157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
2015
1983.eko Urriaren 13ko ERABAKIA, Zumarragatik Zumaiarako 6.317 Eskualde-Errepideango 38,5 eta 40 kilometroen arteko zola berotutako nahaslikaz indartzeko lan-egiterapena artez emateari buruz.
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
1. ALTUNA ETA URIA, S. A., delako Erakundeari Zumarragatik Zumaiarako
Eskualde-Errepideango 38,5 eta 40 kilometroen arteko zola berotutako nahaslikaz indartzeko lan-egiterapena artez ematea, zenbatekoa,
1983.eko urtekoaren pentzutan, BEDERATZI MILOE, BOSTEHUN ETA
HIRUROGEITA BAT MILA LAUREHUN ETA SEI (9.561.506) PESETAkoa delarik.
2. Aipaturiko Enpresari, Eusko Jaurlaritzaren Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailan akurapen guztirako diruegitamuko % 4ko zenbateko batez, eta beraz, HIRUREHUN ETA LAROGEITA HAMAIKA MILA LAUREHUN ETA
HIRUROGEI (391.460) PESETA jotzen duen behin-betiko bermea utz dezanaren beharra ezartzea, erabaki hau jakinaraz dadinetik hasi eta
25 eguneko epearen barruan.
3. Akurapen-hartzaileak, dagokion Industria-Zergapideko
Zergalaritza-Baimenari dagozkionetarako lanak egingo direneko
Lurraldean zerrendaturik egon beharko duela erasota uztea. 4.
Egitasmoa egiteratzen hasi delakoaren egiaztagiria egitea, Erabaki hau jakinaraz dadineko egunaren biharamonetik hasi eta gehienezko hamar lan-eguneko epearen barruan.
5. Lan-egiterapenaren ondorio guztietarako, lanak ematen zaizkion
Enpresak, Erabaki honen adierazpen-egunetik hasi eta hamabost eguneko epearen barruan, bere egoitza edo bere ordezkariarena Arduralaritzari ezagutarazi beharko dio, egoitza horrek lantokian bertan edo. horretatik hurbil egon beharko duelarik. Gero gerta daitekeen ezein egoitza-aldaketarako lan-egileak, aurrez, Arduralaritzaren baiespena beharko du. Halaber, lan-hartzaileak edo horren ordezkariak esandako tokian bizi beharko du, eta bere ordez nor uzten duen Artezkaritzari jakinarazi ondoren baizik ezingo du bertatik alde egin.
Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da, eta horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadineko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Gasteizen, 1983.eko Urriak 13. Lurralde-Antolaketa eta
Gatraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRl.