Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3113

AGINDUA, 2024ko ekainaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan. Agindu horren III. eranskinean, karrerako funtzionarioen izendapena atzeratu zitzaien pertsonak agertzen dira, aipatutako aginduen 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako osasun-azterketan ezin izan zituztelako ebaluatu; kontuan hartuta zerrenda horretako pertsona batzuk mediku-azterketan ebaluatu direla eta gai izan direla, karrerako funtzionario izendatu behar dira.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatuak izan diren hautagaiak, jarraian zerrendatzen direnak. Agindu horren bidez, salbuespenezko prozesu bat iragarri zen, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko, kidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa).

Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: Matematika.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Biologia eta Geologia.

(Ikus .PDF)

Kidegoa: Maisu-maistrak.

Espezialitatea: Atzerriko hizkuntza: Ingelesa.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Lehen Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Hezkuntza berezia: Pedagogia terapeutikoa.

(Ikus .PDF)

Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza.

(Ikus .PDF)

Kidegoa: Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzera doa).

Espezialitatea: Ekipo termikoen eta fluidodunen instalazioak eta mantentze-lanak.

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 20ko Aginduaren hirugarren apartatua aplikatuz (2024-02-28ko EHAA), Agindu honen arabera egindako izendapenek eta jabetza-hartzeek osasun-azterketa gainditu eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aurrera izango dituzte ondorioak, hau da:

– Jose Miguel Marmol Cabrera: 2024ko apirilaren 1etik aurrera.

– Gemma Marin Gorriño: 2024ko maiatzaren 1etik aurrera.

– Xabier Badiola Bengoetxea, Edurne Amuriza Achicallende eta Ione Cantero Olivares: 2024ko ekainaren 1etik aurrera.

– Berta María García Segovia eta Nagore Madariaga Aberasturi: 2024ko uztailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

AZKEN XEDAPENA.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala