157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
2014
1983.eko Urriaren 5eko ERABAKIA, Kanpezuko Udalak suztatu eta bideak eginarazitako "Santa Kurutze Kanpezuko Hiri-Lurraldearen Mugaketa"-rekiko zehaztapidetzari buruz.
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du:
1. Kanpezuko Udalak suztatu eta bideak eginarazitako Santa Kurutze
Kanpezuko Hiri-Lurraren Mugaketarekiko zehaztapidetzari behin-betiko onarpena ematea. ,
2. Udalbatzarrak 1981.eko Uztailaren 21eko berarizko bilkuran hartu zuen erabakiaren gai den Santa Kurutze Kanpezuko Hiri-Lurraren
Mugaketaren eraginkortasuna, "1. Aldean: Finkatu gabeko Eremuak", "3.
Aldean: . Familia bakar batentzako edo bi familientzako
Etxebizitzak", "5. Aldean: Familia bakar batentzako etxebizitzak" eta "4. Aldeko lurretan: Mugaturiko industria" geldiaraztea, herri-argipidekatara atera ondoren, zuzendu behar diren honako hutsune hauek daudelako:
A) 5. Aldea: "Familia bakar batentzako etxebizitzak" araupidetzatik kendu egingo da, bertako lurrak 1. Aldean: "Finkatu gabeko Eremuak" sartuko direlarik.
B) 1. Aldean: "Finkatu gabeko Eremuak" eta bai 3. Aldean ere funts guztien mugak zehaztasun guztiaz azalduko dira, hiri-ustiaketarako akiturik daudenak aipatuz eta herri-bidetik ibilgailuentzako artezko helpiderik ez dutenaz kenduz.
C) 1. Aldean: "Finkatu gabeko Eremuak". - Irarrizko agirian -6. laun-irudian- eraikintza antolatzeko orubea eta eraikintzaren igidura-eremua marraztuko dira, honako irizpide hauen arauera:
Etxebizitzetarako eraikintzarekikoak:
Bide-alboan eraikintza-errenkada bakar bat egingo da, Yoar eta
Fronton Kaleen ardatzetatik 6 metrora eta Paules kalearen ardatzetik
5 metrora lerrokatuz. Errenkada hori ezarritakoa da eta eraikintzak nahitaez bete beharko du. Etxabearen eraikintzaren aurreko aldetik atzekalderainoko neurria aukerazkoa da, lehenengo oinekoa, bide-alboko eraikintza-errenkada bakarretik hasita 14 metrotik gorakoa izango ez delarik.
Nekazaritza edo industria-baliapideetarako bakarrik den eraikintza bakanarekikoa:
Bide-alboan eraikintza-errenkada bakar bat egingo da, Yoar et a
Fronton Kaleen ardatzetatik 20 metrora eta Paules kalearen ardatzetik
5 metrora lerrokatuz. Errenkada hori ezarritakoa da eta eraikintzak nahitaez bete beharko du. - 2., 3., 4. eta 8. agintarauak honela idatzita geldituko dira:
2. Agintaraua: Gehienezko eraikikortasuna guztira 0,6 m2t/m2s-koa izango da (lur-zatiaren m2 bakoitzagatik eraikitako luzezabalaren m2-a), etxebizitza-baliapideari dagokionak 0,25 m2t/m2s-koa ezin gainditu izango duelarik.
3. Agintaraua: Etxebizitzetarako eraikintzari dagokion baimendutako gehienezko oin-zenbakia 2koa da. etxabea barne. Eraikintzaren goratasuna, eraikintzak eta lurrak bat egiten duten berezko mugaren eta azken oineko etxe-goitiko zuntoiaren barne-goratasunezkoaren artean, etxe-aurrearen erdian neurturik, ez da 7 metrotik gorakoa izango.
Nekazaritza eta industria-baliapideetarako bakarrik diren eraikintza bakanek (biltegiak), oin bakar bat izango dute, horren gehienezko goratasuna araupidetza honen 14. Atalean esandakoa izango delarik.
4. Agintaraua: Eraikintzaren eta mugaren arteko berezguneak gutxienez
3,5 metro izango ditu, lur-zatira iristen den aurreko aldetik ezik, hor, dagokion irarrizko agirian zehazturiko eraikintza-errenkada bakarraz lerrokatu beharko delarik.
Hala ere, eraikintza aldameneko mugaren bati atxikitzen utziko da, bere luze-zabalak 600 m2 baino gehiago izan ez eta herri-bidera begira dauden etxe-aurreen kopurua 300 m. baino gehiagokoa ez deneko lur-zati mugakideen jabeek bi familientzako etxebizitza bakar baten edo atxikitako itzalpe bikoitzaren egitasmoa aurkeztu eta eraikintzaren bi zatietaz baliatzen aldi berean hasi daitezenaren baldintzapean. Honako honetan, beste aldeko mugarainoko berezgunea 6
m.-koa izango da.
8. Agintarua: a) Lur-zati bakoitzeko familia bakar batentzako etxebizitza edo biltegi bakan bakar bat eraikitzen uzten da. Horrek
1.000 m2-ko luzezabala gainditzen badu, bi familientzako etxebizitza-motakotzat jo ahal izango da.
b) Lurren bapateko edo bata bestearen ondorengo zatiketa onartuko da, ondorengo lur-zatiek honako baldintza hauek bete ditzatenaren baldintzapean:
Familia bakar batentzako etxebizitzetarako edo biltegirako lur-zatiarekikoa: luze-zabalak 600 m2 eta bide-alboko etxe-aurreak 20
m. gainditzea, horietan 20 m-ko zertzena duen oboa ezar daitekelarik.
Bi familientzako etxebizitzarako lur-zatiarekikoa: luze-zabalak 1.000 m2 eta bide-alboko etxe-aurreak 35 m. gainditzea, horietan 25 m-ko zertzena duen oboa ezar daitekelarik. - 8. Agintarauari c) idaz-zatia erantsiko zaio, 1.200 m2 baino gutxiagoko luze-zabalak egon dauden lur-zati guztien zerrendaz, horiek nolanahi ere zatitu ezinak direlarik. Zerrenda hori irarrizko agirian argitasunez ezagutarazi beharko da. - Halaber, horien gauzazko itxura araugabekoa delako bere mugak nahitaez araupetu behar direneko funtsen zerrenda biltzen duen azken agintaraua erantsiko zaio, Hirigintza-Eraentzarako Araudiko 117.
Atalean eta hurrengoetan ohartemandako ihardutze-moduari jarraituz.
Araupetze honek ezin du eraikintzarako gai diren lurzati eta gaur egun baimendurik dauden etxebizitza-gehitzerik ekarri. Funtsen zerrenda hori irarrizko agirian argitasunez ezagutarazi beharko da.
D) 3. Aldean: "Familia bakar batentzako edo bi familientzako etxebizitzak". - 2., 4., 6. eta 8. agintarauak honela idatzirik geldituko dira:
2. Agintaraua: Gehienezko eraikikortasuna guztira 0,2 m2t/m2s-koa izango da (lur-zatiaren m2 bakoitzagatik eraikitako luzezabalaren m2-a), etxebizitza-baliapideari dagokionak 0, 10 m2t/m2s-koa ezin gainditu izango duelarik.
4. Agintaraua: Eraikintzaren eta mugaren arteko berezguneak gutxienez
5 metro izango ditu, lur-zatira iristen den aurreko aldetik ezik, hor, dagokion irarrizko agirian zehazturiko eraikintza-errenkada bakarraz lerrokatu beharko delarik.
6. Agintaraua: Baliapide nagusiena etxebizitzarakoa da, etxeari atxikitako etxalekuak eta Familiak zaintzen dituen eskulan-tegiak, ustiaketak edo nekazaritza-alorreko industriak ezar daitezkelarik.
8. Agintaraua: a) Lur-zati bakoitzeko familia bakar batentzako etxebizitza bakar bat eraikitzen uzten da. Horrek 2.000 m2-ko luzezabala gainditzen badu, bi familientzako etxebizitza-motakotzat jo ahal izango dira.
b) Lurren bapateko edo bata bestearen ondorengo zatiketa onartuko da, ondorengo lur-zatiek honako baldintza hauek bete ditzatenaren baldintzapean:
- Familia bakar batentzako etxebizitzarako lur-zatiarekikoa:
luzezabalak 1.250 m2 eta etxe-aurreak 25 metro gainditzea, horietan
25 m-ko zertzena duen oboa ezar daitekelarik. - Bi familientzako etxebizitzarako lur-zatiarekikoa: luze-zabalak
2.000 m2 eta etxe-aurreak 40 m. gainditzea, horietan 30 m-ko zertzena duen oboa ezar daitekelarik. - 8. Agintarauari c) idaz-zatia erantsiko zaio, 2.500 m2 baino gutxiagoko luze-zabalaz egon dauden lur-zati guztien zerrendaz, horiek nolanahi ere zatitu ezinak direlarik. Zerrenda hori irarrizko agirian argitasunez ezagutarazi beharko da.
E) Udalbatzarrak 1983.eko Uztailaren 21eko berarizko bilkuran "Maderas Gámiz, S. A."-ri buruz hartutako erabakiaren gai diren
Bernedorako errepidearen bi ertzetan kokaturik dauden lurrak 4.
Aldean: "Mugaturiko Industria" sartuko dira.
3. Erabaki honen 2. idaz-zatian esandakoa behar bezala bete ondoren, dagozkion agiri-paperak Sail honetara bidaliko dira hiru hilabeteko epearen barruan eta laukoiztuz, bidezko den azterpena egin eta erabakia har daitezen.
Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da, eta horrean aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrezko den birrabiatze-eskea egin daiteke; eske hori Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitara dadi neko egunaren biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.
Epe horrek dirauen artean, HI1-023/83-P22-Ø zehaztapidetza agirian egongo da nornahik ikus dezan, Gasteizko Independentzia kaleko lehenengoko lehenengoan dagoen Hirigintza, Etxebizitza eta
Arkitekturarako Arabako Lurralde-Ordezkaritzan.
Gasteizen, 1983.eko Urriak 5. Lurralde-Antolaketa eta
Garraio-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.