Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3805

1223/2024 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Xabier Ibarzabal Astigarraga Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituren zuzendariorde korporatibo kargutik kentzen den.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 1108/2024 Ebazpenaren bidez (2024ko uztailaren 1eko EHAA, 128. zk.), Xabier Ibarzabal Astigarraga Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituren zuzendariorde korporatibo izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Xabier Ibarzabal Astigarraga, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Azpiegituretako zuzendariorde korporatibo kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatua izan delako (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko uztailaren 22ko Erabakia).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 22ko lanaldia amaitutakoan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala