Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

109. zk., 1986ko ekainaren 5a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Kultura eta Turismoa
1297

Kultura eta Turismo Saileko 1986.eko Maiatzzren 20eko AGINDUA, 1985. urteko Uztailaren 2ko Euskadiko Eskola Jokuak araupeczen dituen aginduaren araudia partzialki aldatuz.

Kultura eta Turismo Sailak, 1985.eko uztailaren 2an argitara emaniko aginduak Euskadiko Eskola Jokuak araupetzen zituen, bere helburua, lurralde lehiaketa faseetan garatzen den eskola kirola suztatzea zelarik. Aipaturiko Jokuak ospatu ondoren eta joku horien lehia alorrean arintasun eta eraginkortasun haundiagoa lortzeko asmoz, aginduaren arrazoipide eta epeak aldatzeko beharra ikusi da.

Hori dela eta, kultura eta Turismo Sail honek ERABAKITZEN DU:

Lekenengo Artikulua.- 1985.eko uztailaren 2ko Aginduan 6. eta 10. artikuluak aldatzen dira, honela idatzirik geratzen direlarik. «6. Artikulua: Eskola Kiroletarako Lurralde Batzorde bakoitzak bere lurraldeari dagokion agirisorta berrikusiko du eta Jokuak hasi baino

10 egun lehenengo, Euskadiko Eskola Jokuen eraketaz arduratutako

Lurralde Historikoaren Eskola Kiroletarako Idazkaritzan aurkeztu berharko du lehen aipaturiko agirisorta.

10. Artikalua: Txapelketa hasi baino bi aste lehenago, Eusko

Jaurlaritzako Kiroletarako Zuzendaritzak izendatutako ordezkariak eta

Lurralde mailan Eskola Kirolaren arduradunak aurrean direlarik, urtean urteko eraketaz arduratzen den Lurralde Historikoko Foru

Aldundian egingo da lehiaketen zozketa.n

Bigarren Artikulua.- 1986.urterako, 1985.eko uztailaren 2ko

Aginduaren 14. artikulua honela idatzirik geratzen da. «14. Artikulua.- 1986.urtean ospatuko diren Euskadiko Eskola

Kiroletarako, kiron ekipaia bakoitzean, beste bereizgarriren bat azaltzen den guztietan, modu ikuskor eta berezi batez, ikastetxearen izena azaldu beharko du. AZKEN ERABAKIA

Honako Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean sartuko da indarrean.

Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 20. Kultura eta Turismo Sailburua, LUIS

MARIA BANDRES UNANUE.


Azterketa dokumentala