Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1986ko maiatzaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
1253

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1986.eko Apirilaren 29ko AGINDUA, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakasle Sailean Lekuz aldatzeko Toki-mahilako Lehiaketarako deia eginez.

1957.eko Urriaren 18ko Dekretoan agindutakoarekin bat, 10.000 bizilagunetik gorako herrietako lanpostu hutsak betetzeko Lekuz aldatzeko Tokiko Lehiaketarako deia egin behar da.

Hori horrela, Sail honek zera erabaki du: I. Deialdia

Lehenengoa.- 10.000 bizilagunetik gorako herrietan, O.H.O.-ko

Ikastegi Publikoetan eta eskolaurrekoetan, lantoki aukeraketa egiteko egunaren bezpera arte egon daitezen eskola-unitateetako ohizko erregimeneko lanpostu hutsak behin-betiko jabetasunez betetzeko Lekuz aldatzeko Tokiko lehiaketarako deia egiten da.

II. Lanpostu hutsak

Bigarrena.- O.H.O.-ko Ikastegi Publikoetan gehi Eskolaurreko

Hezkuntzako unitateetan, lantoki aukeraketa egiteko egunaren bezpera arte gertatutako ohizko erregimeneko behin-betiko lanpostu hutsak izango dira Toki mailako Lehiaketa hauetan publikatu beharreko lanpostuak.

III. Lehiatzaileak

Hirugarrena.- a) Ohizko erregimenezko plazak behin-betiko jabetasunez eduki eta irakaslegoaren Estatutoko 47. artikuluak dioen ohizko prozeduraz toki horretan bere lan postua lortu duten O.H.O:-ko

Irakasleek dira TToki mailako Lehiaketa hauetan beren borondatez parte hartu ahal dutenak.

Hezkuntzako Lege Orokorraren 123. artikuluak agintzen duenaren arabera, toki mailako lehiaketan parte hartu ahal izateko, uzten duen

Ikastegian gutxienez bi urtetan egon dela ziurtatu behar da eta hori,

1986.eko Irailaren 1ean.

b) 1957.eko Urriaren 18ko Dekretoko 2. artikuluan sartuta zeudenez,

1986.eko Urtarrilaren 14eko Erabakiz (27ko E.H.A.O.) herri hortan lantokia lortu zuten O.H.O.-ko Irakasleek dira lehiatzera behartuta daudenak eta Orokorreko, Mugatutako eta Eskolaurreko Tokiz aldatzeko

Lehiaketetan 10.000 bizilagunetik gorako herri horretan lanpostua lor dezatenek. Lanpostua lortu bai bainan horren jabe egin ez direnek ezingo dute Toki mailako lehiaketa honetan parte hartu.

IV. Eskaerak egiteko epea

Laugarrena.- Lurraldeetako Ordezkaritzek Tokimailako Lehiaketa horien garapenerako lanak behar bezala antolatu ahal izateko eta lehiaketa horiek ikasturtearen hasieran O.H.O.-ko Ikastegien jardun normal bat galeraziko ez duten egunetan egin ahal izateko, eskaeren epeak hemen jarraian zehazten direnak izango dira:

a) Herrian behin-betiko lantokia duten Irakasleentzat eta 1986.eko

Urtarrilaren 14eko Erabakiaren (27ko E.H.A.O.) indarrez lantokia hor bertan lortu duten irakasleentzat edo Orokorreko, Mugatutako eta

Eskolaurreko Tokiz aldatzeko Lehiaketetan lantokiak behin-behingozko izendapenez izan dutenentzat, Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari

Ofizialean argitaratua izan dadin egunaren biharamonetik kontatzen hasi eta hamar egunekoa.

b) Behin-behingo Izendapenean agertu ez eta behin-betikoan lantokia lortu zuten irakasleentzat eta Toki mailako Lehiaketan parte hartzea eskatu ondoren behin-betiko Izendapenean lantokirik gabe gelditu direnei baja emateko, bost egun, Orokorreko, Mugatutako eta

Eskolaurreko Tokiz aldatzeko Lehiaketetan lantokien behin-behingo

Izendapena «Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean» argitaratutako egunaren biharamonetik kontatzen hasita.

V. Eske idazkiak

Bosgarrena.- Aitorpen eta eske idazkia, azkeneko Toki mailako

Lehiaketetarako izan zen ereduari egokituko zaio, aukeraketa egin dadin Lurraldeko Sailaren Lurralde Ordezkariari bidaliko zaio eta bertan, Pertsonalaren Erregistroko zenbakia eta eske egilearen beste identifikazio datuak jasota egon beharko dira.

VI. Lehentasunak

Seigarrena.- Irakaslegoaren Estatutoko 70 eta 71 artikuluetan seinalatutakoa izango da Toki mailako Lehiaketa hauetarako lantokiak izendatzeko lehentasuna. Toki mailako Lehiaketa hauetan kalifikatzeko zerbitzuen azken eguna zen 1985.eko Irailaren 1a baino beranduago erabakitako Lehiaketetan lanpostua hartzeagatik aurkezten direnei,

71. artikuluko a) apartadoz ez zaie zerbitzurik kalifikatuko.

Eskolaurreko Irakasleentzat, Estatutoko 71. artikuluko b) apartadoz kanputagarritzat joko diren zerbitzuak, mota horietako Eskoletan egindakoak bakarrik izango dira.

Hala izanez gero, bete izan dituzten ekintzen kopurua dena dela ere eta dagozkion espezialitateko Eskoletan hain zuzen, Lehen Mailako

Hezkuntzaren Legeko 45. artikuluko apartadu bakoitzagatik edo hori eskuratzeko baimena onesten duten aginduen esanera emandako beste edozein osagarrizko kalifikapen batengatik ere, puntu bat bakarra kontatuko dela kontutan harturik, aipatutako 71. artikuluko c) eta d) apartaduetako puntuapenak 1985.eko Irailaren 1aren aurretik emanda egon beharko dira.

Nomenklatorri erantsitako edo bereatik kendutako herrietatik datozenei, aipatutako 71. artikuluko a) apartaduz kontatuko zaizkie zerbitzuak, aldaketa hori jasotzen duen nomenklatorrak indarra hartu zuen egunetik hasita.

Vll. Tramitapena

Zazpigarrena.- Eskaeretako epearen amaiera egunaren ondorengo zortzi egunen barruan, Lurralde Ordezkaritzek lehiatzaileen puntuapenak azalduko dituzte eta gerta daitezken erreklamaziotarako bost egunetako epe bat emango da azalpen horretatik kontatzen hasita.

Erreklamazio horiei Lurralde Ordezkaritza berak emango die ebazpena.

VIII. Lanpostu hutsak aukeratzea

Zortzigarrena.- Lantokien aukeraketa egingo deneko egunta lurralde

Ordezkaritza bakoitzak jarriko du, zerbitzuaren antolaketak eskatzen duenaren arabera eta ohizko komunikabideen bitartez publikatuko da hori (tokiko iragarki-taulak, prentsa eta irratia e.a.).

Bederatzigarrena.- Aukeraketa, probintzietako hiriburuetan, Lurralde

Ordezkaritzaren aurrean egingo da eta 10.000 bizilagunetik gorako zentsoa duten herrietan, akordioaren arabera, betetzeko lanpostu hutsak badaudenean, Udaleko Juntetan edo Lurralde Ordezkaritzan eta puntuapen haundienetik txikienerako erabateko hurrenkerari jarraituz egiaztatuko dute hori edo interesatuek berak pertsonalki edo beroien idatzizko baimenez, beren izenpea kotejatu ahal izateko nortasun agiri nazionalaren fotokopiarekin batera.

Hamargarrena.- Aukeraketaren xede diren lanpostu hutsak Hezkunezako

Lurralde Ordezkaritzetako iragar ki-taulan publikatuko dira eta probintziako hiriburu ez diren herrietan, dagozkien Udaletxeetan, deialdi hau Euskal Herriko

Aldizkari Ofizialean publikatua izan dadin egunaren biharamonetik hasi eta hamar egunetako epearen barruan. Iragarpenaren eguna arte sortutako oizko erregimenez betetzeko behin-betiko lanpostu hutsak hartuko dituzte eta lanpostu horien aukeraketaren bezpera arte gerta daitezen lanpostuz gehituko dira lehiaketa hauek.

Tokiko lehiaketa honetan bete beharreko lanpostu hutsak, Ikastetxe

Publiko baten edo Eskola Sail baten parte direnak, ez dira izen edo kokapen zehatz batez anuntziatu behar, baizik dagokion Ikastegiko unitate bezala bakarrik eta Irakasleari, bere garaian, Ikastetxearen edo Eskola Sailaren barruan beteko duen eskola unitatea izendatzea bertako Zuzendariaren egitekoa delarik.

Hamaikagarrena.- Aukeraketa, aurretik seinalatutako toki eta orduan gauzatuko da eta bilera hasitakoan, gehieneko puntuapenetik gutxienerako hurrenkeraz deia egingo zaie lehiatzaileei. Eske egileetakoren bat agertuko ez balitz, lanpostu hutsa aukeratzeko bere eskubidea murriztu egingo litzaioke.

Aukeraketa egiten deneko Organismoko Idazkariak, eskainitako lanpostuen artean aukera egin dezatela eskatuko die lehiatzdileei eta interesatuak lanpostua aukeratu ondoren, bere eske idazkian kontsignatuko da hori eta aukeratze hori egindakotzat joko da eta aukeraketa horretatik automatikoki kanporatua geldituko da.

Lehiatzaileren batek, aukeratzaileek hutsik utz lezaten lanpostuen artean aukeratzeko eskubidea beretzat gorde nahiko balu, bere txanda pasa egingo da eta puntuapenen hurrenkerako hurrengoak egingo du aukeraketa.

Anuntziatutako lanpostu hutsak adjudikatu edo lehiatzaile guzti eta bakoitzaren aukeraketarako jarri ondoren, aukeraketa berri bat egingo da, lanpostu hutsak hartzen dituztenek kanporatuz eta aukeratze-bira hori behar den ainbeste errepikatuz, lehiatzaile guztiek lanpostua hartu edo bete gabe gelditzen direnetatik bat ere interesatzen ez zaielako beren eskubidea utz dezaten arte, orduan Lehendakariak, lanpostua hartzera beharturik dauden bertaratutako lehiatzaileei, lanpostu hutsa hartzeko obligazioa gogora eraziko die. Hori egingo ez balute, aukeraketa egiaztatu ondoren eta bilera bukatutzat eman aurretik, hartzeke edo resultetatik aukeratu gabe gelditu direnenetatik libreki lanpostu bat emango zaie.

Horren ondoren eta era berean, Toki mailako Lehiaketetan parte hartzera behartuak izan eta hori egin ez dutenei edo aukeraketara etorri ez direnei lanpostu bat adjudikatu egingo zaie.

IX. Errekurtsoak eta Ezeztapena

Hamabigarrena.- Aukeraketa amaitu ondoren, beste erregimen batez eman beharreko lanpostuak hor ezin agertu direla, kasu bakoitzean dagokion

Lurralde Ordezkariak Toki-mailako Lehiaketaren ebazpena

Ordezkaritzako iragarki-taulan publikatzeko aginduko du eta ebazpen hori, hilabeteko epe baten barruan errekurtsorik agertuko ez balitz, sendetsirik geldituko da.

Hamairugarrena.- Bere ekintzetakoren bati ezetzik emango ez balitzaio ere, deialdi honetako arauren bat argi eta garbi hautsiko balitz edo aukeraketan legez ez zegokionen batek parte hartu izan balu edo dagokion herri horretako ez diren lanpostu hutsak sartu izan balira, aukeraketa hori ezeztatu ahal izango da eta guzti horren arduraduna

Lurraldeko Ordezkaritza da eta horrek, aukeraketarako jarritako egunaren aurretik eta behar den aintzintasunez dagozkien Udal Juntei jakin eraziko dizkie beren aurrean lanpostua aukeratu ahal duten lehiatzaileen izenak, horietako bakoitzak lortutako puntuak,

Pertsonalaren Erregistroko bere zenbakia eta, hala izanez gero, zein promoziokoa den eta bertan izan zuen zenbakia, Irakasle Sail horretan daukan aintzintasunak puntuaketako berdinketaren bat erabaki bait dezake.

X. Jabegoa hartzea

Hamalaugarrena.- Toki-mailako Lehiaketa horietan adjudikatutako lanpostuetaz jabetzea, Irakaslegoaren Estatutoko 49. artikuluan seinalatutako epe eta eran gauzatuko da.

Hamabosgarrena.- Saileko Lurralde Ordezkaritzek hartuko dituzte deialdi honetan agintzen den guztia betetzeko eta garatzeko beharrezko izan daitezen neurriak.

Gasteiz, 1986.eko Apirilak 29. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua,

JUAN CHURRUCA ARELLANO.


Azterketa dokumentala