Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 1983ko otsailaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileak

Hezkuntza
274

Hezkuntza-Sailaren 1983.eko Urtarrilaren 11ko AGINDUA, Euskal Herrian hutsik dauden lantokiak betetzeko Batxillerreko Atxikitako Irakasle-Saileko lantoki-aldaketarako lehiaketarako deia eginez. (Hutsen Zuzenketa. )

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1983.eko Urtarrilaren 17ko 7garren Alean sartutako aipatutako Aginduan, zenbait huts egin denez ohartutá, dagozkien zuzenketak ematen dira ondoren:

-177garren orrialdean, Oharretan, bigarrena honako honetaz ordezkatua izan behar du: "Bigarrena, 1.1 eta 1.2 zatietan, urteko hilabete-zati bakoitzagatik, 0,20 puntu gehituko dira. 2.1 eta 2.2 zatiei dagozkienetarako osatu gabeko urteetako hilabete bakoitzagatik, 0,20 eta 0,10 puntu gehituko dira hurrenez-hurren. Besteetan, ez da urte-zatiegatik punturik emango. , -177garren orrialdean, Oharretan, honako hau gehitu behar da:

"Zazpigarrena.-1.1 eta 1.2 zatietako ondorioetarako, lehiaketari dagokion irakaslegoan iharduneango egoeran egindako zerbitzuak hartuko dira kontutan; eta Epailaren l4ko 9/1980 Legeko 1 eta 2 Ataletan, Erresumako Herri-lanariei buruzko Legeko 43, 1,a)-n, Abenduaren 14ko 41/1978 Lege-Erregedekretoko lehenengoan, Ekainaren 9ko 20/1982 Legeko Erabaki Gehigarrietako lehenengoan eta Otsailaren 27ko 4/1981 Lege-Erregedekretoko bosgarrenean aipatzen diren aukeraz baliatuz Erresumari egindako zerbitzuak eta bai esandako 5garren Atalean aipatzen diren antzekoak Autonomia-Elkarteren bati egindakoak ere hartuko dira kontutan.

Zortzigarrena.-1,3 eta 1.4 zatietan aipatzen diren zerbitzu-urteak ez dira kontutan hartuko, 1.2 zatian aipatzen direnekin batera egindakoak izan zitezenean".


Azterketa dokumentala