235. zk., 2024ko abenduaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5530
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 363/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, Javier Antonio Goñi Gonzálezek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du –zehazki, 363/2024 prozedura laburtuko izapideen bidez bideratzen ari da–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko ekainaren 17ko Erabakiaren aurka. Erabaki horrek honen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa gaitzetsi zuen: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 597/2024 Ebazpena, zeinaren bidez argitaratu ziren hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta txanda irekiko destinoen esleipena Ofiziala kategorian (Mantentze-lanetako Ofizialen lanpostu funtzionalak), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 22a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
MAITEDER MIELGO RUBIO.