235. zk., 2024ko abenduaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5531
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 340/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 4 zenbakiko Epaitegian, Ernesto Sánchez López jaunak administrazioarekiko 340/2024 auzi-errekurtsoa jarri du –Prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari da– Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakiaren kontra, zeinak gaitzetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 474/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren eranskinean zerrendatuta dauden esleipendunen izendapena Emagina kategorian).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 25a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.