Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1986ko maiatzaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Nekazaritza eta Arrantza
1251

Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Saileko Osasunketa eta Egaripen-Sailordetzak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko Nekazaritza-Sailordetzak batean hartutako 1986.eko Maiatzaren 26ko ERABAKIA, 1986.eko Ekintzaldian amorruaren aurkako txertaketarako arauak emanez.

Abere-izurriteen egoera, amorruari buruz, aurreko bi urtetan aldatu ez denez gero, ez eta gaitz horren aurka egin beharreko burrukaren erapidetza ere, Osasunketa-Antolapenaren eta Izadi-Eskuarteen

Antolaketaren Artezkaritzek 1984.eko Maiatzaren 10ean emandako

Erabakiaren indarra, 1984.eko Ekintzaldia araupetzen zuenarena, luzaraztea bidezko gertatzen da.

Hori horrela, Lan, Osasunketa eta GizartesegurantzaSaileko Osasunketa eta Egaripen-Sailordetzak eta Nekazaritza eta Arrantzu-Saileko

Nekazaritza-Sailordetzak, biak batean, honako erabaki hau ematea onartu dute

ERABAKIA 1.- A) 1986.eko Amorruaren aurkako Ekintzaldirako,

Osasunketa-Antolapenaren eta Izadi-Eskuarteen Antolaketaren

Artezkaritzak 1984.eko Maiatzaren 10ean emandako Erabakian (E.H.A.A.-ren 1985.eko Maiatzaren 25eko 108. alea) dauden

1984.erakoaren agintarauen indarra luzarazi egiten da, ondorengo 2 puntuan zehaztutako aldaketak salbu.

B) Ekintzaldia 1986.eko ekainaren lean hasiko da eta ekainaren

30erako bukatu beharra egongo da.

C) Maiatzaren 10eko aipatutako Erabaki horretan egin daitezen «Abere-Zerbitzu»-ei buruzko aipamen guztiak, Kondaira-Lurraldeetako

Arduralaritzaren Bateango Erakundeek martxoaren 5eko 34, 42 eta

53/1985 Dekretoen bidez eskuz aldatu zituzten abereen osasunketari buruzko gaietan dagokion Foru-Erakunde bakoitzak egiteko horiek izendatu dizkieten arduralaritza-sailei buruz egindakotzat joko dira.

2.- A) 1984.eko Maiatzaren 10eko Erabakiaren 3.4. puntuak honako idazkera hau izango du: «Txertaketa-saria 606 pesetakoa izango da. -Osasun-Artezkaritzari dagozkion arielak...... 6,60 - Auereko 1.C. puntuan aipatzen diren arduralasitzasailei dagozkien arielak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . , . . . . 4,40 Ariel honen finkapena,

Kondaira-lurralde bakoitzeko Arduralaritzarentzat behartze-indarra duten diruegitamu-arauen kaltetan izan gabe ulertuko da eta arau horiek beste zenbateko bat finkatuko balute, erabili ahal izango da, horrela, txertaketaren guztizko zenbatekoa aldatzen delarik. - Berenezko Albaiteroari:

Bere Udalean ekintzaldia antolatu, agiri-paperak eman, txertoari iraunarazi, txertatu ondorengo arta eraman, osasun-txartelean jarri eta txertatutako aberezerrenda egiteagatik............................. 60

Aberea ikerkatzearenak eta txertoa jartzeagatik (berenezko edo agizko albaiteroa)................... 300 - Albaiteroen Elkarte Ofizialari:

Osasun-txartela, xehapen-txartela, metalezko dominazakurren ezagukari eta seiluak.................. 80 - Saiaketategiari:

Erabilitako txertoaren saria . . . . . . . . . . . . . . . . 155» B)

1984.eko Maiatzaren 10eko Erabakiaren 5.4. puntua kendu egiten da.

Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 26. Osasunketa eta Egaripen-Sailburuordea,

J. JOSE GOIRIENA DE GANDARIAS. Nekazaritza eta

Arrantzu-Sailburuordea, J. MANUEL GOIKOETXEA ASCORBE.


Azterketa dokumentala