Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 1936ko urriaren 9a, ostirala


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

II. Errepublikako Eusko Jaurlaritza

Euzko Jaurlaritzaren Lendakaritza
15

Euzkadi'ko bitarteko-Jaurlaritzaren aitorpena.

España'ko Erkal-Lagi-Batzak daun Euzko-Araudijaren aginbien-indarrez erri-gurarijak sorterazi daun bayeztu bitarteka Jaurgo onek bein egitarabako atal-buruban urtenenak errijari azaldu gura dautsoz

Jaurguan dagozan alderdi gustijak jota bete-betian guda-jaurgua dan onek uste daun lez atal orrek eztabe beste elbururik garaipen osua lorrtuteko gurari gurenena eta betirako bakia jarri ta indartutia baño.

Beraz:

Euzko-gixonen eskubidiak nai berezikuak nai gixartekuak ondo begiratu ta zainduko dauz eta beraz España'ko Lagi-Batza barruban iraunik.

Zinismen-agertzeak eta uskurtz-bazkunen azkatasuna onetariko bazkidien eta euren ogasunen baitintasuna be bai.

Lagi-aurkako erriketa egipenetatik sortuko diran erantzun-biarkixunetatik azkatuteko bidia ezta ixango uskurtzakerakiko ZERA.

Lendakari ta zaintza-landola bidez bein-beingo euzko jaurguak txango daun gudearen zuzentza nagosija, agintza bakarra imiñiko dau eta len baitien gudal-zuzentza-lagi batz-arauz gudaroztiak gudari-lagipetuko dauz.

Gudari-lagije onetan sartuko dira salerosle ontzidi eta gudarekiko ekintza gustijak.

Euzko-jaurguak erri-bakia gogoz zainduko dau, eta biarrekua ixan ezkero azkenerañoko bidiak eta lagi atazkuak eurak be arrtuko dauz.

Gudarozte-atzeko erri-gixonak arduraz zainduko dauz edozein erako zalataldijak zuztraitik kenduta.

Geure lagi-arauzko erri-zainketarako oztia, gaurko bixipidiari yaokanez erailkor eralduba lenbait-len ixentauko dabe.

Laterrijak gixarte-lagijetan zaintzen daunak gitxijenez zaindurik, jaurguak gixartian agirizko aurrerakuntzea dikupran erriketa erabillliko dau, jakiñik gixon gustijak euren lan ogsun eta adimen-egipenakaz aberrijaren nasaitasunari lagundu bihar dautsela, eta gixonok ordañez gixarte-ogasunak artzeko eskubidia ixango dabe.

Euzko-jaurguak, beraz, lagilliai lagunduko dautse dirutzara, txindi-irabaziketara eta lan-zuzentzetara eldu dagixan, eta biarrezkua ixan ezkero lan-gayak erriratu ta beragandu be egingo dauz garaipena lenbait-len lortuteko.

Alegiñak egingo dauz langilliai irabazpide-kalterik ez egiteko eta salerosle ta lagintzari txikija egiz zainduko egingo dauz.

Langilleen oporketarik ixan ezdedin erri-lanak ikasi ta zabaldu egingo dauz, eta aberastasun eta lan-bidiak erreztu egingo dauz.

Agintarijak lagipetuko dabez irabazi ta sautu-bidiak eta aberri-barruban saleroste-neurrijak berak jarriko dauz.

Gixarteko itunben-arauz migadoñak lagipetuko dauz, eta lurrak eta etxiak derabillezanal jotia erreztuko dau, bertoko erki-bazkuna erabilli dabezan azkatasun-arabak jarraiturik.

Gaurko egunak eskatuten dabezan lan aundijak aurrera eruateko bein-beingo zergatija egingo dau. Berau egiteko zerga-lagijak kontuan eukiko dauz, euroi beti aurerantz eragiñaz. Gaurko matxinada au ekarri dauskuben notin eta bazkunai txindi-zigor gogorrak jarriko yakez.

Erriketa ta gudarekiko espetxeratuben egokerea zuzenduko dau, ainbat lenen lagijak ipiñiriko erri auzitegiperatuta.

Erri-lanarijen maillak artez azterturko dauz, Erkalaganako leyaltasuna gustijon onerako begiraturik.

Euzko-gizaki biarrtsubei, ikasketa erdi nausiko maiak, gaitasun eta zaletasuna baño beste baldintza barik baituratuko yake.

Erri-irakaskintza gayetzazko laterkera-biarkunak bete ezkero ikastola gustietan eta ikasle-mailla gustijetan be, irakaskintza azkea ta euzkerea erabiltia lagipetuko da.

Erkalari eta Euskadi'ri begirapena opa dioten laterri guzietako semeak eta beroien ordezkaritzaren jabe diranak ongi ikusiak izango dira, guda-ekintzaren aurka jartzen ez diran bitarean. Artu-emanak lagunkiako eramango ditu demokrazi-zale diran erriekin. Arreago, berriz euzkatarrak saildurik bizitzen arkitzen diranekin.

Azkenik, bitarteko jaurlaritzak, orainaldian bigiak jo-irik dituala, gure erko gudariei begirapen berezi bat aitor die. Erakuntza obeagotzea eta guda-lekuan dabillen gudariei, kutunki begiratzea ardura aundiz artu du: errikide berezienak beroiek bait-dira. Beraz, bijoakie beroiei agur samur eta biozkor bat, erri osoaren izenean.

Ea lenbait-len euzko lurrak berriro gureganatzen ditugun. Ea garaipena, azkatasun zaleon ezkuetara betirako ekartzen degun.

Gernika'n 1936'gn urrillaren 7'an.

Agirre'tar Joseba Andoni, bitarteko-jaurlaritzaren, Lendakari eta

Guda Burukidea.- Monzon'dar Telespor, Erri-zaintza-Burukidea.-

Toyos'dar Jon, Lan eta Atzera aurrera zaingoaren

Burukidea.- Leizaola'tar Josu Mirena, Zuzentza eta Jakintza zaingoaren Burukidea.- Gracia'tar Jon. Gizarte-laguntza zaingoaren

Burukidea.- Aldasoro'tar Erraimunda Mirena. Salerosketa-Orniketa anigoaren Burukidea.Astigarrabia'tar Jon Erri-lan Zaingoaren

Burukidea.- Aznar'tar Jagoba, Gintza zaingoaren Burukidea.-

Espinosa'tar Alfredo, Osasun zaingoaren Burukidea.


Azterketa dokumentala