2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 3 orri.)
- EPUB (183 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
24
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita toki-erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan, gazteak kontratatzeko 2024ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, kontuan hartuta Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak xedatutakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira laguntzak emateko ebazpenak. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea toki-erakundeek, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 EGF Plus Programaren esparruan, gazteak kontratatzeko laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia entitate autonomo honen Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez onartu zen 2023ko azaroaren 24an egindako bileran (2023ko abenduaren 4ko EHAA, 231. zk.). Ebazpen honen eranskinean, onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da.
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatu dituztela dirulaguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Lan Aktibazioko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.