Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
22

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Kulturako sailburuordearena, 2024-2026 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak emateko dena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez (ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 112. zk.), 2024-2026 aldirako Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko dirulaguntzak arautu eta horietarako deialdia egin zen.

2024ko urriaren 31n, Kultura Ondarearen zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen, aipatutako aginduan ezarritako balorazio-irizpideak eta jasotako eskabideak baloratzeko eratutako balorazio-batzordeak egindako aktaren edukia kontuan hartuta.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean adierazitako eskabideak, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatzen diren pertsona eta erakunde eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoen arabera. Diruz lagun daitekeen zenbatekoa da, aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, dirulaguntza aginduaren 2. artikuluaren arabera diruz lagun daitekeena.

Hirugarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea III. eranskinean zehazten diren pertsona eta erakundeei, bertan zehaztutako arrazoiengatik.

Laugarrena.– Onuradunak dirulaguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Diruz lagundutako jarduera guztiak amaitzeko gehieneko epea 2026ko azaroaren 30a da, agindu arautzailearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera. Hala ere, diruz lagunduko diren jarduerak hasita egon beharko dira edo hasi beharko dira 2024ko ekitaldiaren barruan.

Dirulaguntza aginduaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ordainduko da.

Emandako dirulaguntzen justifikazioa eta likidazioa Aginduaren 24. eta 25. artikuluetan xedatutakoaren arabera egingo dira, eta, nolanahi ere, diruz lagundutako jarduerak justifikatu egin beharko dira, gehienez ere:

– 2024an gauzatzekoak diren jarduerak: 2024ko abenduaren 15a barne.

– 2024-2025 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2024an gauzatutako jarduerak, 2024ko abenduaren 15a barne; 2025ean gauzatutako jarduerak, berriz, 2025eko abenduaren 15a barne.

– 2024-2026 epealdian gauzatzekoak diren jarduerak: 2024an gauzatutako jarduerak, 2024ko abenduaren 15a barne; 2025ean gauzatutako jarduerak, 2025eko abenduaren 15a barne, eta 2026ko azaroaren 30era arte gauzatutako jarduerak, 2026ko abenduaren 15a barne.

Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko, eskabidearekin batera aurkeztu den aurrekontua hartuko da ardaztzat, eta, horrekin batera, Aginduaren 23. eta 24. artikuluetan ezarritako gainerako alderdiak.

Bosgarrena.– Agindu honen babesean eman beharreko dirulaguntzak zatika ordainduko dira, era honetan:

– Lehenengo zatian, emandako dirulaguntzaren herena ordainduko da, behin 19 a) artikuluan aipatutako epea igaro ondoren, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

– Gainontzekoa ebazpen honen II. eranskinean ezarritako zatikatzearen arabera ordainduko da, gastua justifikatu ondoren.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, herritar orok horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.

I. ERANSKINA
ONARTU EZ DIREN ESKABIDEAK

I.1.– Deklaratutako Kultura Ondasun ez diren elementuei buruzko jarduerak direlako, eta deklaratzeko espedientea ere ez dutelako ireki, 6/2019 Legearen 9. eta 10. artikuluetako edozein kategoriarekin (Aginduaren 2. artikulua):

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala