157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2005
Urriaren 6ko 20/1983 LEGEA, 1983.eko Abuztuan izandako hondamendiaren ondoriozko ohi ez bezelako gastuei aurre egiteko dirubideak ezartzeari buruzko Irailaren 12ko 3/1983 Dekreto-Legeari lege-sendespena egitezkoa.
Legebiltzarrak, 1983.eko Abuztuan izandako hondamendiaren ondoriozko ohi ez bezalako gastuei aurre egiteko dirubideak ezartzeari buruzko
Irailaren 12ko 3/1983 Dekreto-Legeari buruzko Irailaren 12ko 5/1983 Dekreto-Legeari Lege-sendespena egitezko Utriaren 6ko 20/1983 Lege onartu duela jakinarazten zaie
Euskadiko herritar guztiei. Beraz, lege honi men egin eta eginarazteko agintzen diet Euskadiko herritar norbanako, eta agintari guztiei.
Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Urriak sei.
Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.
Euskal Herrian, Herri-jabetzapeko ogasunalor guztietan nahiz norbanako-jabetzapekoetan, oraintsuko euri-erauntsiek erasandako egundoko kalteak ikusita, eta Herria lehenbait lehen onbideratzeko funtsezko xedez, Eusko-Jaurlaritzak Laguntzabide-Egitamu zabal eta egoki bat gertatu du.
Egitamu horrek, bertan emandako laguntza-neurriak egiteratu ahal izateko ezein moetako erabakiak izango ditu lege-oinarri.
Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritza, neurri horiek duten presatasunari aurre egiteko beharrezko den arau-hestugabetasunaz baliatu dadin, eta neurri horiei darien gostea Guztizko
Diruegitamuetan behar bezala zehaztuta egon dadin, beharrezko gertatzen da diruegitamugintza-araupide batzuk ematea lehen esandako ohi ez bezalako egoerak eskatzen dituen betebeharrei erantzuteko bide.
Honen ondorioz, Eusko Legebiltzarrak Irailaren 8ko 17/1983 emandako baimenaz baliatuz eta Jaurlaritzak 1983. eko Irailaren 12ko Osoko
Bilkuran aztertu ondoren, honako hau
ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala
1. Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.eko Diruegitamuetango gastuen zehaztapen-zerrendaren barruan, 50 zenbakiz eta "1983.eko
Abuztuko Hondamendiaren ondoriozko Ohi ez bezelako Gastuak" izenpuru duela, beste Diruegitamu-Sail bat sortzen da.
2. Aurreko zatiak dioen Sailean sartuta, hasiera batean 20.000 miloe peseta jotzen duen diruizendapen bat sortzen da, honako hauek dituela ezagukari:
- 01 Zerbitzua: "Orotarikoa". - 4 Atalburua: "Agizko diru-eskuraketak". - 401 Zernolakoa: "Zehaztu gabeko diru-eskuraketak", eta honako azalpen hau jarriz: "1983-eko Abuztuko Hondamendiaren ondoriozko ezein moetako erantzun beharretarako".
Esandako diru-izendapena gehikizunetakoa izango da eta eskuratu eta
Diruegitamuetan sartu ahal izango da, ondoko bigarren atalean esaten den moduan.
2garren Atala - 1. Baimena ematen zaio Ekonomia eta Herriogasun-Sailari, diru-izendapenak aurre egin behar dioten gastua behar bezala azalduta geldi dadin eta horren arta egiteko beharrezko eritzi diezaien
Zerbitzu, Atalburu, Atal, Zernolako eta diru-kontu guztiak 50.
Diruegitamu-Sailean sortu ditzan.
2. Aurreko zatian emandako baimenaren indarrez sor daitezen diru-izendapenak, Dekreto-Lege honen lehenengo Ataleko 2. zatiak dioen 50.01.401 Diruegitamu-Zernolakotik eskuratuko dira, diru-izendapen horiek guzti horiek gehikizun direla.
3. 50.01.401 zernolakoak hasiera batetan duen diru-zenbatekoa gehitzeko egin daitezen diruizendapen-eskuraketek eta bai berritan sor daitezen diruegitamu-zernolakoetarakoek ere beharrezko izango dute Jaurlaritzaren baimena, Ekonomia-Batzordearen saloz eta
Abuztuaren 29ko 179/1983 Dekretoz eratutako Antolakidetze-Batzorde
Nagusiak erizpena eman ondoren; esandako eskuraketak, Apirilaren 18ko
1/1983 Lege-Dekretoz onartutako 1983.erako
Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren Lehenengo Erabaki
Gehigarrian, A) zatiaren 7.puntuan jarritakoetako ezein mugapeni lotu beharrekotik iare egongo dira.
4. 1983garren ekonomia-urtea bukatuta, 50. Sailean sartutako diru-izendapen gaindikinak Autonomia-Elkartearen 1984-erako
Uiruegitamuetan sartu ahal izango dira, gehikizun izateari eutsiz.
3garren Atala
1. 50. Diruegitamu-Sailean sar daitezen diru-izendapen guztiak, gehikizun izateaz gainera, aldakorrak izango dira eta ondorioz baliogabetu edo gutxiagotu ere egin ahal izango dira, helburu zeuzkaten benetako betebeharren eretzean.
2. Diru-izendapen horiek baliogabetzea edo gutxiagotzea 50 Saileko besteak gehitzeko ez baldin bada, bertatik kendu zireneko
Diruegitamu-Sailetakoetara itzultzeko baino ezingo dira erabili.
3. Diru-izendapenak aldatzeko, diruizendapen-eskuraketetarako
Dekreto-Lege honetan jarritako baimen-jaurpidea bera izango da erabilgarri.
4garren Atala
1. Lehenengo Ataleko 2.zatian esandako 20.000 miloe pesetako berarizko diru izendapenari bere dirubideak honela egingo zaizkio:
a) Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1983.erako Guztizko
Diruegitamuetan sartutako diru-izendapenetatik, bere zenbateko osoz edo zati batean kenduz, Jaurlaritzak Ekonomia-Batzordearen saloz eta lehen esandako Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren.
b) Aurreko zatian esaten diten kentze eta sartzeak egin ondoren, bete gabe geldi daitezen diruizendapenak honako bide hauetatik beteko dira. - Dekreto-Lege honek aipatzen dituen gastuetan laguntza emateko,
Foru-Diputazioek berariz egingo dituzten ekarketak. - Helburu horretarakoxe, eta Erresumako Guztizko
Diruegitamuen pentzutan, jaso daitezen diru-eskuraketak. - 98
Sailaren "Lurraldearteko Ordezkaketa-Baltza" dirubide gisa
Dekreto-Lege hau erabiliz beharrezko izan dadin hainbatekoz
Erresumagandik jaso daitezen diru-eskuraketak. - 1983-erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren 2.
Ataleko 2) f) zatian onartutakoaren zenbateko gehigarriz, urte baterik gorako aldirako zorpetzearen bidez. - Euskal Herriko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Ekainaren
22ko 12/1983 Legean jarritakoaren arauera, Ekonomia-Itunean ohartemandako zergapideekiko jarri daitezen gehigarrietatikako irabaziak.
2. Esku ematen zaio Jaurlaritzari, aurreko 1 zatian esandako dirubideak hainbatzeko eta, hala badagokio, itunebidez egiteko, eta bai, bidezko eritzi diezaion beste edozein bidez baliatzeko ere.
5garren Atala
1. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari 1983.erako Guztizko
Diruegitamuen Bateratutako idazkeraren 19. Atalean ohartematen den banakuntza aldatzeko, eta hori Dekreto-Lege honen gai diren helburuei erantzuteko behar hainbateko neurrian.
2. Autonomia-Elkarteak, aurreko zatian esandako kasuetan, bermeak uzteko beharrezko izango du Jaurlaritzaren baimena
Ekonomia-Batzordearen saloz eta Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren; horiek sendestea Ekonomia eta
Herriogasun-Sailari dagokiola.
6garren Atala
1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkoraren 20garren
Atalean jarritako mugapena baliogabetuta gelditzen da. Beraz,
Jaurlaritzak, beharrezko izanez gero, muga horretaz gaineko dirubide-egiketak hitzartu ahal izango ditu Dekreto-Lege honen
4.Ataleko 2.zatian jarritakoaz baliatuz beharrezko izan dadin hainbatetan.
7garren Atala
1 . Esku ematen zaio Eusko Jaurlaritzari, Martxoaren 23ko 5, 6 eta
7/1983 Legeen bidez onartutako Erakunde Burujabeen eta Herri-Izaikien diruegitamuak eta, hala gertatuz gero, geroago onartutakoak ere aldatzeko; hori, hurrengo 3.zatian ohartemandako modu eta neurritan.
2. Mugapen beroiekin, Jaurlaritzak, Dekreto-Lege honen egunerarte eratutako Herri-Baltzuen Ekintzapide, Diruezarketa eta
Dirubideketa-Egitarauak eta Diruegitamuak aldatu ahal izango ditu.
3. Aurreko idaz-zatietan ohartematen diren aldakuntzek Dekreto-Lege honen 1. Ataleko 2.zatian jasotako berarizko diru-izendapenari bere dirubideak egitea izango dute helburu, eta, hala behar izanez gero, dagokion Erakundearen Diruegitamuaren barruan, eta bere agintepideen eremuan, xede bereko ekintzapideak aurrera eramateko diruegitamu-zernolako bereziak sortaraztea.
8garren Atala
1983.erako Guztizko Diruegitamuen Bateratutako Idazkeraren Boskarren
Erabaki Gehigarrian jarritako mugapena, 2.500 miloe pesetaraino jasotzen da.
9garren Atala
Jaurlaritzak, bidezko izanez gero, sor dadin Zaingo-Batzordearen bitartez eta Batzorde honek esan dezan moduan, Dekreto-Lege honetan ohartematen diren baimenen erabilkeraren berri emango dio
Legebiltzarrari. Bestetan, manu hau argitara dadinetik eta hiruhilabetekal, Jaurlaritzak, erabilkera horren berri emango dio
Ekonomia, Ogasuntza eta Diruegitamu-Batzordeari.
AZKEN ERABAKIAK
Lehenengoa.-Esku ematen zaio Jaurlaritzari. Dekreto-Lege honetan ohartematen den guztia osabideratzeko eta egiteratzeko beharrezko izan daitezen erabaki guztiak, Ekonomia-Batzordearen saloz eta
Antolakidetze-Batzorde Nagusiak erizpena eman ondoren, har ditzan.
Bigarrena.-Dekreto-Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitara dadin egunean bertan jarriko da indarrean.
Gasteizen, 1983.eko Urriak 18.