Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2024ko urriaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4582

EBAZPENA, 2024ko irailaren 24koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariarena, adierazteko agortu egin dela, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, langabetuak gaztelaniaz alfabetatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2024. ekitaldiko aurrekontu-kreditua.

2024ko maiatzaren 29an Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez argitaratu zen langabetuentzako gaztelaniaz alfabetatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen 2024-2025 urteetarako deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Deialdiaren 1.2 artikuluak laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa jakinarazten du.

Aipatutako deialdiaren 7.2 artikuluak xedatzen duenez, dirulaguntza emateko ebazpenak, diruz lagun daitekeen jarduera bat datorrela egiaztatu ondoren, dokumentazio osoa behar bezala betetzen dela egiaztatu ondoren, eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, hurrenkeraz emango dira, hots, espedienteak osorik burututa dauden ahala, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Artikulu horrek ezartzen du, halaber, agortuz gero, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpen baten bidez, EHAAn argitaratuko dela laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak agortu direla, eta, beraz, ukatu egingo direla burutzeke dauden eskabideak.

Aurrekontu-zuzkidura agortuta dagoela, eta dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar denez publizitatearen printzipioa, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea agortu egin dela, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan, langabetuak gaztelaniaz alfabetatzeko prestakuntza-ekintzak egiteko dirulaguntzen deialdia finantzatzera bideratutako 2024. ekitaldiko aurrekontu-kreditua, 2024ko uztailaren 9an, 13:10ean aurkeztutako espedientearekin batera.

Bigarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko irailaren 24a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendaria,

JUAN CARLOS IBARROLA SÁENZ DE UGARTE.


Azterketa dokumentala