Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza eta Kultura
2008

Hezkuntza eta Kultura-Sailaren 1983.eko Irailaren 30ko AGINDUA, 1983.eko Martxoaren 18ko Aginduz egindako Lehiaketa-Nogehiagoka gainditutako lehiaketakideen zerrenda argitaratu eta horiek Batxilerreko Berenezko Irakaslegoko Saioaldiango behin-behingo herrilanari izendatuz.

Jaun Txit Argia:

Batxillerreko Berenezko Irakaslegoko lantokiak betetzeko saiotarako deia egiten zeneko 1983.eko Martxoaren 18ko (Martxoaren 21eko Euskal

Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) Aginduaren 10garren zatiak dioenaren arauera, zera

ERABAKITZEN DUT: Lehenengoa.-Filosofia, Latina, Gaztelania eta

Literatura Espainiarra, Jeografia eta Kondaira, Euskara eta Euskal

Literatura, Ingelesa, Matematikak, Fisika eta Kimika, Izadi-zientziak eta marrazkigintza ikasgaietako saioak gainditutakoen zerrenda argitaratzea, zenbagarrena eta Agindu honen eraskinaren arauera dagokien lantokia zehaztuz.

Lan-tokiak, dei-Aginduko II Arauan ohartemandako zozketa egin ondoren txanda berezitakoei egokitu zaizkien lekuen arauera eman dira.

Egokitu zaizkien lan-tokiak utzi nahi dituzten lehiaketakideek,

Hezkuntza-Sailordetzako Batxiller-Sailari eta bertarako izendatu dituzten Ikastetxeei jakinarazi beharko diete, idatziz. Utzipenak edo jarritako epeen barruan ez lantokiratu izanak, lehiaketa-norgehiagokarekiko utzipena dakar.

Bigarrena.-Agindu honen Eraskinean agertzen diren jaunandreak

Batxillerreko Berenezko Irakaslegoko saioaldiango behin-behingo herrilanari izendatzea.

Hirugarrena.-Agindu honetan saioaldiango behin-behingo herrilanari izendatutako lehiaketakideak 1983.eko Irailaren 12an jabetuko dira bere lantokiez, horrek ekonomia eta arduralaritzaren aldetik urrengo

Urriaren lehenengoaz geroko eragina duela, izendapen hau egin baino lehenago Hezkuntza eta Kultura-Sailaren Herrilanari zirenei eta bai

Agindu honen laugarren zatian sartu eta lehendabiziz Hezkuntza eta

Kultura Sail honetan ere sar daitezenei, Urriaren hilabeteko-lansarian Irailaren hilabeteari dagozkion aldeak kitatuko zaizkie.

Soldadutza egiten edo haurdun daudelako saioaldiari ekiteko luzapena behar dezatenek Lanarigo-Artezkariordetzari eskatu beharko diote, idatziz, bere egoera egiaztatzeko agiriak erantsiz, eta Ikastegiari eta dagokion Lurralde-Ordezkaritzari jakinaraziz.

Laugarrena.-Dagoeneko Herri, Epai edo Gudal-Arduralaritzako karrerako herrilanari direnek, lehen zeukaten ekonomia-jaurpidepean jarraitzea edo saioaldiango herrilanari izatea aukeratu ahal izango dute; lehenengoa gertatuz gero, Batxillerreko Berenezko Irakaslegoko karrerako herrilanari izendatu ditzatenerarte orain dauden egoeran jarraituko dute eta bigarrenean berriz bertako direneko

Irakaslegoetango borondatezko lan-utzialdian geldituko dira.

Bosgarrena.- Saioaldiango behin-behingo herrilanarien lansari-jaurpidea, indarrean dauden legeek behin-behingo herrilanarientzat jarritakoa bera izango da. '

Seigarrena.-Lanarigo-Artezkariordetzak emango ditu agindu hau egiteratzeko beharrezko izan daitezen manu edo araupide guztiak.

Zazpigarrena.-Doakienek, Agindu honen aurkako arazoa lehengoratzeko eskea egin dezakete Hezkuntza-Sailaren aurrean, argitarapena egin eta hilabeteko epearen barruan.

Hori adierazten dizut Jaun Txit Argi horri. Gasteiz, 1983.eko Irailak 30.

Hezkuntza eta Kultura-Sailburua,

PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

ERASKINA

TAULA


Azterketa dokumentala