Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
27

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 12koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, hirugarren herrialdeetan mahastizaintza eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Ikusi da Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren 8. oinarriaren 2. paragrafoa. Agindu horren bidez, hirugarren herrialdeetan mahastizaintzako eta ardogintzako esku-hartze sektorialaren programa (ISV Sustapena) sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen 2025erako deialdia egiten da. Hau ezartzen du:

«Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da. Hiru bokalek osatuko dute, eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira. Horietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste biak elikagaien industrien arloko zuzendaritza eskuduneko teknikarien artean aukeratuko dira, eta aipatutako zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria eta batzordeburua izendatuko dira. Ordezko pertsonak ere izendatuko dira Balorazio Batzordeko kide guztientzat, zuzendaritza horretako teknikarien artean aukeratuta. Balorazio Batzordearen osaerari buruzko ebazpena EHAAn argitaratuko da, Batzordea eratu aurretik.»

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua ikusi da, non Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila kentzea eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila sortzea ezartzen baita.

EBAZTEN DUT:

Hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide. Batzorde horrek laguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatuko ditu, 2024. ekitaldirako, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2024ko uztailaren 30eko Aginduaren bidez deituta. Agindu horren bidez, 2025. urterako, Mahastizaintzako eta Ardogintzako Sektoreko Esku-hartzearen Programa (ISV Sustapena) hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta komunikatzeko laguntzen deialdia egin zen. Halaber, egindako ebaluazioa zehazten duen txostena emango du, eta behin-behineko ebazpen-proposamenean oinarrituko da:

Aurrekoaren arabera, hauek osatuko dute Balorazio Batzordea:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Enpresa Programaren arduraduna (titularra).

Maria Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (ordezkoa).

Batzordekideak:

Nora Beltrán de Otalora Errasti andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (titularra).

Yon Loinaz Mariezkurrena jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (ordezkoa).

Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Borja Martínez de Antoñana Saenz de Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 12a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

IKER IGLESIAS EGUIA.


Azterketa dokumentala