Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
4588

AGINDUA, 2024ko irailaren 5ekoa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira honako agindu hauetan aurreikusitako aholku-batzorde espezifikoetako bokalak: Agindua, 2024ko maiatzaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktorego aurreko programako laguntza berrien eta laguntza-berritzeen deialdirako oinarriak, 2024-2025 ikasturterako; eta Agindua, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdiak egin eta arautzen baitira Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako doktoretza-ondoko Programarako laguntzak eskatu nahiz berritzeko, 2024-2027 denboraldirako.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 14ko Aginduaren bidez (2024ko maiatzaren 23ko EHAA 100. zk.), doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoratu aurreko programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2024-2025eko ikasturterako.

Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 21eko Aginduaren bidez (2024ko maiatzaren 30eko EHAA 105.zk.), ikertzaile doktoreentzako doktoratu ondoko hobekuntza-programako laguntza berriak eta laguntza-berritzeak erregulatu ziren eta laguntza horien deialdia egin zen 2024-2027ko ikasturterako.

Bi deialdien oinarriek ezartzen dutenez, laguntza berriak emateko prozedura lehiaketaprozeduraren bidez egingo da. Horrela, aholku-batzorde espezifikoek eskatzaileak baloratuko dituzte. Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak izendatuko ditu aholkubatzordeetako kideak, eta kide horiek ikasketa- eta ikerketa-eremuan entzute handiko pertsonak izango dira, Zientziaren Euskal Sistematik kanpo jarduten dutenak.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako pertsonak bokal izendatzea ikertzaileen prestakuntza- eta hobekuntza-programetarako (doktoreak eta ez doktoreak) 2024-2025eko ikasturterako eskabideak ebaluatuko dituzten aholku-batzorde espezifikoetan. Hezkuntzako sailburuaren 2024ko maiatzaren 14ko eta 21eko aginduen bidez egin da programa horien deialdia.

Bigarren artikulua.– Zerbitzu-gastuak kuantifikatzeko erabilitako moduluak agindu honen II. eranskinean ezarrita daude.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 5a.

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,

JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.

I. ERANSKINA

1. arloa: Lurraren Zientziak.

Mercedes Suárez Barrios

Tomás Martín Crespo

Hector Perea Manera

2. arloa: Fisika eta Espazioaren Zientziak eta Ikerketa Espezifikoa.

Agustina Asenjo Barahona

Reinaldo García García

Antonio Urbina Yeregui

3. arloa: Matematikak.

Miguel Ángel González León

Juan Manuel Peña Fernández

Victor Manero García

4. arloa: Kimika.

Gemma Triola Gillem

María Teresa Fernández Fernández-Arguelles

Mariella Moldovan Feier

5. arloa: Funtsezko Biologia eta Sistemena.

Carme Gallego González

Dolores Solís Sánchez

María Sacristán Martín

6. arloa: Biomedikuntza.

Merce Masana Nadal

María Gloria Molero Martín-Portugués

Luis Mariñas Pardo

7. arloa: Medikuntza Klinikoa eta Epidemiologia.

Laura Torres Collado

Vicente Martín Sánchez

María José López Espinosa

8. arloa: Landare eta Animalia Biologia, Ekologia eta Ingurumena.

Paula Sánchez Marín

Marcos Egea Gutiérrez-Cortines

Alberto Luis Velando Rodríguez

9. arloa: Elikagaien Zientzia eta Teknologia. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza.

Carmen Jarén Ceballos

José Iriondo Alegría

Antonio Javier Ramos Girona

10. arloa: Teknologia Mekanikoak eta Ekoizpenerakoak.

Esther Puertas García

Rena Chengxiang Yu

Juan José Rodenas García

11. arloa: Komunikazio, Konputazio eta Elektronikaren Ingeniaritzak.

Julián Fernández Navajas

Marcelino Lázaro Quevedo

Jaime Ramirez Rodriguez

12. arloa: Arkitektura, Ingeniaritza Zibila, Eraikuntza eta Hirigintza.

Helena Coch Roura

Carlos García Vázquez

Federico Soriano Peláez

13. arloa: Hezkuntza Zientziak. Psikologia eta Ikerketa Espezifikoa.

Encarnación Sánchez Lissen

Jesús Valverde Berrocoso

Bartolomé Rubia Avi

14. arloa: Gizarte Zientziak.

Nuria García Muñoz

Francesc Xavier Ballart Hernández

Rodrigo Pardo García

15. arloa: Zuzenbidea.

María José Morillas Jarillo

Ascensión Elvira Perales

Francisco Jesús Carrera Hernández

16. arloa: Ekonomia.

Mercedes Sánchez García

Gloria Jarne Jarne

Inmaculada Villanúa Martín

17. arloa: Filologia eta Filosofia.

María Mar Cerezo Lallana

Anna Pineda

Luis Alberto Lázaro Lafuente

18. arloa: Historia eta Artea.

Manuel Alcaraz Castaño

Diego Caro Cancela

Juan Albarrán Diego

II. ERANSKINA

Ikertzaileak prestatzeko eta hobetzeko laguntza-eskaeren aholku-batzorde espezifikoetako kideentzako zerbitzu-sariak, 2024-2025eko ikasturtekoak, honela banakatuta daude:

1.– Aholku-batzorde espezifikoetako bokal bakoitzarentzako zerbitzu-sariak hauek izango dira: 300 euroko zenbateko finkoa eginiko ebaluazio-lanegun bakoitzeko –osoa edo zati bat–, eta 20 euro ebaluatutako eskabide bakoitzeko. Zerbitzu-sariek PFEZagatiko atxikipena dute.


Azterketa dokumentala