18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileak
Osasunketa eta Gizarte-Segurantza
276
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailaren 1983.eko Urtarrilaren 17ko AGINDUA, behin-behingo onartutakoen eta bazter utzitakoen zerrenda behin-betikoratuz, horiei aitortutako zerbitzuen kontaketa ere bai, eta aldibateko eran Erresumako Haur eta Ama-Medikutza Erroldean, haur-medikutza berarizkoan, lehiaketa betetzeke aldarrikatzen da.
Jaun T.A.:
Sail honen 1982.eko Uztailaren 21eko Aginduz (23ko B.O.E.),
Erresumako Haur eta Ama-Medikutza Erroldean, haur-medikutza berarizkoan hutsik utzita zeuden lan-tokiak betetzeko, lantoki-aldaketarako agizko lehiaketa-deia egina izan zen, dei horretan lan-toki horien zerrenda agertzen zelarik.
Lehiakideen eskabideak aztertu ondoren eta deialdian zeuden araupideei atxikiz.
Sail honek horrako hau erabakitzen du:
1. Sail honen 1982.eko azaroaren 10eko aginduz (24ko B.O.E.) erabakitako onartutako eta bazter utzitako lehiakideen behin-behingo zerrenda, behin-betikoratzea.
2. Eskatzaileek nahiagozko beste batzu eskatu zituztenez gero, deigarrizkoak betetzeke aldarrikatzea.
3. Agindu honen aurkako goradei eta zuzenketa-eskeak.
3.1. 1 idazatian agindutakoaren aurka, doakienek, Agindu hau argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hilabete bateko epearen barruan, Sail honen aurrean, lehengoratze-eskea sartu ahal izango dute.
3.2. 2 idazatian agindutakoaren aurka, doakienek, Agindu hau argitaratutako egunaren biharamunetik hasi eta hamabost lan-eguneko epearen barruan zuzenketa-eskea sartu ahal izango dute.
Jakin dezazun eta ondorioetarako diozut Jaun T.A. horri. Jainkoak gorde zaitzala.
Gasteiz, 1983.eko Urtarrilak 17.
Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua. ZERBITZU ARTEZKARI JAUN T.A.