Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4590

IRAGARKIA, 2024ko irailaren 3koa, Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, lan-arloko zehapen-prozeduretako eteteen jasotzeak jakinarazteko dena.

Saiatu izan arren, ezin izan dira Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkariaren eteteen jasotze-jakinarazpenak egin eranskinean adierazten diren lan-arloko zehapen-prozeduretan. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, honako iragarki hau argitaratzen da.

Eranskinean agertzen den interesdunak hamabost egun izango ditu –iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita– alegazioak aurkezteko, eta, epe horretan espedientea eskuragarri izango du Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko Lurralde-Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, 7, 48011-Bilbao).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2024ko irailaren 3a.

Lan eta Gizarte Segurantzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

VERÓNICA FERNÁNDEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala