Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4598

IRAGARKIA, 2024ko irailaren 12koa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzarena, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan unibertsitateaz kanpoko ikasketak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzen deialdietako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenei buruzko jakinarazpenena.

Ezinezkoa izan da aipatutako errekurtsoen zenbait ebazpen zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetan, unibertsitateaz kanpoko ikasketak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian (2021-07-23ko EHAA eta 2022-07-15eko EHAA, hurrenez hurren), aipatutako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenen testu osoa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (helbidea: Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria-Gasteiz; telefono-zenbakia: 945 018284).

Ebazpen horiek amaiera ematen diote administrazio-bideari, eta, berorien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Horren berri ematen da, I. eranskinean (2021-2022) eta II. eranskinean (2022-2023) adierazitako interesdunek jakin dezaten, eta jakinarazpentzat har dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 12a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.

I. ERANSKINA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala