Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 1982ko abenduaren 16a, osteguna


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Euskal Autonomia Erkidegoko Xedapen Orokorrak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1956

Azaroaren 24ko 11/1982 LEGEA, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen guztizko diruegitamuak onartzen dituen Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 eta 37.1 atalak aldatzezkoa.

Euskadiko Herri osoari, Legebiltzarrak Azaroaren 24ko 11/1982 Legea,

Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuak onartzen dituen Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35 eta 37.1 atalak aldatzezkoa, onartu duela jakinarazten zaio. Beraz, hori bete eta betearazi dezatela agintzen diet Euskadiko herritar guztiei.

Gasteizen, 1982garreneko Azaroaren 24an. Lehendakaria,

CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA.

Diruegitamuei dagozkien dirubideak egiteko behin-behingo modu bat bilatzea ezinbesteko behar eta luzaezineko eginkizun gertatzen zenez gero, Jaurlaritzak, gaur Epailaren 24ko 3/1982 Lege bilakatu den

Autonomia-Elkartearen 1982-garrenerako Guztizko Dituegitamuen

Lege-Egitasmoa bidali zion Legebiltzarrari, horren 35 eta 37.1

Atalean Kondaira-Lurraldeek dagozkien diru-ekarketak egiteko modu batzuk jartzen ziren.

Lege-Egitasmo hori bere bideak egiten ari zela, eta osoko bilkurako aldian zegoela, hain zuzen, Jaurlaritzak esandako Atal hoiei aldaketa batzuk egin nahia adierazi zuen, Euskadi osoaren zuduak eta bere

Kondaira-Lurraldeenak ere horrekin hobeki bermatuta gelditzen zireneko ustean.

Araudi-mailako eragozpenak zirela eta Lege-Egitasmoa onartu baino lehen aldakuntza hoiek sartzeko biderik egon ez zenez gero

Jaurlaritzak, indarrean dagoen Lege-Erapidetzak aitortzen dion legegintza-arioa erabiliz, Eusko Legebiltzarrari eztabaidatu eta onar dezan aurkeztu, eta honek honako

LEGE hau onartzen du.

Lehenengo Atala.-Epailaren 24ko 3/1982 Legearen 35garren Atala aldatu egiten da, horren ordez honako hau jarriaz: "35garren Atala.-

Kondaira-Lurraldeen 1982.eko ekonomia-urteango ekarketak.

Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuetan eginda dauden diruizendapen guztiei erantzuteko Kondaira-Lurraldeek 1982garreneko ekonomia-urtean ekarri beharrekoak honela zehaztuko dira:

1. a) Atal honen 2garrenean agintzen denaren kaltetan gabe,

Kondaira-Lurralde bakoitzeko Probintziarem Irabazi Erabilgarriaren

1981garrenerako haztapena erabiliko da ekarketetarako irizpide gisa; honek honako ehuneko hauetako ekarketak ematen ditu:

-Arabak............................... ehuneko 13,05763 -

Gipuzkoak........................... ehuneko 33,31001 -Bizkaiak.............................. ehuneko 53,63236 - Autonomia

Elkarte osoak ....... ehuneko 100,00000 b) Kondaira-Lurralde guztiek

Autonomia-Elkartearen

Diruegitamuetarako guztira ekarri beharreko berrogeita hamalau mila zortzirehun eta larogeita hamabost miloe eta berrogeita hamairu mila peseten ehuneko hoiek aterako dira, hurrengo c) zatian esaten den salbuespenarekin.

c) Diruegitamu hauetan Autonomia Hertzainaren gastutarako sartuta dauden bi mila ehun eta hirurogeita hamahiru miloe, bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila pesetekiko a) zatiko ehunekoak heurak aterako dira hasteko.

39garren Atalean agintzen denez, diru-zenbateko horretan berri-berritako ezarketetango gastu izan eta behin-behingoan mila hirurehun eta hirurogeita hemezortzi miloe bederatzirehun eta hirurogeita hamabi mila peseta jotzen duen zatia, Kupoaren Bitariko

Batzordearen 1981.eko Abenduaren 28ko erabakiak dionez aldakorra izango da.

Autonomia-Elkarteak Hertzainagatik urtean eskuratu ditzan diruen guztizkoa, horren eretzean eta esandako Erabaki hori oinarri dela

Foru-Diputazioek Erresumari 1982gatrenean ordaindu beharreko kupotik kendu ditzaketenak heurak izango dira.

d) Atal honen 3.ean ohartemandakoaren kaltetan gabe, Arabako

Foru-Diputazioak, b) eta c) zatietan esandako diru-zenbatekoan dagozkion ehunekoak atera ondoren bi mila bostehun eta hogeita bi miloe, bederatzirehun eta berrogeita zazpi mila peseta beheratuko ditu, Erresumak Autonomia-Elkarteari eskuratu eta horren ordez

Arabako lurraldean Diputazioak nekazaritzaren, mendien, abelazkuntzaren, errepideen, eta Erresumak, zehaztu gabe, eta orain indargabetuta dagoen Arabarekingo Ekonomia-Itunea onartzezko

Azaroaren 26ko 2.948/76 Errege-Dekretoaren 18.1 Atala egiteratuz

Diputazioarekin egindako hitzarmenetan gastu ordezkagarritzat aitortutako beste alor batzutan egiteratzen diharduen zerbitzuegatikako ordain gisa.

Araban ordain horren gai diren zerbitzu hoiek Gipuzkoako eta Bizkaiko

Kondaira-Lurraldeetan Jaurlaritzak egingo ditu, Diruegitamu hauetango diruizendapenen pentzutan.

e) Orobat Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru-Diputazioek, b) eta

c) zatietan esandako diru-zenbatekoen bakoitzari dagokion ehunekoa aterata eman dezanari, Ekonomia-ltunearen ondorioz heurek egiteratzen diztuzten Herriogasuntza eta Lege-Sailaren zerbitzuen gostea kenduko diote. Goste hori, eskuratutako agintepide horri erresuma-mailan jarritako balioaren ehuneko 6,24koa aterata zenbatuko da. Horrela ateratzen diren mila hirurehun eta hamazazpi miloe bederatzirehun eta larogeita hamazazpi mila pesetei Atal honen a) zatian dauden ehunekoak atera, eta honako beherapen hauek ateratzen dira

Foru-Diputazio bakoitzarentzat:

- Araba................................. 172.099.000 Peseta -

Gipuzkoa ............................ 439.025.000 Peseta - Bizkaia ............................... 706.873.000 Peseta -

Guztira............................... 1.317.927.000 Peseta

2. Jaurlaritzak izendatutako hiru kidek eta Foru-Diputazio bakoitzak izendatutako batek osatutako Eusko Jaurlaritzaren eta

Foru-Diputazioen arteko Bitariko Berdineango Batzorde batek zehaztuko ditu, gehienerako bi hilabeteko epearen barruan, eta bere kideen erabateko gehiengoz hartutako erabakiz, honako alderdi hauek:

a) Aurreko 1.eko a) letran aipatzen diren 1982.eko ekarketei buruzko azken irizpideak.

b) Aurreko 1.eko d) zatiak dionaren arauera Arabako Foru-Diputazioari azkenean 1982.erako aitortu behar zaizkion ordainak.

3. Bitariko Berdineango Batzordearen Erabakiak Atal honen 1.ean behin-behingorako jarritako ordainekiko iritziak eta zenbatekoak aldatzea gertatuko balitz, Eusko Lege-biltzarrera eramango litzateke, onar dezan.

Onarpen hori osoarekiko eztabaidaketa eta boto-emate baten bidez egingo da, zatikako inolako ezein zuzenketa-eske egiterik ez dagoela.

Eusko Legebiltzarrak Erabakiei uko eginez gero, bat ez etortze horren arrazoiak adierazi eta saloa Bitariko Batzordeari bidaliko dio, berriz aztertu eta eztabaidatu dezan.

Bitariko Batzordeak aurreko 2.ean esandako epearen barruan erabakirik ez hartzea gertatuz gero, Batzordeak bertako kideen jarreraren arrazoiak emanez, Jaurlaritzari, honek bat ez etortzearen gai den auzia Eusko Legebiltzarraren azken erabakiaren esanera jarri dezan, dagokion txostena igorriko dio.

Erabakia Lege honetako irizpideekin bat badator, Lege-biltzarreko

Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari berehala jakinaraziko zaio.

4. 36garren Atalean jarritako epetan aurreko 3.ean ohartemandakoa bete dedinerarte eta ondorengo kontu-garbitasunaren kaltetan gabe gerokoaren pentzutango aintzin ordainketak egin ahal izateko, Atal honen 1.ean dauden behin-behingo irizpideak erabiliz Foru-Diputazio bakoitzarentzat atera dedin zenbatekoa kontatuko da.

5. Atal honek ez du Autonomia-Elkarte osorako Erakunde eta

Kondaira-Lurraldeen arteko harremanak araupetuko dituen Legea baldintzapetzen."

2garren Atala.-Esandako Lege honen 37garren Ataleko 1 zatia aldatu egiten da, horren ordez hau jartzen dela:

"37.1 Atala.-Hasiera baterako Lege honen 35garren Atalean zehaztuta gelditu diren Kondaira-Lurraldeen ekarketei, Autonomia-Elkarteak

Etresumaren agintepide eta/edo zerbitzu berriak beretzakotuala, agintepide eta/edo zerbitzu hoiei erresuma osoan dagokion guztizko diru-izendapenaren eta Kupoaren Legeak edo, horren ezean,

Ekonomia-Itunearen Zazpigarren Behin-behingo Erabakian jarritako eratxikipen-ehunekoaren arteko biderketa egin eta atera dedina gehituko zaie, gehitze hoien hiru Kondaira-Lurraldeetarako zenbatekoa

Erresumarentzako guztizko kupoa gutxitu beharrekoa bera dela. Horrela zehaztutako gehitze hoietako bakoitzaren zenbatekoa

Kondaira-Lurraldeen artean banatuko da, esandako 35garren Atalaren a) zatian dauden ehunekoen arauera.

Foru-Diputazioek, Lege honen 36.1 Atalean jarritako epe-egunetatik horretzazko eratxikipen-Lege edo Dekretoan argitaratu dedin eguna baino beranduago gerta daitezenetan egiteratuko dituzte ekarketa hoiek, zati berdinetan edo, bestela, osorik, argitalpen-egun hori

Atal hartan jarritako azkenezko epe-muga baino beranduago egitea gertatuz gero, argitalpen-egun horretatik hasi eta hamabost egutegi-eguneko epearen barruan."

3garren Atala.-Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean.

LAN-SAILA


Azterketa dokumentala