191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (151 KB - 3 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4514
EBAZPENA, 2024ko irailaren 11koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko idazkari nagusiarena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus» ikasketa plana, ondorengo unibertsitateen artean antolatua: Universidad de Oviedo; la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea; Galway Mayo Institute of Technology (Irlanda); Göteborgs Universitet (Suedia); Sorbonne Université (Frantzia); Universidade do Algarve (Portugal); Universiteit Gent (Belgika); Universitetet i Bergen (Norvegia); Universitá Politecnica delle Marche (Italia); Université Côte d'Azur (Frantzia) eta Université de Bretagne Occidentale (Frantzia).
Unibertsitateen Kontseiluak 2022ko urtarrilaren 26ko erabakiaren bidez ikasketa plana egiaztatzea lortu zen eta bat etorrita urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak 25. artikuluan xedatutakoarekin (egun indarrean dagoen idazkeran), eta ikasketak Asturiasko Printzeko Autonomia Erkidegoan ezartzeko baimena emanda Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 27an hartutako erabakiaren bidez (2022ko ekainaren 22ko BOPA) eta Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak emandako ebazpenaren bidez (2021eko abuztuaren 18ko EHAA), eta titulu ofizialaren izaera lortuta Ministroen Kontseiluak 2022ko uztailaren 11n hartutako erabakiaren bidez (2022ko uztailaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala)
UPV/EHUren Estatutuetako 187.1.d) artikuluak idazkari nagusiari esleitzen dio UPV/EHUko erabaki guztien publizitatea bermatzeko eginkizuna. Bestalde, 39/2015 Legeko 131. artikuluak xedatzen du arautegi eta xedapen administratiboak kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratu beharko direla, indarrean jarri eta ondorio juridikoak izan ditzaten, bat etorrita Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak dioenarekin 10. artikuluan.
Horregatik guztiagatik, honako hau, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001, Lege Organikoko 35. artikuluarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera),
EBATZI DU:
Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus» lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plan bateratua, ondorengo unibertsitateen artean antolatua: Universidad de Oviedo; la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea; Galway Mayo Institute of Technology (Irlanda); Göteborgs Universitet (Suedia); Sorbonne Université (Frantzia); Universidade do Algarve (Portugal); Universiteit Gent (Belgika); Universitetet i Bergen (Norvegia); Universitá Politecnica delle Marche (Italia); Université Côte d'Azur (Frantzia) eta Université de Bretagne Occidentale (Frantzia). Ikasketa plana ebazpen honen eranskinean dago jasoa.
Leioa, 2024ko irailaren 11.
Idazkari nagusia,
AITOR ZURIMENDI ISLA.