152. zk., 2024ko abuztuaren 6a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3803
228/2024 EBAZPENA, uztailaren 19koa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Magdalena Cuesta Ortiz andrea Paziente eta Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan (PEAZ) Gainbegirale izendatu da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
168/2024 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan Paziente eta Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan (PEAZ) Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Magdalena Cuesta Ortiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Paziente eta Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan (PEAZ) gainbegirale izendatzea.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Magdalena Cuesta Ortiz andrea izendatzea Paziente eta Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan (PEAZ) gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 1ean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko ESIko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Arrasate, 2024ko uztailaren 19a.
Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,
CARLOS BARRUSO BARES.