152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3812
AGINDUA, 2024ko uztailaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Gureak» Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Gureak» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da. Espediente horretan baimena aldatzeko eskatzen da, ikastetxearen instalazioak egokitu egin direlako Lanbide Heziketako oinarrizko mailako heziketa-zikloak («Administrazio-zerbitzuak» eta «Merkataritza-zerbitzuak») emateko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (apirilaren 9ko BOE), araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuaren bidez aldatua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxearen baimena aldatzen da ikastetxeko instalazioak egokitzeagatik 2024-2025 ikasturterako.
Kode-zenbakia: 20015196 eta 013542.
Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Gureak».
Titularra: Talleres Protegidos Gureak SA.
Helbidea: Ilarra 4.
Udalerria: Donostia / San Sebastian.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio-zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza-zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera- eta ixte-baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– 8/1985 Lege Organikoa, uztailaren 3koa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 16a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.