157. zk., 1983ko urriaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak
Eusko Legebiltzarra
2004
Eusko Legebiltzarrak 1983.eko Urriaren 6an eta 7an egindako Agizko Osoko Bilkuran hartutako ERABAKIA, Irailaren 8ko 17/1983 Legea sendestuz.
Ramón Varela Gorostiaga, Eusko Legebiltzarreko Legelari eta Idazkari
Nagusiak, honako hau
EGIAZTATZEN DUT:
Eusko Legebiltzarrak, 1983garreneko urriaren seian eta zazpian,
Legebiltzarreko Bilkura-Aretoan balio osoz egin zuen Agizko Osoko
Bilkuran, eta Araudiaren 119garren ataleko 3garren idatzitako bigarren idazlerroan agintzen dena egipideratuz, Euskal Herriko
Agintaritzaren Aldizkariaren 1983garreneko Irailaren 9ko 134garren alean argitaratutako idazkeraren arauera, oraintsuko uholdeen ondorioz Jaurlaritzari Dekreto-Legeak egiteko ahalmena ematezko
Irailaren 8ko 17/1983 Legea sendesteko erabakia hartu zuen.
Eta erasota geldi dadin eta Legebiltzarrak Osoko Bilkuran hartutako erabakia legezko eta arauzko ondorio guztietarako argitaratu dadin, honako egiaztagiri hau egiten dut, Eusko Legebiltzarreko Lehendakari
Jaun Txit Gorenaren oniritziarekin, Gasteizen, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko urriaren zazpian.
Legeleri Nagusia,
RAMON VARELA GOROSTIAGA. Ongi deritzat,
Eusko Legebiltzarreko Lehendakaria, JUAN JOSE PUJANA ARZA.