Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 1986ko maiatzaren 30a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Herrizaingoa
1248

Herrizaingo Sailaren 1986.eko Maiatzaren 20ko AGINDUA, Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzantzaren Ihardutze-Egitura onartuz.

Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzantza ihardunean jartzeak, une bakoitzean dituen giza-baliabideen erabilera egoki baten ondorioz

Elkartean egin behar diren zerbitzuak hobetzera bideratutako azterketa pila gauzatzea ekarri du halabeharrez. Arlo horretan izandako esperientziak eta Ertzantzak bereganatuta dituen zereginak egiteko ertzain berriak sartzeak, sartze horrek, lurralde ikuspegitik erantzumen haundiagoa atxikita daramalarik, Sail honetako teknika-zerbitzuak, egokia eta orekatua den egitura batez hornitzean ahaleginduko dira berexiki, hiritarrek beraietaz arduratzeko egiten dituzten eskakizunei erantzuteko.

Hori horrela,

ERABAKITZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Ertzantzaren ihardutze-egitura onartzea, Agindu honi atxikitako Eraskinean ezarritakoaren arauera. AZKEN ERABAKIA

Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Maiatzak 20.

Herrizaingo Sailburua, LUIS MARIA RETOLAZA.


Azterketa dokumentala