2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
37
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasuneko sailburuordearen ebazpena jakinarazteko dena; ebazpen horren bidez, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren B-1/2024-AD zehapen-prozeduran aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
2024ko azaroaren 8an, Osasuneko sailburuordeak ebazpena eman zuen interesdunak 601 euroko isuna ezarri zion ebazpenaren kontra aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko. Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarri zion isuna osasun-araudiko arau-hauste bat egiteagatik.
30599283Z NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi aipatutako ebazpena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Legezko ohartarazpenak:
Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Nolanahi ere, egoki iritzitako beste edozein errekurtso ere aurkez daiteke. Espedientea Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan ikusi ahal izango da (Bilbao, Recalde zumarkalea 39 A, 5. solairua – Aholkularitza Juridikoa).
Ohartarazten da isun-zehapenaren zenbatekoa epe honetan ordaindu beharko dela: ebazpenaren jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, edo, hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken egunera bitartean egiten bada, jakinarazpena jasotzen den egunetik hurrengo bigarren hilaren 5era arte, edo, hil horren 5a balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Ordaintzeko modua: ordainketa-gutuna eskatu behar da Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (lehenago aipatutako lekuan).
Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez egingo da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2024ko abenduaren 10a.
Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.