157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2006
Urriaren 6ko 21/1983 LEGEA, Apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoz onarturiko Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako guztizko diruegitamuen bateratutako idazkiaren seigarren erabaki gehigarrian ohartematen den langabeziari aurka egiteko lan-baltzaren pentzutango dirulaguntza-ematearen aldakuntza onartzeari buruzko Irailaren 20ko 4/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.
Legebiltzarrak, Apirilaren 18ko 1/1983 Legegintza-Dekretoz onarturiko
Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko
Diruegitamuen bateratutako idazkiaren seigarren erabaki gehigarrian ohartematen den langabeziari aurka egiteko lan-baltzaren pentzutango dirulaguntza-ematearen aldakuntza onartzeari buruzko Irailaren 20ko
4/1983 Dekreto-Legeari Lege-sendespena egitezko Urriaren 6ko 21/1983
Legea onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.
Beraz, lege honi men egin eta eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar norbanako eta agintari guztiei.
Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriak sei.
Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Autonomia-Elkarteko udal askori larritasun haundiaz erasan dien oraintsuko ondamendiak sortarazi dituen gorabeheren berarizkotasunak, 1983.eko ekonomia-urteari dagokion Langabeziari aurka egiteko Lan-Baltzaren pentzutango dagozkien dirulaguntzak bere garaian horretarako eman zireneko egitasmo zehatzetan gerta daitezen aldakuntzak ohartematera behartzen du.
Horren ondorioz, eta Eusko Legebiltzarrak Irailaren 8an emandako
17/1983 Legearen indarrez emandako eskubidetaz baliatuz, eta
Jaurtze-Batzordeak 1983.eko Irailaren 20an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala
Oraintsuko ondamendizko erauntsien ondorioz kalte izandako
Autonomia-Elkarteko Kondaira-Lurraldeetako Udalek, Udal-Elkarteek edo
Toki-Erakunde Txikiagoek, bere garaian ematearen gai izan ziren lan-egitasmoez bestekoak egitera daitezen, Apirilaren 18ko 1/1983
Legegintza-Dekretoz onarturiko Autonomia-Elkartearen 1983.erako guztizko diruegitamuen bateratutako idazkiaren Seigarren Erabaki
Gehigarrian ohartematen den Langabeziari aurka egiteko Lan-Baltzaren pentzutan emandako dirulaguntzan erabili gabeko dirulaguntza-zatiak eskatu ahal izango dituzte:
2garren Atala
Aurreko Atalean aipatzen den eskea 1983.eko Urriaren Ta baino lehen egin beharko da, Eusko Jaurlaritzako Lan-Sailburuari bidalitako idazkiaren bidez, horri Apirilaren 6ko 39/1983 Dekretoan aipaturiko agiripaperak erantsiko zaizkiolarik.
Egitasmo berriek Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko
Diruegitamuen Seigarren Erabaki Gehigarriaren 3.idaztzatian aipatzen diren lanei buruzkoak izan beharko dute.
3garren Atala
Aurreko Atalean aipaturiko epe-ondorengo 8 lan-egunen barruan,
Lan-Sailburuak aipamen-eskea onartu edo ukatu egingo du, lehenengoan, dagozkion lanak hasi behar direneko eguna jarriz.
4garren Atala
Dekreto-Lege honetan oharteman gabekoetan Apirilaren 6ko 39/1983
Dekretoan erabakitakoaz bat etorri beharko da. 5garren Atala
Lan-Sailburuari Dekreto-Lege hau egitera dadin beharrezko izan daitezen manuak hartzeko esku ematen zaio. AZKEN ERABAKIA.
Dekreto-Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da indarrean.