157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Hezkuntza eta Kultura
2013
Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Urriaren 14ko AGINDUA, Bizkaiko Bermeoko "Hijas de San José" izeneko Lanbide-Hezkuntzako Ikastegiak bere irakaskuntza-lana utz dezaneko baimena emanez.
Andre T. Argia:
Aipatutako Norbanako-Jabetzapeko Ikastegiko baimendunak, irakaskuntza-lana uzteko baimen-eske hasiarazitako zehaztapidetza ikusita;
Hau honela: Dagokion Hezkuntzako Lurralde-Ordezkaritzak legeek agintzen duten erara bideak eginarazi dizkiola esandako zehaztapidetzari, eskabideari buruz aldezko eritzia eman duela,
Lanbide-Hezkuntzako Lurralde-Urgazlaritzaren arauzko erizpen-txostena erantsi diolarik;
Zera ikusita: Erresumako ez besteko ikastegien lanuzte-baimenak araupetzen dituen Ekainaren 7ko 1.855/1974 Dekretoa eta osabidezko diren gainontzeko erabakiak;
Zera kontutan izanik: Ixtea eskatzen duten Ikastegi horietako ikasleek eskolabide egokiak aurkitu dituztela eta beren ikasketa-jarraipenerako arriskurik ez dagoela;
Sail honek, hartu dituen argipideen arauera, ondoren zehazten den
Ikastegiak bere irakaste-lana utz dezaneko baimena ematea erabaki du:
Udala: Bermeo. Herria: Bermeo.
Izena: "Hijas de San José". Egoitza: Aurrekoetxea, 27. Baimenduna: R.
R. Hijas de San José.
1982/83 ikasturtea amaitu ondoren, Lanbide-Hezkuntzako Lehen Mailako
Apaindura eta Joskintza, Arduralaritza, Ileapainketa eta
Ederdura-alorren irakaskuntza-lanak uzteko baimena ematen da,
Ikastegien Berarizko Erroldeango izendapena baliogabetzen delarik.
Ikastegi horrek ihardun zezaneko Agindua indargabetuta eta eragite-indarrik gabe gelditu, eta berriz irekitzea nahi izanez gero,
Hezkuntzako Guztizko Legea eta Ikastegientzako baimenen alorrean horren osagarri diren agintzak bete beharra leukakeela.
Jakin dezazun eta dagozkion ondorioetarako adierazten dizut hori,
Andre T.A. horri.
Jainkoak gorde zaitzala. Gasteiz, 1983.eko Urriak 14. Hezkuntza eta
Kultura-Sailburua,
PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR. IRAKASKUNTZA-ARTEZKARI ANDRE TXIT ARGIA.