Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2024ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4507

1278/2024 EBAZPENA, abuztuaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko zuzendariorde lanpostua hutsik geratuko dela aurrikusi da. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Nagusi honek lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak, lanpostua jabetzan dutenak A1 lanbide-taldean (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioak ere, lanpostua jabetzan dutenak A1 lanbide-taldean. Horrez gain, hautagaiek ondoko baldintzak ere bete beharko dituzte:

1.– Titulazio akademikoa: A1 lanbide-taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

2.– Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A1 lanbide-taldeetako zereginetan.

3.– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainontzeko betebeharrrak.

Bigarrena.– Deialdi honetan, ondoko merezimenduak kontuan hartuko dira:

1.– Osasun-kudeaketaren alorreko eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak egiaztatzea.

2.– Osakidetzako erakunde sanitarioetan eta zerbitzu sanitarioen funtzionamenduan izandako eskarmentua, prestakuntza eta/edo ezagutzak egiaztatzea.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein meritu aurkeztu ahalko da.

Hirugarrena.– Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran.

Laugarrena.– Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

– Titulu akademikoak.

– Orain arte betetako lanpostuak.

– Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten esperientzia.

– Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

Bosgarrena.– Deialdi hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala