157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak
Hezkuntza eta Kultura
2011
1983.eko Urriaren 17ko DEKRETOA, ofizialtasunik ez duen, hastapen-mailako musika-irakaskuntzetarako aitortutako eta "Academia de Música Legazpi" izeneko Gipuzkoako Legazpiko Ikastegiari, musika-irakaskuntzak gehitzeko baimena emanez.
1970.eko Abuztuaren 4ko Hezkuntza Lege Orokorreko larogeita hamazazpigarrenaren eta Azken Erabakietako laugarrenaren arauera;
Arte-irakaskuntzetarako ofizialtasunik gabeko Ikastegiak araupetzen dituen 1964.eko Ekainaren 18ko 1987 Dekretoaren ariora; eta Euskal
Herriko Autonomia-Elkarteari Erresumaren irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzeari buruzko Abenduaren 30eko 3.195/1980
Errege-Dekretoaren arabera; Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1983.eko Urriaren 17an egindako bilkuran aztertu ondoren. Honako hau,
ERABAKITZEN DUT:
Atala bakarra.-Indarrean dauden Erabakiek era honetako
Ikastegientzako ezartzen dituzten helmen eta ondorioekin, Gipuzkoako
Euskalerriko Enparantzan bere egoitza duen "Academia de Música
Legazpi" izena daraman, ofizialtasunik ez, eta hastapen-mailako musika-irakaskuntzetarako aitorpena duen Ikastegiari, rnusika-irakaskuntzak Biolin-Biolaz gehitzeko baimena ematen zaio.
Solfeoa, Pianoa, Lehenengo urteko Talde-Abeskera, Klarinete-Saxofoia,
Flauta-Flautin eta Biolin-Biola berarizkotasunak irakasteko, ofizialtasunik gabeko, aitortutako eta hastapen-mailako musika-irakaskuntzak emateko Ikastegi gisa eratuta gelditzen da.
Gasteizen, 1983.eko Urriak 17. Lehendakaria,
CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua,
PEDRO MIGEL ETXENlKE LANDIRIBAR.