Unibertsitate eta
Ikerketa Sailaren zientzia politikaren erizpideei hobeto egokitu ahal izateko.
Dirulaguntzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren erabakiz, izendatuko dira, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzaren proposamenez.
6. DIRULAGUNTZEN BALDlNTZAK
Dirulaguntzen ordainketa aldi batean egingo da eskegileak haiei atxikita daudeneko lege nortasundun Erakundeek beren aurrekontuetan sar dezaten diru hori. Deialdi honi ebazpena eman ondoren, egingo da ordainketa hori.
Erakunde horiek izan ditzaten arau orokorren eta Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren argibideen arabera egin beharko dituzte gastuak hartzaileek.
Projektuaren kargura erositako materialeak, aipatutako Erakundearen inbentarioan egon beharko dute erasota.
Dirulaguntza osoa ez erabiltzea gerta dadinean (ikertzaile taldea ezabatu delako edo beste edozein arrazoi dela eta), gastatzeke gelditu den zatia, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari itzuliko zaio; deialdi honen ebazpena egiterakoan, diru baliabideen eskaseria zela eta. laguntzarik gabe gelditu edo laguntza zati bat jaso zuten projektuei laguntzeko erabil ditzakeela diru horiek
Sailak. Erabili gabeko diru hori ez itzultzea gertatuko balitz,
Hezkuttza, Unibertsitate eta lkerketa Sailak indarrean dauden legeen arabera jokatuko luke diru horiek birreskuratu ahal izateko.
Erakunde horien urteko memorietan eta projektua horien zio izan deneko zientzia argitalpenetan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaren aipamena egin beharko da.
Erakunde hartzaileek laguntza hauek onartzeak, deialdi honetako arauak beteko direnaren konpromezua dakar.
7. ZAINKETA
Projektuen zainketa Eusko faurlaritzako Hezkuntza, Clnibcrt,itate eta
Ikerketa Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzak egingo du.
Ikertzaile lantaldeburuak, projektuaren eboluzioari buruzko urteko txosten hat gertatu beharko du, Erakundeko Iegezko ordezkariaren
Oneritzia erantsiko zaiola.
Era berean, Projektuaren garahen garaian eman daitezen emaitzen berri eman beharko du, horiek sor (laitezen heinean, (argitalpenak,
Iiburuak, artikuluak, nlonugrafiak, doktoradutza tesiak, patenteak, kontratoak, e.a...).
Zientzia Politikarako Zuzendaritzak, egoki baderitzo, osatzebidezko txostenak aurkez daitezela eskatu ahal izango du.
Zainketa honen ondorioz Zientzia Politikarako Zuzendaritzak har ditzan erabakien berri emango zaie laguntzak hartu dituzten
Erakundeetako Iegezko ordeakariei.
Ikerketa Zentruak pribatu mailakoak izan daiteze·nean, emandako laguntzari buruzko auditoria ere egin ahal izango da.
II ERASKINA ZIENTZIA EKIPAMENDUAK EROSTEKO LAGUNTZA DEIALDIAREN BASEAK
l. PROGRAMAREN HELBURUAK
Azpiegitura egoki bat eskaintzea, ikertzaile taldeek, era emankorrez, beren lana garatu dezaten. Zientzia ekipamenduak erosteko laguntzak ematea da xede, alferrikako bikoizketak alboratuz eta ikertzaile talde ezberdinek batera erabil ditzaten bultzatuz beti.
2. DEIALDIAREN ZERNOLAKOAK
Laguntzaren gutxienezko zenbatekoa bi miloi pesetakoa izango da eta izenda daitekeen laguntzak, prograrnaren gai izan diren gastu guztiak har ditzake. Eskeek, honako apartadu hauetakoren bat hartu beharko dute bere baitan derrigorrez:
a: Zientzia mailako. inbentariagarri motako eta egiten ari diren edo egingo diren ikerketen garapenerako behar-beharrezkoa den ekipamendua edo, hala behar izan dadinean, dauden ekipoak osatzeko materiale osagarria erosteko eta jartzeko izatea orohar. b: Programaketareri gai izen diren ikerketekin lotura duen bibliografia materiale berezia erosteko izatea.
Eraikintzak eraberritzeko edo hobetzeko obretarako eskabiderik ezin daiteke sartu nola ere.
3. ESKEGILEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK Unibertsitateari atxikitako
Zentru, Instituto edo Departamenduetan, edo lege nortasun propioa duten eta irabazte xederik ez duten publiko edo pribatu mailako
Erakundeen Zentru edo Ikerketa Unitateetan beren ikerketa lana garatu dezaten ikerketa-talde guztiek parte hartu ahal izango dure deialdi honetan. Guztiek, Euskal Herriko Autonotnia Elkartean izan beharko dure beren egoitza.
Ikertzaile taldeburuak egin beharko du eskabidea, honek haren peko izan dadineko Erakunde edo Organismoko legezko ordezkariaren
Oneritzia izan beharko duela, izenpez akreditatuta.
4. ESKEIDAZKIAK AIIRKEZTEA
Dirulaguntzen eskabidea egiteko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira lau kopiatan:
- Eske inprimakina (aikerketa azpiegiturau modelua), behar bezala beteta. - Eskabidearen gai den ekipanrendua erabiliko duen ikertzaile taldearen edo taldeen zerrenda, Curriculum vitae-ak erantsiko zaizkiola. - Unibertsitate edo Zentru eskegilearen zertifikapena, beren patrimonioan antzeko ekiporik eza edo baietza ziurtatuz. - Ikertzaile taldearen curriculun vitae-a. Dirulaguntzaren hartzaile posiblea Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Sektore Publikokoa ez den
Erakunde bat izatea gerta dadinean, Zerga eginbeharrak beteta dituela ziurtatu beharko da Ekonomia eta Hazienda Sailaren 1986.eko
Otsailaren 28ko Aginduak 11986.eko martxoarent 18ko E.H.A.O.) ezartzen duenaren arabera.
Eskabideak egiteko normalizatutako inprimakinak (»ikerketa azpiegitura» modelua), Euskal Herriko Autonomia Elkartean bere egoitza duten Unibertsitateetako Errektoradutzetan aurkitu ahal izango dituzte interesatuek. Baita Gasteizko Wellingtongo Dukcaren
Hiribidean, 2-01011 posta zkia., dagoen Unibertsitate eta Ikerketa
Sailordetzan ere eskuratu ahal izango dira artez.
2. Eskeidazkiak aurkezteko epea, dei hau Euskal Herriko Aldizkari
Ofizialean argitaratu dadin egunaren biharamunetik hasi eta hilabetekoa izango da. Eskabide horiek, honako helbide honetara bidali beharko dira: Eusko Jaurlaritza
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetza Erreferentzia: Ikerketa
Azpiegitura Wellingtongo Dukearen Hiribidea, 2 01011 GASTEIZ.
5. EBAZPENA
Eskeen balio emanketa Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzak egingo du, interesgarritzat jotako beste edozein argibide eska dezakeelarik.
Honako hauek aztertuz egingo da ebaluaketa:
a: Euskal Herriko Autonomia Elkartearen zientzia eta teknika garapenean eskabidearen gai den ekipamenduak izan lezakeen eragina eta ekipo horretaz bakiatuz garatuko liratekeen ikerketa programen garrantzia. b: Ikertzaile talde ezberdinek ekipo hori batera erabili ahal izatea.
Zentru ezberdinetan lan egiten duten ikertzaile taldeek batera aurkeztutako eskabideak positiboki baloratuko dira. c: Eskearen gai den ekipoa, egiten ari diren edo egingo diren ikerketei egokitzea eta ikerketa horietatik etor daitezkeen ondorioekiko aurrikusitakoak. d: Eskegileen curriculum vitae-ak.
Dirulaguntzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren erabakiz, izendatuko dira, Unibertsitate eta Ikerketa Sailordetzaren proposamenez, erabaki hori Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dela. 6. DIRULAGUNTZEN BALDINTZAK
Dirulaguntzen ordainketa aldi batean egingo da eskegileak haiei atxikita daudeneko legezko nortasundun Erakundeek beren aurrekontuetan sar dezaten diru hori. Deialdi honi ebazpena eman ondoren, egingo da ordainketa hori.
Erakunde horiek izan ditzaten arau orokorren eta Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren argibideen arabera egin beharko dituzte gastuak hartzaileek. Eta, laguntza jaso ondorengo hiruhilabeteko gehienezko epearen barruan, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailordetzara bidali beharko dituzte ordainketa egin izanarcn ziurtagiriak edo, hala behar izan dadinean, erosketarako egindako kompormezuak justifika ditzaten egiaztagiriak.
Dirulaguntza osoa ez erabiltzca, edo aurrikusitako epearen barruan ekipoa ez jartzea edo ez erostea, edo beste laguntza batzuren bidez erosketaren guztirako edo zati zenbatekoa bétezca gerta dadinean, egiaztatu gabeko zenhatekoak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailera itzuli beharko dira; honek, eskabide horiei ebazpena ematerakoan, diruen eskaseria zela/eta, erabat edo zati batetan bazter utzi diren deialdi honetako azpiegituretarako beste eskabide batzuren alde erabil ditzakeela diru horiek. Erabili gabeko diru hori ez itzultzea gertatuko balitz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Sailak indarrean dauden legeen arabera jokatuko luke diru horiek birreskuratu ahal izateko.
Erakunde horien urteko memorietan eta laguntza jaso duten ekipamenduez baliatuta egindako lanetan, Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaren aipamena egin beharko da.
Erakunde hartzaileek laguntza hauek onartzeak, deialdi honetako arauak beteko direnaren konpromezua dakar.