Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3124

69/2024 DEKRETUA, maiatzaren 28koa, «AD Presa Racing Team» Kirol Kluba onura publikokoa dela aitortzeko dena.

«AD Presa Racing Team» Kirol Klubak aurkeztutako eskabidea aztertu da. Kluba AD0000345 zenbakiarekin inskribatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan, eta egoitza soziala Barakaldon du (Nafarroa kalea 11, 1. esk.) klubaren jarduerak direla-eta,

Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen seigarren xedapen gehigarrian eta Kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzko ekainaren 22ko 163/2010 Dekretuaren 56. artikuluan eta hurrengoetan (indarrean, Euskadiko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legeari aurka egiten ez dion guztian) –horietan zehazten dira kirol-klubak onura publikokoak direla deklaratzeko betekizunak– ezarritakoaren arabera, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman dutenez, bidezkoa da aipatutako erakundea onura publikokoa dela deklaratzea, kirolaren esparruan EAEren interes orokorra sustatzen duela iritzita.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko maiatzaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– «AD Presa Racing Team» Kirol Kluba, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan AD0000345 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela deklaratzen da, bere funtzioen bitartez EAEren interes orokorraren alde egiten duela uste baita, eta, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoari eta Kirolari buruzko martxoaren 30eko 2/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritako onurak izango ditu.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko maiatzaren 28an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala