Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

127. zk., 2024ko ekainaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3112

83/2024 DEKRETUA, ekainaren 25ekoa, Etxebizitzako sailburuordea kargutik kentzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024ko ekainaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Pedro Javier Jauregui Fernández jauna, berak hala eskatuta, Etxebizitzako sailburuorde kargutik kentzea, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko ekainaren 25ean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko ekainaren 25ean.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala