Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3132

EBAZPENA, 2024ko ekainaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez laguntzak onartzen eta ukatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako lurralde historikoan kokatutako Errioxa jatorri-deitura kalifikatuko mahastien uzta berderako 2024ko deialdiari dagozkionak.

2024ko apirilaren 9an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Agindua, zeinaren bidez 2024ko deialdia egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Arabako lurralde historikoan kokatutako Errioxa jatorri-deitura kalifikatuko mahastien uzta berderako laguntzak emateko.

Agindu horretan, deialdi horren oinarriak jasotzen dira, eta, besteak beste, eskabideak aurkezteko lekuak, mahats-lukuak suntsitzeko edo ezabatzeko modua eta laguntza jaso dezaketen gehieneko zenbatekoak zehazten dira.

Aurkeztutako eskabideak ikusita, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko martxoaren 26ko Aginduan ezarritako parametroak, irizpideak eta gainerako baldintzak aplikatuta, ebazpen honen bidez zehazten dira laguntza horien onuradunak, zenbatekoak eta azalerak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Uzta berdearen laguntza onartzea I. eranskinean zehaztutako eskatzaileentzat eta hautatutako lurzatientzat, gehieneko zenbatekoetan eta laguntzaren xede diren azaleretan. Laguntzaren azken zenbatekoa kalkulatzeko, oinarritzat hartuko da ustiategi eskatzaileak 2017-2018-2019 erreferentziako kanpainetan izandako errendimendua, 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren 8. oinarrian zehazten den bezala.

Bigarrena.– Uzta berdearen laguntza ukatzea II. eranskinean zehaztutako eskatzaile eta lursailei.

Hirugarrena.– Laguntzaren guztizko zenbatekoa lau milioi hirurehun eta laurogeita bost mila eta laurogeita sei euro eta laurogeita sei zentimo (4.385.086,86 euro) izango da.

Laguntza Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) kargura finantzatuko da, eta Nekazaritza Politika Bateratuaren (NPB) 2023-2027 Plan Estrategiko Nazionalean barne hartutako esku-hartzeei dagokie.

Laugarrena.– 2024ko martxoaren 26ko Aginduaren 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, dagozkion kontrolak egin ahal izateko, onuradunek telematikoki jakinaraziko diote Arabako Foru Aldundiari, bere egoitza elektronikoaren bidez, uzta berdea noiz egin den, eta jakinarazpen hori laguntza ordaintzeko eskaeratzat hartu ahal izango da. Onuradunak uzta berdea gauzatu eta jakinarazi beharko du 2024ko uztailaren 15a baino lehen.

Bosgarrena.– Onuradunak 10 eguneko epea izango du onartutako eragiketei uko egiteko eskabidea aurkezteko, ebazpen hau jakinarazten den egunetik aurrera.

Seigarrena.– Eragiketa behar bezala gauzatu dela lekuan bertan egiaztatu ondoren ordainduko da laguntza.

Zazpigarrena.– Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta argitalpena jakinarazpentzat hartuko da.

Zortzigarrena.– Ebazpena Arabako Foru Aldundian nekazaritzaren arloko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko da, interesdunei banan-banan jakinarazteko. Nolanahi ere, lehenengo egin den jakinarazpenaren data joko da jakinarazpen-datatzat.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala