Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Hezkuntza eta Kultura
2009

1983.eko Urriaren 17ko DEKRETOA, ofizialtasunik ez duen, hastapen-mailako musika-irakaskutzetarako aitortutako eta "Academia Municipal de Música" izeneko Gipuzkoako Andoaingo Ikastegiari, musika-irakaskuntzak gehitzeko baimena emanez.

1970.eko Abuztuaren 4ko Hezkuntza Lege Orokorreko larogeita hamazazpigarrenaren eta Azken Erabakietako laugarrenaren arauera;

Arte-irakaskuntzetarako ofizialtasunik gabeko Ikastegiak araupetzen dituen 1964.eko Ekainaren 18ko 1987 Dekretoaren ariora; eta Euskal

Herriko Autonomia-Elkarteari Erresumaren irakaskuntza-alorreko zerbitzuak eskuratzeari buruzko Abenduaren 30eko 3.195/1980

Errege-Dekretoaren arabera; Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1983.eko Urriaren 17an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

/p>

Atal bakarra.-Indarrean dauden Erabakiek era honetako Ikastegientzako ezartzen dituzten helmen eta ondorioekin, Gipuzkoako Andoaingo

Extremadura kaleko 7.eko etxabeetan bere egoitza duen, "Academia

Municipal de Música" izena daraman, ofizialtasunik ez, eta hastapen-mailako musika-irakaskuntzetarako aitorpena duen

Ikastegiari, musika-irakaskuntzak Eskuko Soinuz gehitzeko baimena ematen zaio. Solfeoa, Pianoa, Lehenengo urteko Talde-Abeskera,

Klarinete-Tronpeta eta Eskuko-Soinua Biolin, berarizkotasunak irakasteko, ofizialtasunik gabeko, aitortutako eta hastapen-mailako musika-irakaskuntzak emateko Ikastegi gisa eratuta gelditzen da.

Gasteizen, 1983.eko Urriak 17. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua,

PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.


Azterketa dokumentala