2. zk., 2025eko urtarrilaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
19
AGINDUA, 2024ko abenduaren 13koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena. Agindu honen bidez, goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia ebazten da.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 5eko Aginduan xedatutakoaren arabera (2024ko azaroaren 15eko EHAA, ostiralekoa, 223. zk.), zeinaren bidez sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen baita, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Iñigo Durana Ibañez jauna izendatzea Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari (520010 kodea, 191 dotazioa).
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko urtarrilaren 7tik bertatik aurrera izango ditu ondorio administratibo eta ekonomikoak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, jakinarazpena jaso eta hilabeteko apean; bestela, administraziorekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administraziorekiko auzien epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko apean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.