Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
28

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2025eko otsailaren 8an egingo den ehizatzeko gaitasun-azterketaren tokia Gipuzkoako Lurralde Historikorako.

2024ko azaroaren 25ean, EHAAn argitaratu zen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2024ko azaroaren 14ko Ebazpena, ehizatzeko gaitasun-azterketen 2025erako deialdia egiten duena.

Aldatu egin da 2025eko otsailaren 8an egingo den azterketaren tokia Gipuzkoako Lurralde Historikorako.

Horiek horrela, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko otsailaren 8an egingo den ehizatzeko gaitasun-azterketaren tokia aldatzea Gipuzkoako Lurralde Historikorako. Horrenbestez, taula honetan ageri dena izango da:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala