Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapen, Erabaki eta Akordioak

Industria eta Enerjia
278

Abenduaren 27ko 240/1982 DEKRETOA, Isurpen-Katalisisaren bidezko Cracking-Antolapide bat eta Likintasuna kentzeko beste bat Petronor, S.A.-k jar ditzan, beharrezko ogasun eta eskubideezjabetzea presakorzat aldarrikatuz.

80.eko Irailaren 12an hartutako erabakiz, Enerjia-Artezkaritza

Nagusiak, Isurpen-Katalisisaren bidezko Cracking-Antolapide bat eta

Likintasuna kentzeko beste bat jar ditzarreko baimena eman zion

PETRONOR, S. A.-ri.

1.865/1980 Errege-Dekretoak, petroleoaren zatikako ekoizki arinen eta hidrokarburoetatikako kimika-gaigintzazko industria-alor batzuk zudu berezikotzat aldarrikatu zituen eta, urtebeteko epean, Dekreto horretan zehazten den jaurpidepean sartzea eskatu ahal izango dela dio bere seigarren Atalak. Zudu bereziko Enpresa gisako aldarrikapena

PETRONOR, S. A.-k eskatu ondoren, Industria eta

Enerjia-Ministeritzaren 1981.eko Azaroaren 24eko Aginduz baiezko erabakia eman zitzaion.

Hori dela eta, PETRONOR, S. A.-k, lehen aipaturiko egitasmoarekiko antolapidetza egiteratzeko, nahitaezko jabego-kentzeari eta beharrezko ogasun eta eskubideez presatasunez jabetzezko aldarrikapenari darizkien eskubideez baliatu ahal izatea eskatu zuen.

Herri-zuduzkotasunaren aldarrikapena, 152/1963 Legeko 7. Atalak dioenez, Zudu Bereziko Industriaren aldarrikapenean bertan adierazitakotzat ulertzen da.

Jabego-kentzeak eragindako lurra, Abanto-Zierbenako Udal-mugartean dago kokatuta eta 3. lur-eremuko 541 lurzatigisa aurkitzen da hori eta Industria eta Enerjia-Saileko Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzak horretarako hasitako Zehaztapidetzan aurkitzen da zehaztuta eta banakatuta, herri-argipideketara atera zela, Jabego-Kentzearen Legeko

18. Atalak eta bere Araudiko 1 7.ak ohartematen duena betez, eta horren ondorioak zehaztapidetzan bertan daudela.

Antolapidetza berriarekiko lanak egiteratzea ezinbesteko eginbeharra delako zuritzen da eragindako ogasun eta eskubideezjabetzearen presatasuna, eta bai Ontzetegien eta Ekoizki-Biltegien

Segurantza-Araudia onartzen duen 3.143/1978 Dekretoak, antolapidetzen eta kanpokoaren tartea finkatzen duen bere bederatzigarren Atalak bereziki, dioena ere bete beharrekoa delako; eragindako ogasunezjabetzearen presatasun hori, 1954.eko Abenduaren 16ko

Nahitaezko Jabego-Kentzearen Legean ohartemandakoetarako, zudu berezikotzat jotzen duen aldarrikapenean bertan adierazitakotzat ulertzen delarik.

Hori dela eta, Industria eta Enerjia-Sailburuaren saloz eta

Jaurtze-Batzordeak 1982.eko Abenduaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

ERABAKITZEN DUT:

/p>

Atal bakarra.-Nahitaezko Jabego-Kentzearen Legeko 52. Atalak eta hurrengoek diotenaren arauera, Isurpen -Katalisisaren bidezko Cracking-antolapide bat eta Likintasuna kentzekoa beste bat PETRONOR, S.A.-k jar ditzan, beharrezko ogasun eta eskubideez jabetzea presakotzat aldarrikatzen da.

Eragindako ogasun eta eskubideak Abanto-Zierbenago Udal-mugartean daude kokatuta, 3. Lur-eremuko 541 lurzatian hain zuzen, 1.532,65

m.2-ko luze-zabala hartzen dutela.

Dekreto honetan ematen diren eskubideak egiteratzeko gehienezko epea, beharrez-baimenean finkatutakoa hain zuzen, antolapidetza horiek egiteratu eta ihardunean jarri ahal izateko agindutakoa betetzearen baldintzapean dago.

Gasteizen, 1982.eko Abenduak 27. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria eta Enerjia-Sailburua, XABIER GARCIA-EGOTXEAGA.


Azterketa dokumentala